argia.eus
INPRIMATU
"Biabilitate plana ez dago konpleto".
1988ko martxoaren 20a
Enpresa Batzordearekin elkarrizketan.
Inlena-Copelecheko langileen enpresa batzordea mintzo.
"Biabilitate plana ez dago konpleto".
Enpresa batzordean LABek 7 eta ELAk 6 lagun dauzkate. Arazo honen aurrean ikuspegi aski antzekoa dute nahiz ELAkoek askoz lanpostu gutxiago galtzen báda, Frieslandekiko batasuna ez duten baztertzen. Euskal enpresaren arteko batasunaren aldeko dira hala ere ELAkoak ere. Guk galde batzu egin gennizkien.
ARGIA.– Nola ikusten duzue Ibarrak hiruen batasunerako egin duen azterketa?
LANGILEEN BATZORDEA: Biabilitate plana ez dago konpleto, ez dakigu non kokatuko den enpresa, eta horrek plantilaren gutxitzean eraginik ez badu ere, bai pertsonengan, hemen edo han izateak hemengo/hangoen alde/kontra jokatzen du ta. Oso presaka ta eredu kapitalistaren arabera egina da gainera, 2 hilabetetan egin dute eskuharki 5 edo 6tan egin behar izaten dena.
A.– Nola baloratzen duzue Friesland-en eskaintza?
L.B.–Uste dugu hau ez dela langileen arazoa soilik, euskal esne arloarena baizik. Guk beste biekin elkartu nahian abeltzainen etxeko hustiaketa defenditu nahi dugu. Guk badakigu zer den multinazionala, haiek ez daude guri laguntzeko, beren soberakinak hemen kolokatzeko baizik, are gehiago kontutan hartuz guk urtean 100 milioi litro produzitzen ditugula eta Frieslandek 5.000 milioi. Oso xinplea da esatea Frieslandekin lanpostu gutiago galduko dela, eta gainera ez da egia. Langile bat, edozein komeniotan, multinazionalean defentsarik gabe dago ia.
A.– ELAk ere ikuspegi bera du?
L.B.–ELA: Oinarrian bat gatoz LABekin, baina gure ustez batasunaren langile soberakinak gehiegizkoak dira, ez ditugu onartzen, eta gainera pentsatzen dugu batasun honetan Copeleche dela gehien galtzen duena, ez dela orekatua. Baldintza beretan askoz nahiago dugu batasun hau, baina Friesland-en eskaintzak plantila soberakin askozaz gutiago badu, logikoki aztertu eginen litzateke. Edozein aukera aztertuko dugu, nahiz eta batasunaren aldeko garen. Uste dugu hori dela langile batzorde baten egitekoa.
A.–Zer dirudizue abeltzainen jokabideari?
L.B.–Ez dute hauek dirurik aportatu nahi batasunaren aurrean, esaten baitute berek esneagatik jasotzen duten saria guti dela gero saltzen den prezioaren aldean, eta horretan bakarrik 300 milioi aportatzen dutela. Abeltzainek ez dute beraz dirurik jarri nahi. San Martinek garbi utzi du horrelako baldintzetan batasuna ez duela bultzatuko. Esan du ere Inlenarendako kosto sozial gutien duen plana bultzatuko duela Gobernuak.
A.–Eta gobernuarenari?
L.B.–Ez da gobernuaz mintzatu behar, PSOEz baizik, beren artean badituzte kontradizioak. Baskongadetako PSOE saiatu da nafarrak batasunaren alde jartzen, Jauregi bera ibili zen saio horietan. San Martin gure alde azaldu zen behin, eta gero kargu hartu zioten nafar PSOEko batzuk horregatik.
A.–Zertan bukatuko da hau?
L.B.–Batasuna baletor jende anitzek galduko luke postua Iruñean, diru kopuru baten truke, gu ez gara horretan sartzen, baina guk garbi dugu jokatuko dugula ahalik eta lanpostu gutxien gal dadin.
I.C.

Copeleche Iruñean.
42

GaiezEkonomiaIndustriaBesteak
GaiezEkonomiaSindikalginMobilizazioBesteak
EgileezCAMINO1Ekonomia