Iruñeko Udalak Foru Haziendarekin hamabi mila milioiko zuloa
1988ko otsailaren 21
Javier Chorraut-ekin elkarrizketan.
Udalaren egungo arazo larriena
Iruñeko Udalak Foru Haziendarekin hamabi mila milioiko zuloa
Urtez urte Iruñeko udalak hamabi mila milioi pezeta defizita generatu du, Foru Haziendarekiko zorra izaki. Horregatik, egoera hau konpondu nahian ari dira negoziaketan udal eta Nafar Gobernuaren administrazioak. Guzti honi buruz eta udalaren egoeraz mintzatzeko Iruñeko alkatea den Javier Chorraut-engana jo dugu.
ARGIA.–Joan diren hauteskundeetan Javier Chorrautek Iruñeko alkatetza eskuratu zuen. Nola aurkilu zenuen udala?
Javier Chorraut.–Ni udalean sartu nintzenean Iruñea momentu konfliktibo batetan zegoen. San Ferminetan izan zen eta hirian jaiak zirela media, arazo batzu konpontzeke zeuden, adibidez barraken kokalekuarena eta Encierro Txikitarena. Baina hauek momentuko arazoak ziren eta benetazko arazoak udalaren barruan aurkitzen ziren oso desantolaturik bait zeuden funtzionarioen oporrak eta gorporazioaren aldaketa. Hala ere, topatu nituen arazo larrienak udal ekonomiaren egoera gorria, hiriko garbiketa eta hiritar segurtasuna ziren beste batzuren artean. Bestalde aparkaleku eza eta zirkulazio prblemak nituen ere, baina hauek ez ziren hain garrantzitsuak eta zentzu honetan Alde Zaharrean egoera hobetzeko neurriak hartzen hasi gara.
A.–Iruñeko Udalak Foru Haziendarekin hamabi mila milioiko zuloa du. Nondik dator zulo hau eta zergatik ailegatu da udala honelako egoera larrira?
J.Ch.–Udalak ez du inolako zorrik Foru Haziendarekin, baina Iruñean obra batzu burutu dira finantziaketa urriarekin, Santo Domingo azoka, Gaztelu plaza, Behe Nafarroako etorbidea eta abar aurrekontu mugatu batekin eginak dira, zera, aurrekontuek bi osagai desberdin dituzte, bat aurrekontu arrunta eta bestea puntakoa, orduan lan batzu bigarren aurrekontu gabe egin dira, hots puntako aurrekontu gabe. Guzti honi udalean sarreren eta irteeren artean dagoen diferentzia gehitu behar diogu, eta hau dena kontutan izanik egoera larri honen azalpena ikus dezakegu.
A.– Orain Foru Haziendarekin berriketan ari zarete arazo ekonomiko hau konpontzeko asmoz. Zein akordiotara iristen ari zarete?
J.Ch.–Momentu hauetan irtenbide bat aurkitzen saiatzen ari gara, orain Iruñeko udala eta Nafar Gobernua gai honetan ados ipintzen ari gara eta hau oso garrantzitsua da, batez ere trantsiziotik ez dela adostasunik izan kontutan hartzen badugu. Dena den oraindik lan handia egiteko dago, baina gure arteko giroa berotu da eta orain Iruñeko hiriko arazoaz mintza gaitezen.
Oraingoz, hiru elkar hizketa izan ditugu eta Nafarroako Gobernuaren jarrera guztiz aldatu da. Udaleko taldeak ekonomiari dagokionez Nafar Gobernuaren proposamena onartu du, noski, matizazio batzurekin. Beste gai batzuetan adostasuna lortzea zailagoa da, adibidez Unibertsitateari dagokionez.
A.–Baina zein da Nafar Gobernuaren eritzi konkretua?
J.Ch.–Hasierako planteamenduetan ados gaude. Arazo ekonomikoei buruz asko aurreratu dugu. Baina oraindik, beste arazo batzu zabalik geratzen dira kapitalitatearena, esate baterako. Hala ere akordio batzu jadanik burutu ditugu eta arazo ekonomikoak gainditzeko neurriak hartzen ari gara, alde batetik 3.500 milioi emango digute aktibo erosketan eta Hazienda Lokalen banaketan 2.400 bat milioi ditugu, guzti hau aurrekontu arruntean sartuta dago. Beste aldetik sarrera eta irteeren artean 1988rako izango den defizita gainditzeko Nafarroako Gobernuak 1.500 bat milioi emango digu fondo galduan. Honekin asko konpon daiteke, orduan hamabi milioiko zuloarena ez da arazorik larriena baizik eta generatzen den defizita urtez urte gainditzeko bideak aztertzea. Horretarako udalak oraindik aurrera ahalegin aundiak egin beharko ditu defizirari aurka egiteko.
