argia.eus
INPRIMATU
Rafael Cristobal: "Erreforma Psikiatrikoa irudikeria Hutsean Geratu Da"
1987ko irailaren 27a
Rafael Cristobal, Santa Agedako Medikuen Zuzendariarekin
Rafael Cristobal: "Erreforma Psikiatrikoa irudikeria Hutsean Geratu Da"
Argia: Duela pare bat urte asko hitzegin zen psikiatriaren erreformaz. Zertan geratu da guztia?
Rafael Cristobal: Hemengo zuzendaritza hartu baino lehen, psikiatriaren erreforma egiteko asmotan deitu ninduten Autonomia Aurreko Entetik. Aipatu behar dut segituan harremanetan jarri ginela Euskal Herrian dugun aparteko psikiatra batekin, Ajuriagerrarekin alegia. Berak zuzendutako lana izan zen erreforma. Bi oinarritan kokatzen genuen lana: batetik, psikiatren erreziklajea ikusten zen: urte t'erdiz, Inglaterrako psikiatra sonatuenen eskutik eman zen aurrera. Gero, gauza bera egin zen beste urtebetez psikologoekin. Bestetik, komunitate mailako psikiatria plangintza bat antzematen zen: kultura eta hizkuntza arazo berdintsuko zonaldeak sailkatu genituen demografiari buruzko datu parea kontutan hartuta eta Gipuzkoa adibidez 6 sektoretan banatzen genuen: Bidasoa aldea (Donostiatik mugara bitartean), Donostia (bitan: ekialdea, Grosetik Pasaira bitartean eta sortaldea, Antiguotik Zarautzera), Tolosako zonaldea, Goierri eta Debako bailara. Lehen Diputazioen esku ikusten zen ardura Euskal Gobernuak hartu zuenean eman zen lehenengo haustura eta gaur egun Euskal Gobernuan eman diren kartera aldaketekin erabat moztuta dago beharrezkoa dugun plangintza hau.
A.– Maila batean egin zitekeenaz mintzatu zara, baina zertan gauzatu da guzti hori?
R.C.–Pentsatu guzti horren atal batzutan, besterik ez.
A.–Gipuzkoan Santa Ageda eta Donostiako Hospital Psikiatrikoa; Zamudio, Bermeo eta Zaldibar eta Basurton unitate bat Bizkaian; eta Araban itas Nieves eta unitate bat Santiagoko Hospitalean, ezta?
R.C.– Nere ustetan erreforma irudikerian besterik ez da geratu. Hemen dena oso erreza da, hastea bederen, eta hau tranpa latz bat da, non idealistak eta gazteak erortzen bait dira. Hasi bai, dena hasten da baina gero... Administralguak argitu behar digu behar gaituen ala ez. Zonalde mailan eta medizinan dabiltzan beste sektoreekin bat lan egitea onartzean dago kakoa. Eta horretarako azpiegitura sendoa osatu beharrean gaude.
J.J. Petrikorena. I. Uria
26

GaiezGizarteaOsasunaPsikiatria
PertsonaiazCRISTOBAL1