1988ko apirilaren 03a
Inaxio Oliveriri elkarrizketa
EA, Inaxio Oliveri
"Herria eraikitzen''
–Zein da aurtengo Aberri Egunarako EAk hartu duen lema?
–Lema «Herria Eraikitzen» izango da, eta Tolosako Beotibar frontoian mila pertsonentzako bazkaria egin ondoren, mitina egonda da.
–Zergatik lema hau, zer da adierazi nahi duzuena?
–Guk uste dugu herria eraikitzen ari dela, Euskadi oraindik egiteko dagoleako; hiru komunitate politiko diferenteetan zatikatuta dago, eta EArentzat lehentasuna duen helburua berriz batzea da. Bitartean, komunitate hauetako egunez eguneko arazoak konpondu behar dira. Horregatik gara mugaz gaindi aritzen den alderdia, Iparraldean ere arituz. Bertako hauteskundeetara aurkeztuko dugu gure kandidatura, ez bakarrik maila folklorikoan, baizik eta EA bezala politika egiteko.
–Zer eritzi duzue beste alderdien lema eta konbokatoriaz?
–EAJen lema gurearen ostean agertu zen, eta beste alderdiak «fusilatzeko» librea da jakina. Gurea lehenago egin zen publiko eta hori horrela da. Bost axola zait gero heurek zer egiten duten. Gurea plagiatzeko fusilatzeko edo berataz inspiratzeko askeak dira. Heurei galdetu beharko litzaieke zergatik hartu duten lema hori. Beste alderdiei dagokiela, ez dugu eritzirik emango. Gu ez gara eritziak emateko inor.
–Zergatik ez da aurten alderdi guztien Aberri Egun unitariorik egin?
–Helburu desiragarria bada ere, gauza honela egonda, estrategia, helburu eta jokaera desberdinez, unitarioa egiteak utopikoa dela ematen du. Posible izan zen transizioko urteetan, baina orain urte asko ez da posible. Hainbat gauza aldatu beharko lirateke, transizioan egon ziren baldintzak berriz egon daitezen. Hori zaila da.
–Zer izan dalteke alderdi guztiak batu ditzakeen oinarrizko puntua, edo bestera esanda, zein baldintzapean egingo zenukete zuek Aberri Egun unitario bat?
–Alderdi protagonismoak eta helburuak utzi beharko lituzkete, berreraketa nazionala egiteko gutxienezko programa batera heldu, eta akordua lortu metodo eta erritmoez; oso utopikoa da. Horrela lortuko litzateke Aberri Egun, ez soilik folklorikoa edo bergogoratzekoa, baizik eta erreindibikatzailea eta gogorra, zeren gaia egon badago. Alderdi batzuk lehenengo horretarako joera dute: merienda soila egin, eta kitto. EA Aberri Egun erreindibikatzailea egiten ahalegintzen da. Momentu honetan oso zaila ikusten dut Aberri Egun unitarioa egitea. Ez da nahiko bakarrik helburu berdinak izatea (eta helburuak berdinak diren ere ikusi beharko litzateke), bitartekoak ere oso desberdinak dira. Ikustea baino ez dago euskara dela eta zein problema izan dugun, eta honelako batetan askoz ere gehiago.
–Paradoxikotzat jo liteke koalizio berean dauden bi alderdiek ez konbokatzea Aberri Eguna, eta aldiz, boterean zein oposizioan dauden alderdiak bat etortzea egun bat ospatzeko orduan.
–PSOEk Aberri Eguna ez du ospatuko, noski, bere helburuen kontrako jokakizun bat izango litzateke. Paradoxa ez dut uste benetan hor dagoenik. Paradoxa dago gobernuak egiten dituen ekintzetan; PNV amore ematen ari dela hainbat gauzetan. Paradoxa litzateke gehienbat PNVrena; Aberri Eguna ospatzea eta gainera gurea bezalako lemarekin. Bere praktika politikoa ez doa lema horretan, ez da egiten ari, ez da ari aberri bat egiten. Gure lemak ia berdinak dira, problema da guk lehenengo atera genuela. Plagio bat da. Berdinak garela esanez kanpaina bat ari dira muntatzen, eta plagio hau kanpaina horren barruko beste pausu bat da. Eta gainera imajinazio falta.
22
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
GaiezPolitikaEuskal HerrEkitaldiakAberri Egu
PertsonaiazOLIVERI1