argia.eus
INPRIMATU
«Ur-Bedeinkatu Ontzia»
1965eko maiatzaren 30
Joxe Migel Barandiarani elkarrizketa
Jakintsu Baten Historia...
«Ur-Bedeinkatu Ontzia»
Barandiaran'tar Joxe Migel jauna "Dotriña" xaarraren antzekoa degu. Txiki ta aspaldikoa. Guztiz mamitsu buruz. Ximur azalez. Eta Orrezaz gañera asko erabilitakoa.
Gizon eta apaiz. Bietan jakitun. Dotriñaren lenengo galdera auxe da: "Kristau al zera?". Edo beste narratx batek zion bezela: "Zerade kristaua?"..
Joxe Migel Ataungo iturri, garbian egin zan kristau.
Oraindik dariola dago. Zer nolako ur abeslaria! Ataungo ura! Lizarrusti eta Gentil-baratzeko arkaitzpetik dantzan datorrena! Antziña-antziñako gentillen negar malkoa. Geroztik ataundar guztiak edan eta beren eleizetako ur. bedeinkatu ontziak betetzen dituna!. ..
Oraindik dariola dago. Argatik datozkigu egunetik-egunera ainbat ataundar ospetsu. Aundienetakoa, Joxe Migel.
Ori bai. Gorputzez ain kaxkar eta txiki, ur-bedeinkatu ontzira beatz biak exin iritsirik ikusi zutenean, gentil tantaiak negar eta negar egongo zitzaizkion.. Uraxe izango bai zuten beren «kapallaua»!
–Barkatu, On Joxe Migel. Burutapen onetan sarturik konturatzen ere ez nitzan zerorren aurrean nengoanik. Ez gande Ataun'en, Baliarrain' en baizik.
1965'garrengo urtea. Malatzak 16. Igandea. Udaberriko egoardi eguzkitsua.
Argiegi amets egiteko.
Eta nolatan zu, gaur, emen, Gipuzkoako erririk txikiena dan Baliarrain'en?
Kideak kidekoak maite, nunbait?
–Ementxe asi nitzan apaiz ikasten.
–Noiz?
–1904'garrengo urtean. Irurogeira oraindik, guztia berdin-berdin dago.
Leengo enparantza, leengo etxeak bat ez-beste, leengo iturria, eta iturri gañean leengoxe zezen-maturra bere adar eta guzti.
–Zer oroitzen zera emen igaro zenituan lenengo egun eta gabazaz?
–Urrillaren 29'garrena zan. Berrogei bat lagun bildu giñan. Guztiak euskaldunak.
Bañan erderaz zegoan mintzatu bearra. Nik berriz tutik ere ez jakin.
Alaz ere nunbaitetik jabetu nintzan urrengo goizean seietan jeiki bear genduena. .
Gau artan ez nuen lo askorik egin. Kanpantorre motzeko erlojuak seiak jo zituanean. .
(Eta une berean, Joxe Migel jaunaren itz ezaguna erantzunaz bezela, kanpantorreko erloju zarrak sei eta zazpi. eta amabi danbatek' jotzen ditu).
–Ordukoxe erlojua da oraíndik ere.. Eta seiak jo zituanean .. jeiki nitzan oetik Guztiak lo zeuden.
Esnatzera beartua egonga nitzala ta aiei nola erderaz adierazi jekitzeko ordua zanik?
Jarri nitzan pentsatzen: Seiak jo ditu, eta, itzez-itz, alas seis han pegado!», oiu egin nien. Gerotxo arte ez nuen jakin' gaizki esan nuenik ere.
Nunbait etzeuden guztiak 10.
–Nor zenduten erretore?
–Orduan Baliarrain'en zegoana bera: Azpiazu'tar Liborio jauna. Gerora, Gaxteizko Apaizgai etxean alkarren irakasle-lagun izandu giñan biok.
On Joxe Migel'en oroitzapenak enizuten gandela, orra or nun irikitzen dan eliz-erdiko atea. Meza Nagusia amaitu da. Eta alkate jaun beltx igar bat-beltx-igarri bañan guztiz atsegiña dator eliztarren aurretik, beltz eta igarrago dan zigor bat eskubian, eta txapela ezkerrean . Elizkizuna ez da oraindik bukatu. Ixil-ixilik, eliz atarian itsegingo diote bere gaurko erretoreari.
Eta erretorea, 31 urteko apaiz gazte, sendo bat, laister azaltzen da.
Jantzi txuritan, ixipua urbedeinkatu ontzian busti, ta atearen oroigean zutik, akojurna» egiten du. Zutik. Sinismenaren antzera.
Oraindik irurogei urtera guztia berdin-berdin dago. Atzo ta gaur.
Atzo Azpiazu ' tar Liborio jauna erretore.
Gaur Aizparu'tar Joxe Mari.
Bien erdian, altorlerik onena, On Joxe Migel
Eta On Joxe Migel'ek begi txikiak ditu. Bañan txorikuma bi bezain jolastiñak. Guztia ikusten dute. Guztia urgatzen, ega metxean.
–Zer derizkiozu gaurko eliz barrua?
