"Aberri Eguna, noren eguna?"


1988ko apirilaren 03an
Rosa Olivares-ekin elkarrizketan.
EMK-LKI, Rosa Olivares
"Aberri Eguna, noren eguna?"
–Zein da aurtengo Aberri Egunerako hartu du. zuen lema?
–Nahiz eta oraindik ez dugun esaldia zehaztu EMK eta LKIk batera Iruñera eramango dugun lema, garrantzitsuena idea da eta bera sostengatzen duten imajinak. Eta hori nahiko argi daukagu. Imajina ofizialaren aurrean, berriki bakeroz jantzita (inperioko hiriburura egin duen bisitaldian) ikusi dugun Ardanzak errepresentatzen duena, guk beste Euskadiren imajina kontrajartzen dugu, Euskadi ez-lasaiarena, kasu honetan preso dagoen emakume batek errepresentatuta. Idela zera da «Aberri Eguna, noren eguna?».
–Zegatik lema hau, zer da adierazi nahi duzuena?
–Garrantzizko galdera da 1988an. Zeren Euskadi euskaldunen aberria dela esateazgain, komenigarria da jakitea zein euskaldun motaz identifikatzen duen norberak. Guk egun honetan gure jendea begiratzen dugu, eta ikusten duguna ez da herri abstraktu bat, baizik eta oso jende zehatza: birmoldatutako langilea, gazte langabetuta, Gaztetxeetako leinu hiritarrak, diru faltagatik ikastola pribatura joan ezin daitekeen jendea, euskara ikastea helezinezkoa pribilejioa baita, eskola euskaldun eta publikoaren alde borrokatzen duten maisu-maistrak... Gure jendea gizarte honetako jende galduena eta baztertuena da; leku kutsatuetan bizi direnak, estatu honen aurka ekiteko orduan legaltasunen gelditzen ez direnak, eta ahalegin horretan bizitza arriskatu, bai eta galdu ere egiten dutenak. Gure jendea, objetatu egiten duen gaztea da, bortxaketaren aurrean altxatuegiten den emakumea, opariz ezer jasoko ez duela dakiena, eta lortzeko borrokatu beharko duela; idealen bila dihardutenak, eta baita ere, ideal batzuegatik gartzela, exilioa edo herbesteratua izatea pairatzen dutenak.
–Zer eritzi duzue beste alderdien lema eta kon. bokatoriaz?
–PNVren lemak ez dio funtsezko galdera bati erantzuten, aberria, norentzat? aberri norena? Nahiz eta heurek erantzun guztiontzako aberria egiten ari direla, benetan egiten dutena zera da, batzuentzako aberria, hau da, OTANen defendatzaileena, Banco de Bilbao eta Banco de Vizcaya-rena, Autonomia Estatutuaren babespean azkenengo bederatzi urtetan muntatu izan duten euskal mini-estatu hori, polizia, administrazio, hazienda eta telebista propioaz, eta honez gero, 1988an, bilioi batetako presupuestoa manejatzen duena, Gasteizko Gobernua eta Diputazioen artean. Muntatzen ari den aberri hau, Gernikako Arbolaren eskumaldean kokatuta dago. Horregatik, gure burua Gernikako Arbolaren ezkerraldean kokatzen dugunok, ezin dugu ez orain, ezta sekula ere, horrekin identifikatu.
–Zergatik ez da aurten alderdi guztien Aberri Egun unitariorik egin?
–Nahiago nuke galdera horri ez erantzutea. Ez ditugu historia horiek sinisten. Gizarte honetan hain urrundurik gaude.
–Zer izan daiteke alderdi guztiak batu ditzakeen oinarrizko puntua, edo bestera esanda, zein baldintzapean egingo zenukete zuek Aberri Egun unitario bat?
–PNVrekin ezin dugu inora joan, gauza nabaria da, begi bistan dago, AberriEgun unitario batetarako baldintzak? Hainbat aipatu beharko litzateke! Ez litzateke posible izango. Zienzia-fikzioa egitea da.
–Paradoxiketzat jo liteke koalizio berean dauden bi alderdiek ez konbokatzea Aberri Eguna, eta aldiz, boterean zein oposizioan dauden alderdiak bat etortzea egun bat ospatzeko orduan.
–Egun bat modu askotara ospa daiteke. Segun nola egiten den, jai eguna edo borroka eguna. Maiatzaren lehena ere hor dago. Heurentzat beste jaia da. PSOE, esaterako, UGTrekin joaten da, paseoan, prozesuan, azken finean hori delako, manifestazio erritalizatu bat. Eta PNVkoak ez doaz, eta ez da ezer gertatzen. Dena erritoa da, borroka jarreran egoten ez denean. PNVkoek beren jaia egiten dute Aberri Egunean, eta PSOEk Maiatzaren lehenean dute beraien jaia. Borrokarik egiten ez dutenez, ez batzuk ez besteek, ez da ezer gertatzen. Ez da PNVk manifestazio batetara konbokatzen duenik, ez. Jai instituzionala da. Martxoaren 8an ez dute jairik konbokatzen, oraindik ez dute arazo hori barneratuta.
24

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEMK
GaiezPolitikaEuskal HerrEkitaldiakAberri Egu
PertsonaiazOLIVARES1


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aberri Eguna
Alderdi bakoitzak bere Aberri Eguna ospatu du, EAEko hauteskundeen atariko

EAJk Bilbon egin du ekitaldia, EH Bilduk Iruñean eta EH Baik eta Bagirak Uztaritzen.


2023-04-12 | Euskal Irratiak
Mikel Iribarren
"Duela 60 urte, sekulako kuraia behar zen plazetan euskaldun gisa agertzeko"

Aberri egun jendetsua izan da Itsasun igandean.1500 lagunek manifestaldian parte hartu zuten eguerditan, Bagira prozesuak deiturik. Itsasuko plazatik abiatu dira Atharriraino. Eta elizaren ondoko oroit harrian izan dira hitzaldiak.


2023-04-11 | Leire Artola Arin
Bagira prozesuak 2024ko Aberri Egunera arte abiatu du mugimendu abertzalearen estrategiaren gogoeta

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea Itsasun elkartu zen apirilaren 9an, 60. Aberri Eguna ospatzeko, eta Bagira prozesuak iragarri zuen “fase berri bat” zabaldu dutela. Parte hartzera eta elkartzera deitu dituzte herritarrak, Izan ginen, bagira, izanen gira... [+]


Eguneraketa berriak daude