argia.eus
INPRIMATU
J. Gurrea: "Bikote aldaketak eragiten du baso-basostomiara".
1988ko martxoaren 13a
Jose Gurrea-rekin elkarrizketan.
José Gurrea medikua, ginekologian espezializatua dugu gaurioan elkarrizketatzeko deinu duguna. Gurrea medikua Bilbon jaio zen 1950 urtean, eta ikasketak Bilbo bertan burutu zituen. Krazesio hospitalean formatu eta han aritu zen lanean, 1980 urtean atera eta ginekologia pribatuan sartu zen arte. Orain beste hiru ginekologorekin egiten du lan, aipatzeina da guzti hauek emakumeak direla, eta hauen artean Carmen Ochoa, hain zuzen ere giza-ugalketan aritzen dena eta Angel Portuando zenarekin batera "in-vitro", ernaldura lanetan ibilia.
J. Gurrea: "Bikote aldaketak eragiten du baso-basostomiara".
GALDERA: Zein izan da mikrozirujiaren garapena Euskal Herrian azken urteotan?
ERANTZUNA: Badago mikrozirujian aritzen den zenbait espezialista, Donostian adibidez zirujilari plastikoak, traumatologoak, oftalmologoak beste batzuren artean beren lanetan mikrozirujiarekin aritzen dira; beraz, esan behar dena da mikrozirujia ugalketa lanetan erabiltzeak honen aplikazio berri bat besterik ez duela suposatzen. Azkenaldi honetan tronpen zirujia eta "odi deferenteena" gehitu dira, gero eta gehiago erabiltzen delarik; azken honen mikrozirujia E.H.n egiten diren basektomia ugarien ondorio bat da. Dakizuenez basektomia eta honen ondoren batzuek egiten duten baso-basostomia delakoa ere mikrozirujiaren bidez egiten dugu gaur egun; baso-basostomia zera da, basektomia egina duten zenbait gizonezkoek ugaltasun aukera berriro lor dezaten egiten duten operazioa.
Euskal Herria da Estatu mailan basektomia operazio gehien egiten dituena, eta Nafarroan gehien bat kopurua handia da, eta pixkanaka gizonezko gehiagok egiten dutenez basektomia, logikoa da horietariko zenbaitzuk eritzia alda dezaketela pentsatzea, gaur egun dibortzioa dela eta askoren bizitza aldatu egiten bait da, bai eta beraien eritzia ere. Hemendik sortu da baso-basostomiaren beharra, honek paziente guztien beharrei erantzuten dielarik.
Euskal Herrian basektomiak egin zituen lehen ekipoan parte hartu nuen, 1980 urtean hain zuzen ere, eta haseran beste probintzietatik ere etortzen ziren. Aurrerago, hau da 1982 urtean, beste ekipoak hasi ziren lan honetan, adibidez Nafarroan Pedro Marzo medikuak lan ugari egin du alor honetan, eta azkenik gaur egun urologo, ginekologo eta zirujilari gehienek basektomia ohizko teknika alternatiba gehiago bat bezala eskeintzen dute.
Hau 1980 ean pentsaezina zen, baina azkenik gauza guztiak inposatzera iristen dira eta honek abortatzearen arazoa dakarkit burura, hau da, gai honen kontrako jarrerak laupabost urte iraungo du eta azkenean oztopo ideologiko edo moralak jartzen dituzten profesionalek baztertzera joko dute.
GALDERA: Basektomiak bai al du nolabaiteko eragin fisikorik gizonezkoengan?
ERANTZUNA: Ez, ez, ez. Eta tronpen loturak ere ez. Ez da inoiz pentsatu tronpen loturak emakumeengan ondorio negatiborik ekar zitzakeenik.
