Manuel Lasarte: "Ondo uztarizen diren bertsolarientzal herrian dago gaia aukeran"
1988ko martxoaren 06a
Manuel Lasarte-rekin elkarrizketan.
42 URTEZ PLAZARIK PLAZA, 61 BETETZEKOTAN, DUELA BI ESKAS ERRETIRATURIK BIZI DA ORION
Manuel Lasarte: "Ondo uztarizen diren bertsolarientzal herrian dago gaia aukeran"
Ezagun zaio ez dela nornahi izan. Bertsolari aparta izana, lazaroan bertsotan ibilia, Orioko kaialdeko Estropalari kaleko etxean aurkitu dugu. Kanpoan elurra mara mara. barruan sukalde giro ederra.
Izan ere operatu eta guzti egin zuten gorputzeko ur eta gatz guztiak galdu zituelarik. Estomagu erdia ere kendu zioten orduan. Brometan dioenez, "Lehenago utzia behar nuen bertsolaritza batere lotsarik izan banu, baino lotsagabea izan nonbait!".
Basarri, Uztapide eta belaunaldi horren eskutik hasi zen bertsotan, eta orain utzi egin behar bertsolaritza! Hala ere bere tankeran idazten du zutabe bat hor nonbait, grabaketa parea eta liburu bat ere badu ("Gordean neuzkanak", Auspoa) eta bizi den arterainoko asmoak ere. Bienbitartean kalera, tabernetara ezin atera. Eskeini baizik ez diote egiten lagunak, eta berak ezin hartu. Eskerrak baduenik lagun txintxo bat, biloba. Hor ibiltzen omen dira jolasean etxeko bi umeak baitliran.
ARGIA.–Txapelketak eta goraka doaz. Zer oroitzen zara garai hartakoetaz?
MANUEL LASARTE.– Txapelketak urri ziren oso. 60ean hasi ziren eta 67ra bitarte horretan. Aurretik txapelketak, gerra ondoren zen bat egingo ziren badaba? Oso gutxi. Ni txapelketa horietara ez nintzen joaten. Hor zebiltzen, txapelketa onak gainera nire ustez. Ez dakit zenbat, lau bat txapelketa. Basarri, Uztapide, Xalbador, Lazkao Txiki...
A.–Entzutea joango zinen zu.
M.L.–Bai, eta beti tiraka izaten nituen ni txapelketara eraman nahiaz, nik ez nion batere inportantziarik ematen, ez nion bilatzen... Txapelketetan batetik irabazirik ez zegoen... nik erremintari lanari begiratu beharra neukan. Ez zitzaizkidan gustatzen! Lagunak han elkar neurtzen borroka hartan?! Sekula ez zaizkit gustatu garbi esanda. Orain, nik ez diet besteei esan sekula ez joatekorik, e! Bakoitzak berak ikusi behar du hori eta. Beti deika izaten nituen. Nik esaten nien, Ā«pentsatzen dudanean joango naiz, oraingoz ezĀ».
A.–Nola ikusten dituzu gaur eguago txapelketak?
M.L.–Gur egungoak ez ditut jarraitzen gertutik. Ondo doazela uste dut. Orain hurrengoan ez nintzen joan. Etxealdetik gabiltza txintxo txintxo. Telebistari begira egon nintzan, baina telebista beti ere urrutiko gauza da. Aurrez aurre ikusi behar da.
A.–Makina bat joaten da aurrez aurre ikustea. Lehengoko konparazioan?
M.L.–Berriz ere joango da. Garbi dago, elkar borroka hori ikusi nahi du jendeak. Konparazio baterako, pelota partiduekin gertatzen den antzera.
A.–Ez al ziren garai batean elkar borroka, pikardi eta gaiztakeria gehiago?
M.L.–Ez, ez. Hori esaera xelebrea da. Nik ez dut bertso gehiegirik irakurri baina lehengo bertsolari zaharren jokabideari begiratuz gero ez diozu aurkituko gaitzik. Xelebrekeri batzuk elkarri esan eta; gaur ere badaude, ez orduan baino gutxiago. Sarritan gertatzen da, lehen gai librean zen bertsoa, eta gaiarekin lotu eta nahi den tokiraino ez da luzatzerik gaiaren ibili behar bada eta, hortxe, piska bat lotuta. Baina, bestela gai librean hasiz gero pikardia beti.
A.–Zer diozu txapelketetako eratze eta puntuazioaz?
M.L.–Nik uste ondo dabiltzala. Puntuaziotan ustekabeko gora beherak entzun eta ikusten dira. Bertsolariak berak ere deskuiduak edukitzen ditu: gauza bat esan duela uste eta burutik pasa eta beste bat esan behar eta une estuak, txarrak, izaten dira bertsoak osatzeko. Ez da neurtzen erraza. Nik ez diot ez bertsolariari ez eta epaimahaiari errurik aurkitzen. Momentuan eman beharreko erabaki bat ez da samurra. Entzulea ere urduri egoten da pentsatu ez arren. Sobrare bakoitzak bere begi onekoak izaten bait ditu eta aurreko puntan ikusi nahi haiek.
