argia.eus
INPRIMATU
"Nazioa Elkartasuna da"
1988ko apirilaren 03a
Xabier Garmendia-rekin elkarrizketan.
EE, Xabier Garmendia
"Nazioa Elkartasuna da"
–Zein da aurtengo Aberri Egunarako EEk hartu duen lema?
–Gure lema «Nazioa Elkartasuna da» dugu.
–Zergatik lema hau, zer da adierazi nahi duzuena?
–Gure leman Elkartasuna dago, nazioa pertsonak direlako, eta ez beraien gainetik, edo beraien gogoz kontra dagoen zerbait. Nazioa modu solidarioz sortzen da.
–Zer eritzi duzue beste alderdien lema eta kombokatoriaz?
–Beste alderdien lema eta konbokatoriak ezagutzen ez ditugunez, ez dugu galdera hau erantzuten. Baina zilegitzat jotzen dugu alderdi bakoitzak nahi duen moduan eta gustora antolatzea.
–Zergatik ez da aurten alderdi guztien Aberri Egun unitariorik egin?
–Aberri Egunak jai instituzionala izan beharko luke. Aberri Egun unitarioa, instituzionala izan behar luke. Alderdi guztiek egindako konbokatoria bakarra ez egotea, alderdi hauek marko instituzionala bereganatzeko duten era diferentearen ondorioa da. Herriaren normaltasunak inplikatuko luke jai hauek, eta bestelakoak, modu instituzionalez ospatzea.
–Zer izan daiteke alderdi guztiak batu ditzakeen oinarrizko puntua, edo bestera esanda, zein baldintzapean egingo zenukete zuek Aberri Egun unitario bat?
–Egoera insolidarioa da, marko instituzionala ulertzeko dauden modu desberdinetatik sortua. HBk ez badu marko instituzionala konpartitzen, logikoa da Aberri Egun unitario batetan parterik ez hartzea. Lehen esan dugunez, guretzat Aberri Egun unitarioa lortzeko modua konbokatoria instituzionala eginez izango da, jai ofiziala, edo sinboliko-kolektiboa eginez.
–Paradoxiketzat jo liteke koalizio berean dau. den bi alderdiek ez konbokatzea Aberri Eguna, eta aldiz, boterean zein oposizioan dauden alderdiak bat etortzea egun bat ospatzeko orduan.
–Gobernuan dagoen alderdiaren kideak, hau da, PSOEk ere, joku marko bat bereganatu behar luke, hau da, konbokatoria instituzionala egingo balitz, EAJren aldetik, PSOEk ere asumitu beharko luke. Baina beste aldetik, gure ustez, logikoa da; PSOE ez bada alderdi nazionalista, ez du zergatik konpartitu behar oraingoz bakarrik nazionalista den jai bat, eta jaia instituzioena ez denez... Horregatik, normala iruditzen zaigu. Guk uste dugu EAJren errespontsabilitatea dela, bera izan bait zen Aberri Eguna jai instituzionala izatea oztopatu zuena. EEk proposatu zuena kontsentsu bat lortzea zen, eta himnoa ere kontsentsuatu ez zenez, hau ere pendiente dagoen asignatura da.
24

GaiezPolitikaEuskal HerrEkitaldiakAberri Egu
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEE
PertsonaiazGARMENDIA9