Garai batean, basektomiak, gizonezkoen erresistentzia zela eta, beraientzat arazoak zekartzala pentsatu izan zen. Baina eritzi hau guztiz okerra da. Gai hauek oso ikertuak izan dira, adibidez 1983. urtean, EEBBtako lau hiri garrantzitsuetan basektomizatutako 10.500 gizonezko, basektomizatu gabeko beste 10.500 gizonezkoekin konparatzen zituen estudio bat egin zen. Handik hamar hamabost urtetara, beraiengan sortutako edozein gaixotasunaren eragina konparatzean ez zen diferentzia handirik ikusi bi taldeen artean.
GALDERA: Fisikoki ondorio txarrik ekartzen ez badu ere, berdina esan al daiteke ondorio psikologikoei buruz?
ERANTZUNA: Inolaz ere, Euskadin adibidez, bi mila bat kasu daude eta hauek ez dute inongo eragin psikologiko kaltegarririk jasan. Basektomia egitea erabakitzen duten gizonak, guztiz konbentzituta daude eta lasaitasuna bilatzen dute.
GALDERA: Basektomia egiten duten gizonen tipologia nagusi batetaz hitzegin al genezake?
ERANTZUNA: 33-36 urte bitartean izaten dituzte, normalean bi edo hiru seme alabekin eta emaztearekin hamar bat urtetako erlazio egonkor bat daramatenak izaten dira.
Gehienetan, gizonek erabakiak hartu baino lehen lagunekin hitzegiten dute, izan ere honetaz lagunekin hitzegiten ez duen gizonik ez dagoela esan genezake, hauen benetako ardura amodioa egitean denak berdin jarraitzea ala ez izaten da.
GALDERA: Eta baso-basostomia egitearen erabakian bikotearen aldaketak ba al du zer ikusirik?
ERANTZUNA: Normalean baso-basostomia bat eskatzen dutenek, ez dute eritziz aldatu, ez eta damutu ere, beraien emazte berrien nahiak betetzea baino ez dute nahi izaten. Gizonak generalki dibortziatu ondoren berriz ezkontzen dira eta emakumeak, aldiz, ez.
GALDERA: Zergaitik uste duzu gertatzen dela hau?
ERANTZUNA: Arrazoia oso sinplea da, gizonezkoentzat ezkontza pare gabeko negozio bat da. Emakumeentzako, ordea, arriskutsua gerta daitekeen inbertsioa da. Orduan gizonak, bakarrik bizitzen ez dakigunez, segituan ezkontzen gara berriro.
Lehengo galderara itzuliaz, berriro ezkontzen garenean, seme alabarik gabeko emakume gaztegoekin egiten dugu. Emazte berri hauek ezkon gabeak dira eta basektomia egin duen gizon batekin ezkontzeak "handicap" txiki bat suposatzen du, hauek semeak nahi bait dituzte. Hauek izaten dira normalki konsultara etortzen direnak senarren odi deferentea berriro elkartu daitekeen jakiteko.
Gizonezkoei, ordea, elkarketa honen arrakastak ez die gehiegi ardura, ez bait daude hain presionatuta. Are gehiago hauetariko askok baso-basostomiaren porrota desiatzen dute ezkutuan. Horrela, emaztearen nahiak beteta daude eta beraien semesk ez izatearen nahia ere bai. Zentzu honetan, oso desberdina da gizonezkoen eta emakumezkoen jarrera.
Tronpen deslotzea nahi duen emakumeak, nolabaiteko damutzea agertzen du, gaizki aholkatua izan zela, senarra edo beste norbaiten presioa jasan zuela eta bide okerra hartu zuela pentsatzen du.
Emakume hauek asko arduratzen dira operazioaren arrakastaz, baso-basostomia eskatzen duten gizonezkoek, bestalde, oso jokabide desberdina agertzen dute eta baikorragoak izaten dira, beraz, medikuarentzat paziente hobeagoa izaten da gizonezkoa, nahiz eta operazioa ezatsegina izan.
GALDERA: Ikusten al da gizonengan emakumeengan aipatu duzun damutasun hori?
