argia.eus
INPRIMATU
Bautista ela Xalbador Madariaga aurtengo omenduak bertsolari egunean
2021eko uztailaren 23a
Bautista eta Xalbador Madariagarekin elkarrizketan.
LUZAZ NAFARROAKO PLAZETAN GAINDI IBILI ONDOAN
Bautista ela Xalbador Madariaga aurtengo omenduak bertsolari egunean
Bizkai-Gipuzkoetan nola magaz haranzkoan ez ditugu beharbada arras ezagunak Madariaga anaiak, baina Nafarroan bertsozale izaki plazan aditu ez dienik ez dago. Urtarrilak 17an jasoko dute entzule nahiz bertsolari adiskideen txalorik.
Urtero dugu Donostian plazatan urte askoan ibilitako bertsolariren bati egindako omenaldia, eta aurtengoan Bautista ta Xalbador Madariagaren txanda da, biok batera, urte elkar haietako beren ekarriari halako goresmena egingo bailion bertsolarien elkarteak. Nafarroan hondarreko urteetako bertso laritzaren berpiztean beren alea eta jakinduria gogarsu eskaini baitute txapelketa nahiz saioetan, katea eteten utzi gabe, bihoaz besterik gabe berekin egindako entrebista laburrak gure omenaren erakusgarri
Xalbador: "Ez naiz txapelketetan asko ibili"
ARGIA.– Zein da bertsotan eduki duzun ibilera?
XALBADOR MADARIAGA.–Ni ez naiz asko bezala txapelketan eta aterea, atzen urte hauetan bakarrik, lehenago badakizu gaztetik hasi 15 urtetan eta ibiltzen ginena izaten zen erregetan eta urtezahar arratsetan eta, etxez etxe eskean kantuz, hartatik hasi ginen, gero tabernatan eta hola, gero badakizu pixka pixkan gustoa hartzen diozu. Plazak etortzen dira gero eta ikasi egiten da. Orain duela 4 edo 5 urte hasi nintzen txapelketetara agertzen.
A.– Nola ikusten duzu bertso giroa orain?
X.M.–Orain jendea zaletu da berriz bertsoarekin, gazteak behintzat, horregatik egiten dugu guztiok plaza gehiago, gaztea lagundu nahi dugu, gazteak ere egin dezan, gustoa har diezaion, eta ohitura har dezan. Atzen urte hauetan, 7 edo 8 urtetik hona asko aurreratu da.
A.–Espero zenuen halako omenaldirik?
X.M.–Ez nuen uste horrelako txandarik niretzat tokatuko zenik, eta oso gustora, oraingoz behintzat trankil.
A.–Zer giro maite-izaten duzu zuk bertsotarako, nolako girotan moldatzen zara aiseen?
X.M.–Nik uste bertsolariaren girorik onena, beti ere festetan edo zenbait bazkariren ondoan mahaian jartzen delarik.
A.– Non ikusten duzu giro gehien Nafarroan bertsotarako?
X.M.–Hemen alde honetatik ez dago giro handirik, gaztea ere gutxi dago eta. Nik uste Iruñea alde horretatik gehiago juntatzen direla gazteak eta alde horretan gehiago zertzen dutela. Hemen Lesaka alde honetan noizean behinka gu aritzen gara lagunak, baina gure artean, hemen gazterik ez dago.
Bautista: "Urte joanen saria ematen digute''
ARGIA.– Lehen ere omenaldia egina dizute. Esan ote daiteke ohitua zaudela?
BAUTISTA MADARIAGA.–Ez, lehen ere hemen egin zidaten herrian, orduan pixko bat, momentuan nerbioso xamar.
A.–Espero zenuen halako omenaldirik?
B.M.–Ez, ez nuen espero, ez nuen itxaropenik, baina zahartu naizelako edo egiten didatela uste dut, badakizu denbora askoan hor ibili naiz eta...Plaza asko eginda nago hemen Nafarroa aldean.
A.– Zer moduz moldatzen zara txapelketetan?
B.M.–Orain arte beti bastante ongi, batez ere atzetik baldin banoa. orduan ongi atera. Eta Nafarroako Txapelketa irabazi nuenean ere, semifinalean hirugarren atera eta gero txapela irabazi nuen lasai kontent, eta lasaitasun hori behar da txapelketan.
A.–Zein dira gogoan dituzun momentuak, gozoenak edo?
B.M.– Txapelketan beti besteak ari diren denbora (farrea). Mementu ona ere maisu haiekin ari nintzen denboran, Gipuzkoa horretan baziren mordo bat, bizkaitar haiek eta...
A.– Baduzu asmorik oraindik ere Nafarroako Txapelketan parte hartzeko?
B.M.–Ez dakit ba, omenaldia eginda erretiratu egiten dira gehienak, horretan ez baina, plazako bestelako saioetan bai, horretan dei egiten duten arte segiko dut, beharbada txapelketan ere, baina ez dakit.
INAKI CAMINO
Bautista.
Xalbador.
50

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaMADARIAGA5
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaMADARIAGA2
GaiezKulturaBertsolaritEkitaldiakBertso Eguna
GaiezKulturaBertsolaritEkitaldiakOmenaldiak
PertsonaiazMADARIAGA2
PertsonaiazMADARIAGA5
EgileezCAMINO1Kultura