Claude Harlouxet-ekin elkarrizketan.
Claude Harlouxet: "Gure kutur proiektua geuk behar dugu egin"
Claude Harlouxet agertu da Euskaldungoaren II. Ihardunaldietan "Pizkundea"ko partaide bezala, eta bera hautatu dugu prezeski mintza lagun gisa. Ihardunaldiotako bigarren Biltzar Nagusia amaitu biharamunean piatu dugu grabuguilua bertan jorraturikoari buruzko ondoriorik ezagutzeko.
ARGIA.–Iduri luke orai mail internazionalean gero eta gehingo gauzak arreglatzen ari direla. Behar. bada irakurle batzu harrituak dira zergatik ote bat batean Europa aipatzen duela Seaskak, eta Pizkundean ere orai Europa hainbeste aipatzen da. Uste ote duzu gauza berri bat dela?
HARLOUXET.– Bi ohar egin nezazke. Alde batetik, Europa ez da gauza berria, eta Europa azkar izan den garai guzietan Euskal Herria ongi bizi izan da. Eta Europako beste herri frango ere. Orduan, Europa ez da gauza berria, bainan mementu honetan Europa aho beteka denak aipatzen dute, eta guk hartu dugu ezen eta guretako uste dugu badela xantza berri bat. Europan kultura anitz, hizkuntza anitz badira, beraz uste dugu kulturen berdintasuna hobeki errespetatua izanen dela Europan, eta hizkuntzak eta kulturak hobeki ezagutuak eta lagunduak izanen direla. Alde horretatik baitakigu Frantzian zein gaizki tratatuak diren.
A.–Uste duzu proiektu bat definitzen ahal duela euskal mugimenduak eta helduko dela zerbait baturat edo?
H.–Alde batetik bai. Dudarik gabe, nor nahi bezain gai gara gu geure kulturaz proiektu bat egiteko, eta gaineraz gure eginbidea da. Guk behar dugu egin eta beste nehork ez. Gure gain da hori, alde batetik. Bestetik nor nahi bezain gai gara. Ohartzen naiz duela bost urte egin proiektua eta gaur egin dugun hau nahiko diferentak direla.
Duela bost urte eskatzen genituen ikastolak legalizatuak izan diten eta onartuak sistema publikoak. Bainan garai berean, beste haurrendako ez ginuen asmatzen irakasle itineranteak bezalako soluzio bat baizik. Gaur ikusten dugu eskola publikoan sortu direla klase elebidunak. Hori ene ustez mundu oso garrantzizkoa da. Klase elebidun horiek itineranteak baino irakaskuntza askoz hobea emaiten dute, ezen ez baizik euskara, bainan matematikak euskaraz eta beste gai batzu euskaraz egiten baitituzte.
Beraz hor ikastolen borrokaren garaipen bat da hori. Dudarik gabe, horrek erran nahi du eskola publikoan guk "B" eredua deitzen dugun hori sar daitekeela, eta egun batez, nik uste dut «D» eredua ere sartu ahalko dela.
Hala ere, ikusten dugu gaur egun ikastolak zein gaizki tratatuak diren. Hortan berriz ere Frantzia agertzen da zuzentasunaren kontrako herri bat. Ez gizonaren eskubideen aldekoa, gizonaren eskubideren kontrako herri bat. Eta hori ez dut soberan erranen, bai kultur mailan eta bai politika mailan, hala baita.
L. ETXEZAHARRETA
49
GaiezKulturaKultur ErakPizkundea
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazHARLOUXET1
EgileezETXEZARRET2Kultura