–Ori bai dagola leen ez bezela. Organo, aldare-ola eta Jasokundeko Andra Mari'ren irudiak leengoak dira... (On Joxe Migel extiki begira-begira gelditzen zaio). Bañan barrengo sapai, keru, ta zutei-arriak azaldu diranetik beste edertasun bat irabazi du eleizak.
Ontara ezkero, galdera batzuek bertako erretoreari.
–Nungotarra zaitugu?
–Itxasondo'koa.
-Apaiz egin ziñala zenbat urte?
–Lau.
–Baliarrain'en ?
–Iru.
–Pozik?
–Zoratzen!
(Urdin ditu begiak)
–Zer zaizu atsegiñena?
–Liturgia. hIeza Nagusia. Erriarekin aurpegiz-aurpegi. Aurtxoak abeslari.
Bertan sortzen degun sendi-giro epela.
–Eta arrink?
–Arti-lanetan guztiok jardan giñan. Erria, erriz atekoak eta neroni. Batez ere Tolosako Lopetar Juanito irudigille apala gogoratu nai nuke beste askoen arten.
–Zer-nolakoa dala dinzu Goyerriko baserritarra?
–Momia.
–...?
–Aspaldikoa. Ixilla. Ilda dagoala ematen du. Bañan bere barrenera sartu ezkero ustegabeko aberastasuna arkitzen da.
–Urrea~
–Ez. Biotza!
Berriro, Joxe Migelena Goaz
–Esango al zeniguke, arren nun eta noiztik Baliarraingo erretoretxea apaizgaien ikastetxe biurtu zan?
–Orra bada. Karlisten garaiko azken gudaketa amaitu zanean, ia-ia etzan apaizgayik iñun gelditu.Ila baomen ziran Gazteizen. Bañan guda sortu zanean bildu omen ziran guztiak Andra Mari Txuriatren enparantzan. Sutu omen zituan beraletako baten itz gartsuak .. Eta iñor gutxi gelditu omen zan setana jazteko. Zer egin?
Zenbait errietako apaiz arduratsuak-Ataun'en « Don Kintin'' genduan, Baliarrainen Sarasolatar Luis Antonio izan zan-al zuten bezela mutiko batzuek bildu ta beren etxetan Latiña ta Retorika («erretelika») erakusten asi omen zitzaizkien.
Ala bearrez, bi eratako apaiz ikastaroak ziran. Bata, metza: lau urteko apaizgintza. Bestea, lazea: amabi urtekoa.
–Zuk zeñi eldu ziozan?
–Luzeari.
–Buratsua?
–Saiatuta! Lenengo urtetan, batez ere, kostatzen z tzaidan «Retorika ta Poetika libuunan sarizea. Ganz asko ezin ulertu ta al zan eran jaso bear.
Batzuetan buruz. Bestee doñuz. ;
–Zure ikastaroko urte neketsu oietan nor izan zendua bultzagillerik aundiena? .
–Aita.
–...? .
–Auxe esan oi zidan: «Ur te bat edo beste uis egiñaga tik etziok ajolarik.
–Jo beti aurrera!».
–Uts egin al zenduan?
–Utsik ez. Ots, lenengo bisk batera egin nituan.
–Jolas?
–13:ai.Pelotan.
–Bazkaria?
–Geienetan, babarrun-sopa, babarrun gorria ta babarrun beltxa lunkainka naastuta.
–Ardorik?
–Nik ez nuen edaten. Eta edaten zutenak eguneko sei erreal geiago ordaintzen zuten.
–Zenbat urte Baliarrai'en?
–Iru.
–Gero?
–Gazteiz'ko apaizgaietara.
–Aitatuko al zenituzke Baliarrain'go erretoretxe apalean ikasle izan ziran beste zenbaitsuen izenak?
–Nola ez? Lekuena'tar Manuel, apaiz-jakintsua; Aranburu'tar Zenen, gotzaia; Sarasola'tar Zeperino, apai jaun agurgarria; Aita Otaño josulaguna; Amundarain't Andoni, lekaimetxe bat' sortza1lea ta zorionisu' usaietan illa; Aita Zurut' za, kartuJatarra; Sarasola anai, izarmiatzallesk; eta luzatzearren, Irastorzatar gotzaia. –Era asketakoako ospetsuak, ez-ta?
–Alaz ere, azken altatu ' danak audiagotzat artu zuan Baliarrain'en ikasi zuala esatea.
–Bertako erritar batzuek
–Serora. Kanpai-jotzaile bikaña zan. Ura errepika!
–Besterik?
–Mosker-kanta bat.
– ?
–«Nerekin eta zurekin et alako arekin!» Au genduen ganeko errepika.
–Eskerrik asto, On Joxe' Migel'eman dizkiguzan argitasun guztiagatik. Bukatzeko Histori onen oroigarritzarak argazki bat aterako al geni zuke? (On Joxe Migel oso apala da).
–Nola?
–Beatz biak ur-bedeinkat ontzian sartuta, ausartu gera erantzutea.
Barandiaran'tar Joxe Migel'ek irripar egiten digu. Gero... txapel eta guzti atera da
Jakintsu izan!
Zindari
10

GaiezGizarteaHistoriaBesteak
PertsonaiazBARANDIARA1
EgileezINDARI1Kultura