A.–Gaien ingurukoetaz mintza gaitezen.
M.L.–Azkeneko txapelketako gora beherak "Egin" eta irratitik jarraitu nituen. Gai onak erabili zituztela uste dut. Denak zaila da onak izaten, baina gai on asko erabili zituzten. Baina bertsolari bati gertatzen zaio: gaur gai on bat emanda ez du parean jo, ezin izandu dio gaiari zukurik atera; eta igoal bihar txarrago bati aterako dio. Bertsolari bakoitzaren egunak, gorputzaldiak, burua ikusi behar dira hor, gora behera asko da.
A.–Gaijartzaileak badu zerikusirik hor.
M.L.–Gaijartzaileak bere lana egiten du. Harek ere bere akatsak izan lezazke, akatsik gabe ez da inor. Baina, banaz beste, azkenekoan uste dut gaijartzaileek gaiak garbi ematen zituztela eta bertsolariak ere nahiko ondo ibili zirela. Gaijartzaile bikainak ditugu. Lehenago gai kontu hori gutxi erabiltzen zen. Herriz herriko bertso saiotan gai librean egiten genuen. 60tik hasi ziren eta 62.an dena zen gaia. Neguko barrengo eta antzokietakoetan dena gaia zen, ordutik hasi zen. Baina ez litzake hainbeste gai behar. Gaia erabiltzea ondo dago bere neurri batean. Librea uztea ere bai. Gai libreko saio gehiago behar delakoan nago ni.
A.–Gai librea bertsoaren onerako izan litekena. hiz eta akaso errazagoa izan?
M.L.–Bai, baina ez da errazagoa. Batzutan bertsoa gogoratu ezin denean (gorputzaldi txarra eta neuri gertatua, askotan hasi naiz ezertarako gogorik gabe, umorerik gabe, eta orduan bertsotan egitea zenbat kostatzen den norberak jakiten du) gaiak ematen dizu bide bat. Baina bertsolaria normal dagoenean eta bi bertsolari baldin badira elkar ondo hartzen dutenak, nahiko gai bilatuko dute. Herria da gaia, herrian daude gaiak. Aurreko jendeengan dauzkate gaiak, entzuleak dira gaia. Horretarako elkarren artean ondo uztartzen diren bi bertsolari behar dira. Ez bi puskatan ibiltzen direnak. Bertsotan galderak eta erantzunak dira. Batek galderak egingo ditu eta besteak erantzunak eman. Hor etortzen dira bi arrazoi batera. Nik gaiei ez diet ematen errurik, behar dira, baina noiz eta nola, zein tokitan. Herriz herri festa giroan egiten direnetan, nere borondatez gairik ez nuke erabiliko. Orain, gai librean bertsotan egiten ez da erraza lagunak ondo elkar hartzen ez badute.
A.–Bertsolari maila ona dago, Bertsolari Elkartea sortu berri da, eskolak badira, ikastoletan sartzen da bertsoa, komunikabideak... nola ikusten duzu bertsolaritzaren gaurra?
M.L.–Horiek denak mesedegarri eta beharrezkoak dira. Bertsolaritzak behar du saioaren ondoren aipamena, bere tokia, laguntzak behar ditu. Bertsolarien aldetik aukera oso oso ona dago. Asko daude eta oso onak, bertso kontua landua dago asko. Bertsolaritzak bere maila hartua dauka eta ona nire ustez. Orain lehengora noa, ez dut gehiegi jarraitzen. Irratitik ez dut entzuten askotan, sarritan sufritzen dudalako. Lehen hortxe ibiltzen, eta orain ezin, komeriak, sufritu egiten dut. Horregatik, utzita nago entzuteari ere. Oraingo bertsolariak nola dabiltzan gehiegi ezin nezake esan, baina oraindik bi urte ez dira isildu nintzela ni ere eta gehienak ezagutzen ditut. Azkeneko gazteen berri ez daukat baina gainontzekoak ezagunak ditut eta badakit zer bertsolari diren.
A.–Zuk zure bertsolari sena erakutsi duzu, frogaturik duzu honenbeste urteren buruan. Eman duzu nahi zenuen guztia, zer deritzozu zure bertsolaritza bizitzaz bere osotasunean?
M.L.–Ez dakit zer maila emango nuen. Egin duena baino gehiago nahi izaten du batek beti. Horrela beharko du nereak, eman dudanarekin. Neronek zer esan behar dizut? Herriak esan beharko du hori.
A.–Seguraski gauza piloa utziko genituen zintzilik.
M.L.–Beste baterako lana jartzeagatik?!
JON ARANO JOSU LANDA
Lasarte: "Lehen bertsotan eta orain ezin; komeriak sufritu egiten dut".
Eman duenarekin beharko omen du, Manuelek dioenez; Herriak du azken hitza.
46-47