argia.eus
INPRIMATU
Errefuxiatuen aldeko komiteak: informazioa, elkartasuna, mobilizazioa
1988ko martxoaren 20a
Errefuxiatuen aldeko komitearekin elkarrizketan.
Errefuxiatuen aldeko komiteak: informazioa, elkartasuna, mobilizazioa
Azken hilabete horietan errefuxiatuak laguntzeagatik atxiloketak izan dira eta gaixtagin talde baten partaide izaitea inkulpazioagatik Parisen kartzelatuak izan dira. Errepresio gehitze honi buruzko eritzi bat txerkatzera joan gara errefuxiatuen aldeko komiteengana.
Errefuxiatuen aldeko Komiteak.-28 errefuxiatu preso daude, 14 presondegitan sakabanaturik. Zazpi estradizioaren beha, beste batzuk auziaren zain eta zortzi daude kondenatuta.
ARGIA.– Errefuxiatuak laguntzeagatik zenbat pertsona izan dira hunkituak?
E.K.–Irailetik landa Iparraldeko 17 pertsona detenituak izan dira. Horietarik bi abenduan libratu zituzten, Totorika eta Ondikola. Totorika 30.000 Iiberatako fiantza ordainduta libratu zuten baina biek ere inkulpaturik segitzen dute. Neska bat ere detenitua izan zen eta askatua, inkulpatu ondotik, eta kontrolpean jarraitzen du. Duela aste gutxi Patxi Capot eta Jean Pascal Barbier askatu zituzten presondegian lau hilabete pasa ondotik; horiek astero gendarmeriara izena ematera joan behar dute. Orduan gaur egun hamabi dira preso eta bost kanpoan, baina inkulpaturik.
A.–Zein da sostengu komiteen lana?
E.K. - 84etik honera, errefuxiatuen sostengua antolatzea eta errefuxiatuen kontrako errepresioaren aurka borrokatzea izan da gure lana, betiko medioak erabiliz: informazioa zabalduz, elkartasuna antolatuz eta mobilizazioa atxikiz. GALen garaian, atentatu bakoitzari erantzun genion, lehen estradizioak egon zirelarik ere kanpaina bat izan zen, hori 84ean. 85ean, errefuxiatuen aldeko ibilaldia izan zen Ipar Euskadin gaindi eta 86an «Errefuxiatu bat, etxe bat» kanpaina zabaldu zen. Mobilizapen guzti horien helburua Ipar Euskadin errefuxiatuen aldeko sostengua indartzea izan da. Hori da gure funtsezko lana. Baina berriki beste eremu berri bat ideki zaigu: errefuxiatuak laguntzeagatik detenituak izan diren pertsonak defenditu behar ditugu ere. Betiko lana da, sostengua antolatu, harremanak segurtatu, bestalde hunkituak diren familiak biltzen ditugu laguntza ekonomikoa eta humanitarioa eskainiz.
A.– Zergatik ezartzen da muga 1984ean?
E.K.– Komite horiek garai hartan sortu zirelako. Erran behar da errefuxiatuak etortzen hasi zirenetik haien kontrako errepresioa bazegoen, nahiz eta frankismo garaia izan, espultsioak eta «Assignation a résidence» delakoak izan ziren, luzaz eraso horiek ez ziren gaur ezagutzen duguna bezain bortitzak izan. Eta gora beherak baziren ere, 84tik honera ikusiz zer nolakoa erortzen ari zen, Komiteak montatu ziren egitura iraunkor gisa.
A.–Izan al da aldaketa bat eskuinak agintea hartu zuenetik?
E.K.–Bai, bistakoa da. Eskuinak bere kredibilitate osoa bortizkeriaren kontrako borrokan jarri zuen eta maila horretan GALeko ekintzak eragin txarrak ekartzen zituztelako, fenomenoa gelditu nahi izan zuten eta negoziaketa baten ondotik eta espultsioen truke atentatuak gelditu ziren. Hori izan da eskuinak guretzat ekarri duen urrats nabariena abertzaleen kontrako borrokan. Errepresioaren beste urrats bat.
A.–Iparraldean errefuxiatuak laguntzeagatik, etxea edo autoa uzteagatik, jendea kartzelaratzen da.
E.K.– Atentatuekin, espultsioekin, ETA hunkitzen saiatu ziren, baina hori lortzen ez zutelakoan beste medio bat erabiltzea erabaki dute. Hori da, errefuxiatuak sostengatzen dituztenak atxilotuz sostengu hori ahuidu nahi lukete. Batzuk zigortzen dituzte preso sartuz, besteak beldurtzeko eta metafora bat hartzeko .arraina harrapatzeko putzua hustu nahi dute».
A.–Azken hilabete horietan presoen aldeko komite asko sortu dira. Nola esplitatzen da fenomeno hori?
E.K.–Errexki esplika daiteke. Mugitzen diren lehenak, detenituaren lagunak dira eta komite berezi bat sortzen dute kontutan hartu gabe jadanik sostengu komiteak daudela. Azken denboretako erasoaldien ondotik jendea akitu da ere, orain mugiarazten duen gauza bakarra lagunen arteko elkartasuna da. Eta horregatik komite asko sortu dira ikuspegi politiko orokorra ahantziz, hori egoeraren ezaugarri bat da, erran nahi du mugimendu abertzalean ahultasun bat dagoela, kriterio politiko minimoak finkatzen gai ez gara. Defentsa egoera politikoari lotua da eta preso horien defentsa politikoa izan behar litake errepresioa arrazoin politikoengatik erabiltzen bait da. Komite horiek ez ditugu ezezkortzat jotzen, baina premiatsua da gaur egun komite horiek biltzea preso horien defentsa indartzeko. Hala ere, erran behar da komite horiek sostengua hedatu dutela, hau alde positiboa da.
A.–Pentsatzen al duzue komite horien elkartzea beharrezkoa dela?
T.M.–Bai, beharrezkoa da baina gero praktikan nola egin, beste kontu bat da. Kriterio politikoak definitu behar dira, preso batzuk ez dira abertzaleak eta beraien lagunek abertzaleek daramaten borroka ez dute asumitzen, lagunak askatu nahi dituzte bakarrik. Presoen artean ere desberdintasun politikoak badira.
Batasuna egiterakoan zertarako nahi den planteatu behar da. Ainitzetan hobe da bakoitzak lan egin dezan bere arloan, azalezko batasuna egiteko ordez; holakotan, praktika bat eramatea askoz eta zailago bait da.
14



GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaErrefuxiatu