argia.eus
INPRIMATU
Ur pitotxak: Kabalak Ezpeizen
1988ko apirilaren 24a
S.t. Faust-ekin elkarrizketan.
Ur pitotxak: Kabalak Ezpeizen
.Mauletik hamabiren bat kilometrotara, Ezpeiz herrian, kabal hanigarri baten hazkuntza egiten da: bisoi edo ur pitotxena. Bisoiak leku hotz, Amerika edo Sobiet Batasunarekin lotzen badira ere, Euskal Herrian egon izan dira duela zenbait urte. Hego aldetik etorritako hiru gaztek, bizia irabazi asmoz, abere hau "Euskal Hderriratu" edo hobeki erran da "Ezpeizeratu"dute.
«Irati» asoziazionea eratu aintzin, St. Faust, Paue ondoko bisoi hazkuntzan egon ziren urte betez ikasten. Baina «Irati»ko hiru gazteoi arazo juridiko edo finantzieroak, formakuntza eza baino larriagoak egin zitzaizkien. Batetik, entrepresaren inbertsioa 180.000 liberakoa delako eta bestalde, lantegia abia arazteko behar ziren baimenak ez zituztelako. «Xiberuko garaipen ekonomikoa bultzatzen duen erakundeak (Association pour le développent de la Souie-k) lagundu eta laborantzan duen hustirapena duen sozietate bezala onartua izan zen. "Irati" 23 eme eta 8 arrekin Bildu zen hasi zen; geroxeago Ezpeizeko oihan lasai batetan kokatuz.
Orain 157 eme eta 40 harren hazkuntza da .`lratik'' egiten duena. Hazkuntza hau hobeki ezagutzeko beren egunerako lanaren berri galdegin genien bi Enrike eta Joxe Leoni.
Teorikoki, bisoi abeltzain baten lana bisolaren ezagutza da alde batetik; hau artzainak bere ardi guztiak ezagutzen dituen bezala. Bigarrenik, bisoi elikadura eta azkenik, bere higieneari kasu handia ematea. Hala ere, gure lana urte osoon zehar desberdina da eta bisoiaren bizimoduari lotua. Martxoaren 5ean, har botatzea edo akuplatzea izaten da; gero, handik berrogeitahamar egunetara ttipiak sortzen dira. Orduan, baboitzak bere papertxoa du, hor bere aita eta ama azaltzen direlarik, odol kidetasuna galerazteko biziki garrantzitsua bait da larruaren edertasanerako. Gero, abenduan, ur pitotxen hiltzea dator. Lanean pasatzen ditugun orenak beraz, ur pitotxaren beharren araberakoak dira eta ez lantegi batetan bezala.
Zer dira zehazkiago lan horiek, kaiola egitea adibidez?
Kaiolak, burnikariz eginiko konpartimenduak dira. Bi moetatakoak: Urruxa edo emeenak haurra egiteko beste "gelatxo" bat dutenak eta arrenak. Janaria kaiolen gainean ematen dugunez bi estai daude, bata ur pitotx ttipientzat eta handientzat bestea. Honela bi hangar edo estalpetan banatzen ditugu: urruxena eta hilabete bat bete duten ur pitotxena (hauek saltzeko dira).
Janariarekin nola gertatzen da?
Janaria oso kontrolatua da, Pauera eramaten dugu analizatzera, janariaren kalitatea jakiteko batez ere. Arrain, haragi, eta laborez osatua da. Kantitatea errespetatu behar da kabalen loditasuna eta edertasuna ongi zaintzeko. Urruxa haurdun delarik grasa ttipitzen da eta arraina gehitzen. Bi egunetik behin egiten dugu janaria eta bostehun kilo arrain gehi bostehun kilo haragi hozkailuan gordetzen ditugu. Gero, maxinan xehatu ondoren banaketari ekiten diogu. Tratore batez 15 minututako lana guk orga batez egiten dugu. Lasaiki!
Ur pitotxak zuek hiltzen dituzue, ez? Nola egiten duzue?
Lehenik ur pitotxak aukeratu behar dira: Guk onenak etxean uzten ditugu. Gero, guk eginiko kaiola elektriko batetan sartzen ditugu eta hankak burni haria hunki bezain laster bisoia hiltzen da. Kabalak ez du sufritu behar, bestela larrua erortzen bait zaio. Gero, larrua eta azalaren artean egiten den urina kendu ondoren larrutzen dugu. Ur pitotxaren haragiak ez du baliorik.
Zein dira bestalde, ur pitotxaren heriotza dakartzaten eritasunak?
Ur pitotxak oso sinpleak dira eta beren eritasunak oso kutsakorrak. Ainitzetan, 24 ordutan ur pitotx taldea hil daiteke. Eritasun hauen aurka urtean bi aldiz txertatzen ditugu, batulismo eritasunarekin gertatzen den bezala. Baina antzutasuna dakartzaten beste eritasunekin, frangotan, ur pitotxak hil edo aparte uzten ditugu kutsa ez dezaten.
Beno, hil dituzten, eta noski oraintsu osasuntsu daudenen larruekin, zer egiten duzue?
Guk Frantziako hazkuntza asoziazionearen partaide gara, eta orduan Parisera saltzen ditugu. Gero, asoziazione hori okupatzen da salmentaz. Hala ere, normalki Kopenague eta Londresen enkante edo subasta moduan saltzen da.
Bukatzeko, egin dezakezue orain arteko balantze bat?
Bai, 1987. urtean 340 larru saldu ditugu eta bide onean gara. Zailena lortu dugu: Merkatuan sartzea.
Helburuak?, aberastea?
Bai, eta nola!–ja, ja–. Ez, gure helburua lanbide honetarik bizi ahal izatea da. Orain lantegi batetan lan egiten dugu baita ere eta, beraz, arratsetan ari gara kabalekin. Oso gogorra da. Famili bat hazteko eta aurrera ateratzeko 400 ur pitotx aski dira. Baina, asurantzak, ardiekin bezala laguntzak eman ditzan 600 buru eskatzen ditu. Landesetan 100.000 ur pitotx daude 20 langileentzat eta han egiten bada, hemen ere egin dezakegula pentsatzen dugu. Bigarren helburua larruaren kalitatea zaintzea litzateke.
Elkarrizketa bukatu ondoren, etxerako bidean, guk ere gure konklusioa atera genuen. Kuraia handia behar dela, alegia, Hego aldetik iheslari bezala Xiberu aldera jotzeko, jakinik jende gehiena kosta aldean dagoela. Bestalde, hain garrantzi haundia duen entrepresa bat abia arazteko, Europa mailan leku bat hartuz eta iheslari politiko batek dituen arazoak gaindituz.
«Irati» eta «Irati»koak adibidetzat hartu beharko lirateke Xiberu, Iparralde eta Euskal Herriko ekonomia aurrera ateratzeko orduan. Horregatik seguraski, Frantses eta espainol poliziek Carabanchel eta Aljerian utziko zituzten `.Irati»ko bi partaide: Enrike Letona eta Enrike Pagoaga.
Garbi dago luzarora horrelako ximikoak direla mingarrienak Estatu frantsesarentzat Iparralde honetan.
MANEXAK

Ur pitotxen larru preziatua xiberuko ekonomiaren eragileetako bat izan daiteke. Kaiola elektriko batetan sartu eta ur pitotxak batere sufritu gabe hiltzen dituzte.
20-21




GaiezEkonomiaLehen sektoAbeltzantza