argia.eus
INPRIMATU
Joxe Ramon Bilbao: "Ohizko Txapelketaren Jarraipena Izan Dadila"
2021eko uztailaren 23a
Joxe Ramon Bilbaori elkarrizketa
Joxe Ramon Bilbao: "Ohizko Txapelketaren Jarraipena Izan Dadila"
ARGIA.–Publikoa da berrikuntza batzu izango direla epailaritza arazoetan, zer aportazio ernango dira aurtengo Araba eta Bizkaiko bertsolari txapelketa honetan?
J.R. BILBAO.–Zer aportatzen den? Aldaketa handiegirik ez da emango. Nik esango nuke helburuetako bat ahalik eta laburrena egitea dela. Asmoa da lehengo ohizko eta azkenengo txapelketen jarraipena izan dadila. Beste oinarriak beste txapelketetan ohizkoak izaten direnak izango dira oraingo honetan ere. Gainera baliogarria izango da txapelketa nagusirako, kanporaketa bezala. Hau da, lehen egiten genuenaren ordez, kanporaketa eskualde honetako bertsolarien artean egingo da, bertsolari gutxiagoen artean. Aldakuntza bat sartzen da epai-mahai asuntoan: bertsolariek aurrez, antolatzaileek emango duten balizko zerrendatik epai-mahaia aukeratuko dutela. Honekin nahi dena, susmo eta nahasketetatik aldentzea da.
ARGIA.–Araba eta Bizkaiko bertsolarien mallak arras ezberdinak direla kontutan hartuta, nola doaz batera bi eskualdeok Euskal Herriko txapelketa nagusira?
J.R.B.–Bertsolarien Elkarteak Euskal Herria bere osotasunean hartzen du. Gero gertatzen da, bada, bertsolarien kopuruaren arabera eskualde edo ordezkaritzatan banatu edo zatitzen dugula guzti hau, gauzak praktikoago suertatu daitezen. Beraz, alde batetik, Gipuzkoak duen pisuagatik, bere indarragatik, bertsolaritza errotuen dagoelako ordezkaritza bat izango du. Gero, beste alde batetik Nafarroa hartzen dugu, bai Hegoaldekoa zein Ifarraldekoa, urtero egiten den legez. Hor nahiago izan dugu dagoen modura uztea, eta Nafarroa eta Behenafarrotik egon dadila ordezkaritza bat. Beste ordezkaritza bat izango litzateke Iparraldeko gainantzeko eskualdearekin osatua eta beste eskualde bat geratzen zaigu oraindik, Bizkaia eta Araba batera. Araban bertsolari gehiegi ez dagoenez erabaki da Bizkaikoekin batera joan daitezela.
ARGIA.–Adituen zirkuloetan entzuten da Bizkaiko bertsolaritzak nagusitasuna galdu duela Gipuzkoakoaren alde. Hori horrela da?
J.R.B.–Nola esango nuke... gertatzen dena da piramideak daudela bertsolaritzan, bai Gipuzkoan eta bai Bizkaian. Orduan, Gipuzkoan piramide horrek base eta oinarri zabal-zabala dauka eta gailur altua. Eta Bizkaiko piramideak berriz, oinarri oso estua dauka–hau da bertsolari gutxi–, eta aldiz, gertatzen baita ere gailurra bere osotasunean gordetzen duela. Azken txapelketan gailurren konparaketa eginez gero badirudi bizkaitarrek irabazten dietela gipuzkoarrei. Sebastian Lizaso izan da txapelduna, baina bigarrena, hirugarrena eta laugarrena bizkaitarrak izan dira. Honek ez du esan nahi Bizkaiko bertsolaritza hobea denik baizik eta Gipuzkoa eta Bizkaiko gailur biak konparatuta azken urteotan estilo zehatz batean Bizkaia gailendu egin dela Gipuzkoaren aldean. Gipuzkoak eraman du txapela baina gailur mailan parrekaturik dabiltza biak ala biak; oinarri mailan ez dago zalantzarik: Gipuzkoak zabalagoa du.
49


GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakAraba-Bizka
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaBILBAO3
PertsonaiazBILBAO3