A.-Nafar Gobernuaren eskutik Iruñeko Udalak beste nafar gorporazioek baino diru laguntza gehiago jasotzen du. Zergatik ematen zaio tratamendu diferente hau?
J.Ch.-Iruñeko hiritarrek Nafarroako zergarik handienak jaso behar ditu. Horregatik udala eta Nafar Gobernuaren artean Harreman Agirian barruan egoera honi soluzio bat bilatu diogu, bi administrazio hauen artean oreka bat eskura dadin. Nagar Gobernutik ailegatzen zaigun diru kopuruak ez ditu Bafarroako beste udal administrazioak zertan izorratu behar.
Gainera kontutan artu behar da Iruñea hiriburuak Nafarroako biztanle guztiei beste gorporazioek ematen ez dituzten zerbitzu batzu eskaintzen dituela, esate baterako COTUP zerbitzua (billabesak) Iruñeko udalak finantziatzen du eta zerbitzu honetaz Burlata eta beste herri askotako biztanleak ere benefiziatzen dira. Osasun zerbitzuen azpiegitura garrantzitsuena Iruñean dago, Andraize kasua adierazgarria dugu.
A.–Nafar Gobernua eta udalaren artean ezezik udal talde ezberdinen artean ere unibertsitatearen kokalekua eta proiektu eritzi ezberdinak sortzen ari dira. Nola dago eztabai da hau mementu honetan?
J.Ch.–Nafarroako Gobernua monokolorra da, udala berriz, plurala, zazpi bait dira bertako talde politikoak, eta beti uste ezberdinak. UPN-n orain akordio batera iristearen beharra ikusten dugu, baina ez da bat ere erraza izango.
Nik, alkate bezala, Alde Zaharra aukeratu nuen Unibertsitatea kokatzeko, baina Nafarroako Gobernuak proposatzen duen eredu departamentala ezin da kokatu hiri zaharrean zeren eta eredu honek hiru kontenedore handi eskatzen bait ditu eta Alde Zaharrean ez dago inolako etxerik hiru mila metro jasan dezakeenik. Beste irtenbiderik bilatu beharko dugu eta eskualde honetan unibertsitatea kokatzea posible ez balitz behintzat unibertsitate bertatik ater,atzen diren zerbitzuak Alde Zaharrean kokatzen saiatuko ginateke eskualde hau berreskura dezagun.
A.– Iruñeko Udal Dantzari Taldeak ezin du ikurriña eraman egiten diren kultur manifestaldietan lehenagoko gorporazinak galerazi egin zion eta. Zer uste du Iruñeko alkateak?
J.Ch.-Hau ez da egungo arazoa, lehenagoko gorporaziotik bait dator, eta pleno bat tartean dago. Plenu hartan dantzari haurk beren kultur manifestalkietan erabili beharko zituzten enblemak eta jantziak erabaki ziren eta hor ez zen ikurriñaren erabilpena sartu. Nire iritzi pertsonala nahi baduzu esango dizut hor dagoela banderen legea eta ni ez naizela horren kontra joango".
A.-Bukatzeko, zein dira UPN-ek dituen proiektuak?
J.Ch.–Gauza asko egin nahi ditugu baina horietako garrantzitsuenak esango dizkizut, alde batetik Iruñeko garbiketa eraginkor bat lortu behar dugu, iruñear herritarrari segurtasuna eman behar diogu, hondatzen ari diren eskualde batzu berreskuratu behar ditugu eta bestetik zirkulazioaren eta aparkaleku ezaren arazoak konpondu nahi ditugu. Orokorki bi dira gure helburu nagusiak, seguritatea eta garbitasuna.
MARTA DIEZ
Alde zaharrean nahi dute Chourraut-ek unibertsitatea.
Banderen legearen kontestuak sartzen dantzarien ikurriñaren afera alkateak.
16-17