argia.eus
INPRIMATU
Orain hilabete eskasa irten da Joseba Llano Herreratik, barruan bost urte eman ondoren. Bertan egin zuen Kazetaritzako lehen kurtsoa. Egunot
1987ko azaroaren 22a
Joseba Llano preso ohiari elkarrizketa
Joseba Llano, Lehen Kurtsoa Barruan, Bigarrena Kanpoan
Orain hilabete eskasa irten da Joseba Llano Herreratik, barruan bost urte eman ondoren. Bertan egin zuen Kazetaritzako lehen kurtsoa. Egunotan Leioan dabil, bigarren kurtsoa ikasgelan egiteko asmotan.
ARGIA.–Zergatik Kazetaritza eta ez beste edozein?
JOSEBA LLANO.–Ekonomia edo Soziologia egin nahi nuen, baina kopuruagatik ez zen posible izan matrikulatzea. Gaia soziala denez, gustatzen zait, eta gainera ez da zaila, eta lanen bidez atera daiteke.
A.–Zeintzu dira barruan ikasteko dauden problemarik handienak?
J.LL.– Konzentrazio problema handiak ditugu. Kanpoan, irakurtzen nekatzen zarenean, liburua itxi eta kalera zoaz, lagunekin, eta erlaxatu ondoren berriz hartzen duzu liburua. Barruan liburua itxiz gero ezin duzu besterik egin. Eta berriro hartzen duzu, baina inoiz ez zara erlaxatzen.
: A.–Materialea ere oso berandu heltzen da, ezta?
J.LL.–Bai, hori ere problema da. Batzutan materialerik gabe ibiltzen gara, eta gero, ekainean, azterketa baino hilabete lehenago heltzen da materiale guztia.
A.–Noren arazoa izaten da hori? Deskoordinazioa?
J.LL.– Deskorrdinazioa edo irakasle batzuena, "bereziak". Ez dute bidaltzen, edo bortxatuta bidaltzen dute, eta gero beti beti suspenditzen dute. Hori da Iñaki Azurmendi ikasleari Jon Juaristirekin gertatzen zaiona. Oso ona da, eta maila altua dauka, oso, baina azkenik erabaki du berriro ez matrikulatzea asignatura horretan.
A.– Zein da matrikulatzeko arrazoirik handiena?
J.LL–Handiena, burua mugitzea da, denetaz irakurri, eta ez bakarrik euskararekin zerikusia daukana. Dena dela, gero bakoitzak bere motibazioak ditu, kanpoan bezala.
A.–Zuen artean, libaruak eta materialea pasatzen duzue?
J.LL.– Normalean bai, baina segun espetxe, funtzionari edo momentua nola dagoen, hobeto edo txartoago pasatzen dira. Liburuak konpartitu behar ditugu, baina espetxe batetik bestera pasatzeko familiakoen bidez egin behar dugu.
A.–Nola konpondu izan zarete inkomunikazio garai luzeetan?
J.LL.–Ba, ahal izan den moduan, baina garai horretako txarrena harreman eza da; ezin besteei zalantzak kontsultatu. Bi ordu patiorako dira, bi ordu telebistan eta beste bi bazkaldu eta afaltzeko, gero beti bakarrik. Buruak asko galtzen du kontzentrazio ahalmena, espresibitatea...
A.–Barruan irakurketa ideoIogizatuagoak egiten dituzue?
.J.LL.–Agian bai. baina ez da bakarrik barruko edo kanpoko arazoa. Sartzen den informazioa ere ideologizatuagoa da. Guk batez ere ARGIA, EGIN eta AIZU irakurtzen ditugu, eta gero bestelako aldizkariak, "Tiempo" bezalakoak. Politikaz ere asko hitz egiten da. Baina gure informazioa beti da mugatuagoa, eta gure harremanak ere bai. Guk gure burua oso ondo ezagutzen dugu. Ez dago aldaketarik. Kanpoan beti dago informazio iturri gehiago.
25

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEspetxeak
PertsonaiazLLANO1