ERANTZUNA: Ez. Berak argi dauka basektomia eskatu zuenean konszienteki egin zuela eta pozik dago horretaz. Gertatzen den gauza zera da, bizimodua eta zirkunstantziak aldatu egin direla. Bestalde, bizitzan erabakiak hartu behar direnez, hau normala da.
GALDERA: Zer proportziotan izaten da arrakastatsu baso-basostomia?
ERANTZUNA: Ezin dugu %lOOeko arrakasta ziurtatu, gezurra izango bait litzateke. Basektomia prozesu bihurkaitz bezala konsidera beharko litzateke, bihurgarritasuna %100 izatera ez delako iritxi. Kasu bakoitzak arrakasta aukera desberdinak eskeintzen ditu, baina inoiz ez %80-85 baino gehiago. Gizon guztiek dakite baso-basostomia bide ziurtezina dela. Emakumeek, ordea, treumatikoagoki bizi dituzte antzutasunaren aurkako tratamentuak, adibidez, hilerokoa jeisten zaienero, izugarrizko depresioan murgiltzen dira medikoarekin hitzegiteko beharra oso maiz somatzen dutelarik. Beraz, paziente bezala emakumea problematikoagoa dela esan behar da.
GALDERA: Zuzena al da emakumezkoek gizonezkoek baino neurri antisorgailu gehiago hartzen dituztenaren ideia?
ERANTZUNA: Ez, inolaz ere. Ideia hori guztiz okerra da. Gehien erabiltzen diren antisorgailuak gizonezkoek erabilitakoak dira: preserbatiboa eta «marcha atras» delakoa.
Egia da, bestalde, antisorgailu berri eta efektiboenak emakumeentzat eginak direla: pilura, tronpen lotura eta D.I.U. delakoa. Uste dut, gizonezkoentzako pilura bat laister izango dugula merkatuan.
GALDERA: Zehazki esan al diezagukezu noiz azalduko den merkatuan pilura hau?
ERANTZUNA:2000. urterako posibletzat jotzen dut nik, izan ere dagoeneko "Gosipol", izeneko pilura ikertzen ari da. Hau kotoi landarearen sustraitik ateratzen da eta gizonengan dakarren efektoetariko bat antzutasuna da; hala ere zenbait ondorio kaltegarri dakartzanez, hau da, giltzurdinetan toxizitatea eragiten du, oraindik ikerketa prozesuan dago.
GALDERA: Esan al genezake bikote batetan antisoroailua erabiltzen duenak harremanaren kontrola eramaten duenik?
ERANTZUNA: Boterearen euskarria dominatzen duena izaten da agintaria, bai estatuan, bai gobernuan eta bai bikotean, emakume azkarrenak, independenteenak, etxetik kanpo lan egiten dutenak, beraien ekonomi propioa dutenak nahiago izaten dute tronpen lotura senarraren basektomia baino. Honek beraien askatasuna suposatzen du eta ondorioz senarren eskuzabaltasuna basektomia egiterakoan ez da askotan egia izaten. Basektomia egina duenak edonorekin egin dezake maitasuna eta emaztea kontrolatzen du gainera; tronpen lotura egina duen emakumeak, ordea, askatasun sexual handiagoa izaten du.
GALDERA: Tronpen lotzea bihurgarria al da?
ERANTZUNA: Bai, baina zenbait kasutan oso zaila gertatzen da eta bihurgarritasunaren arrakasta ehunen egoeraren baldintzapean dago, proportzioan %60a izaten da, gutxi gora behera. Beraz, badirudi basektomiara jotzea sinpleena izango litzatekeela, baina onartu behar da tronpen lotura ere ez dela oso operazio zaila eta bere teknika oso menderatua dagoela jadanik.
GALDERA: Ematen ari den «in-vitro» eta horrelako ugalpen artifizialen garapena ez al dago kontraesanean gero eta emakume gazteen aldetiko aborto gehitzearekin?
