Iñigo Salaberria bideogileari elkarrizketa
Iñigo Salaberria: "Bideoa Mugimenduan Dabilen Pintura Da"
Iñigo Salaberria errenteriarra 79.ean Lion-etik zebilen, bideogintzan lehen urratsak ematen. Bideo amerikarrak ikusiz zaletu zen. Ondoren Pariseko zine eskola batetan jardun zen. "American Center"-ean ziren eta ez ziren erretrospektiba eta ahalik eta informazio onenaz honiturik, lehen bideoa enlatatzea lortu zuen. "Lejiazko Malebola", Pariseko Sena inguruan grabatu éta Donostian aurkeztu zuena 84.eko Irailean. 85.ean Nafarroako Bardenak sartu zituen "Kaliza" zintan. Urtebete honetan Reykjavik-en egon ondoren "Byrta Mirkur" bukatu du.
ARGIA.–Nola jaio zen bideo hau egiteko ideia, eta zer ikusi daiteke bertan?
I.S.–Frantzian ezagutu nituen islandiar batzu, behinola beren herrira gonbidatu ninduten. Hango laku batetara jendea ailegatzen da barra-barra psoriasisa, –larruazaleko gaixotasun bat–sendatu nahian. Ingurune paregabe hartan natura, argi ikaragarriki eder eta teknologia aurreratuenak paisai zoragarri bat osatzen dute. Istoriarik ez dago, jendea ingurune hartan erretratatu nahi izan dut, bideogintzan horrek erakartzen bait nau, pinturaren zertxobait baduelako. Neri gehien emozionatu nauena aditzera ematen saiatu naiz, Islandia, argi paregabea, naturaren kontrasteak... Halere ez ekolojista ikuspegitik hartuta horrekin jokatuz, plastikotasuna erdietsi nahiaz baizik.
A.–Zertan da zuretzat zine eta bideoaren arteko diferentzia?
I.S.–Zinea fikzio kontaketa da. Gizakia du protagonista eta xedetzat. Plano guztiak gizonarentzat dira. Imaginez eginiko istorioa da, bideoa aitzitik, mogimenduan dabilen pintura, imaginekin musika egitea da, hots, bideoaren kontra-kontrakoa
A.–Zer deritzozu Tolosako bideoaldiaz?
I.S.–Sail paraleloak gustoko izan ditut, abangoardiako musika eta korronte berrietako fanzineen aurkezpena interesgarritzat joko nituzke, benetan. Hemen ez dago Europan dauden mogidarik baina tira. Nik esango nuke, leku guztietan bezala, lau bideoetatik bat ona izan dela. Tematika aldetik askotariko lanak, mamu pertsonalak azaleratzen dira maiz.
51
GaiezKulturainemaBideogintza
GaiezKulturainemaLehiaketak
PertsonaiazSALABERRIA2
EgileezARANO1Kultura