ERANTZUNA: Batzuren eta besteren beharrak desberdinak dira eta ez litzateke zentzuzkoa izango guztien beharrak betetzeko soluzio bakar batetaz hitzegitea. Gero eta gazte gehiagok abortatu nahi du eta hau normala da, haur bat edukitzea beraien bizitzarako zorigaitz izugarria izango bait litzateke. Beraz, eskubide guztia dute beraien haurdunaldia eteteko, azken finean gaztea izatearen akets bat baino ez bait da. Guzti hau harreman sexualak gero eta gazteago hastearen ondorio lojiko bat baino ez da.
Bestalde, beste emakume batzu «in-vitro» ugalketaren alde daude, noski, beraienak diren semeak nahi bait dituzte eta antzuak direnez hau ezinezkoa zaie. Arazo desberdinentzat soluzio desberdinak ematen dira.
Gaur egun, aurrerakuntza medikuei esker posible da bakoitzak nahi duen momentuan haurrak edukitzea.
GALDERA: Zein antisorgailu izango litzateke emakumeentzat gomendagarriena?
ERANTZUNA: Adin bakoitzeko antisorgailu bat dago; hemezortzi urtetako neska gazte batek pilurarekin hasi beharko luke, harreman egonkor batetara iritxi arte. Adin honetan haurdun gelditu den neskak ez du informazio faltarik izan ziur aski, gertatzen dena zera da, gazteek duten espontaneitate eta erromantizismoaren ondorio dela. Espontaneitate hau adinarekin baino ez da galtzen.
Haurrak daudenean, D.I.U.a oso efektiboa gertatzen da. Behin haur gehiagorik nahi ez denean tronpen lotura edo basektomia izan daitezke soluziorik egokienak.
GALDERA: Antisorgailu eta abortoaren hedapena dela eta, jaiokuntza tasaren jeitsiera somatu dugu. Jeitsiera honek populazioaren zahartze arduragarri batetara al garamatza?
ERANTZUNA: Ez, populazioaren zahartze honek ez du zertan arduragarria izan behar, jaiokuntza tasaren jeitsierak makina bat abantaila bait du: gaurko langabezi arazoa gutxitzea, osasun zerbitzuen hobekuntza... Noruega, Islandia e.a. dira honen adierazgarri.
GALDERA: Desiraturiko aitatasun batetaz hitzegin al genezake?
ERANTZUNA: Bai, suposatzen dut. Baina emakumeek izaten dituzte eta hau ez da ahaztu behar. Emakumearen amatasuna gizonarén aitatasunetik zeharo desberdina da, horregaitik feministek eskatzen duten berdintasunaz hitzegitea ondo dago, baina legearen aurrean. Arlo pertsonalari dagokionez desberdintasuna azpimarratzearen aldekoa naiz, desberdinak gara baina ez dago inor bestearen gainetik.
GALDERA: Zer deritzozu Espainiako Abortoaren Legeari buruz?
ERANTZUNA: Espainiako gobernuak Europako lege karka eta kontserbadoreena egin du. Eskuindar gobemuak dituzten beste zenbait gobemuetan, askoz ere irekiagoak, liberalagoak, emakume eta giza duintasunarekiko errespetagarriagoak diren abortoaren legea dute, adibidez Inglaterra, Frantzia e.a.
Neretzat kontserbadore eta aurrerakoi hitzen zentzua galtzen ari da.
GALDERA: Amaitzeko, zein da profesionalki eman nahi duzuen hurrengo pausoa?
ERANTZUNA: Ez zait inoiz gustatu egingo dudanaz hitzegitea, nahiago dut egin dudanaz hitzegitea; proiektnetaz hitzegiteko nahikoak izaten dira politikoak. Zenbait proiektu ditugu burnan eta ondo ateratzen bazaigu aditzera emango dizuegu.
NEREA BELLO, ANE MUÑOZ, AINHOA LARRETXEA
35-39

GaiezGizarteaOsasunaBesteak
PertsonaiazGURREA1
EgileezLARRETXEA1Gizartea
EgileezMUÑOZ1Gizartea
EgileezBELLO2Gizartea