"Emakumea Askeago Da Gizonak Parte Gehiago Hartzen Badu"
1987ko abuztuaren 02a
Carmen Junqueira antropologa brasildarrari elkarrizketa
Carmen Junqueira Antropologa Brasildarrarekin Emakume Inditarraz
"Emakumea Askeago Da Gizonak Parte Gehiago Hartzen Badu"
Sao Paulon aurkitu dugu Carmen Junqueira.antropologoa. Emakume inditarrari buruzko ikerketak egiten ditu Brasilgo oihanetan geratzen diren indioen artean. Emakume inditarrak ikertzeaz gain gizarte aurreratuetan bizi diren emakumeekiko konparaketak ere egiten ditu ekarrizketa honetan. Ohitura eta bizimodu ezberdinen alderaketan antzeman daitezkeen berdintasunak, edota bereiztasunak, beti izaten dira bitxigarri.
Argia.– Emakume antropologo bezala,.gizarte kapitalista bezala inditarra ere ezagutzen dituzunez, zeintzuk izango lirateke guk, ema kume bezala eskuratu behar ditugun baloreak?
CARMEN.–Gizarte inditarrari dagokionez oso zaila zait abstraktoki hitz egitea,beraz, eta gaineako elkarrizketetan bezala, nere ezagutzaren eremuetara mugatuko naiz, hots, «Cinta Larga» eta «Kamaiora» elkarteetara.
Orokorki esan dezakegu emakume inditarrak askatasun gehiago duela zenbait gauzatarako guk baino (sexualitatea dela e.a.), baina mugak ere baditu eta batzuk gureak bezalakoak. Haiek ere denbora luzea haurrak zaintzen igarotzen dute, nahiz eta gizonezkoak gure gizartean baino gehiago arduratzen diren, eta orokorki inditar gizartean ere gizona askeagoa da emakumea baino. Honekin ez dut esan nahi familiarik eduki behar ez denik, baizik eta bide berriak urratu behar direla izan ere emakumea askeago izan da gizonak parte gehiago hartzen badu.
A.–Jokaera hauek ez al dute zer ikusirik familia izaterakoan biologikoki emakumeak bizi duen gozamenarekin?
C.–Nik uste dut, teorikoki jantzia badago ere, gizona ez dela gertakizun honetaz behar adina arduratzen oraingoz. Gozamen biologiko horri buruz, begira, nik bi seme-alaba ditut, bigarrena adoptatua da, eta ez dut bizipen ezberdina bizi ama bezala. Gozamena haurdunaldiaren hasierakoa da batez ere, gerora oztopoak sortzen dira, gizentasuna, nahigabeak..., gehiegizko gozamen hori, beraz, egoera honen mitifikazioaren ondorio bat besterik ez da. Nere eritziz, aitatasuna eta amatasuna, biak, indar berdinarekin bizi daitezke, zeren eta ama izatea ez da jaiotzako unera mugatzen, eguneroko harremana dago hor, eta gizartearen ohiturak dira gizona eginkizun horretatik urruntzen dutenak.
Behar bada, hau izan daiteke eskuratu dezakegun lehenengo balorea: gizon-emakumeon ardurak orekatzea.
A.–Gure gizarteak dituen barne araudien barnean lortu daiteke hori, ala beste eremu berri batzuk eskuratu behar ditugu?
C.–Hiri handietan zerbait aldatzen ari dela esango nuke. Nere inguruan zenbait jarrera baikor ikusten dut, eta beraz, gizarte honen barruan badago zer eskuraturik. Atzo bertan erosi nuen «masculino macho e homen» delako txosten bilduma batean gizon ospetsuak agertzen ziren emakumeon jokaera berri hauen aurrean kezkatuta; zerbait, bada, ari da aldatzen. Dena den, argi dago gizarte sozialista batean biziko bagina, lan eta diru banaketa orekatuago batean, errazagoa gertatuko litzaigukeela, lan arazoak, izan ere asko mugatzen gaitu emakumeok.
A.–Ezkontza, gure gizartean antolatua dagoen moduan sendi nuklearraren.. barruan alegia, laguntza ala oztopoa da askatasun horren bilakabidean?
C.– Sendi nuklearraren irudi hori oso gerekoia da, bikote berriak eta berak bakarrik antolatuko bizimodua bere helburu eta bideekin. Nor bere sendikoaz arduratzen da, eta ez gehien behar duenaz mementu konkretu batean. Bizilaguna, beraz, beste batasun bat da, ez da gure ardura-eremuan sartzen. Jokaera honek harremanak murriztu eta mugatu egiten ditu.
Inditar elkartean ez da horrela gertatzen, han hurbiltasun eta elkartasun handia bizitzen da. Gure artean ez, nork bere ugartean bizi nahi du eta Estatua arduratu dadila gainerako guztiaz. Nik bizimodua beste modu batera ikusten dut, elkarte txikietan banatuta, nekazal girokoak bezala industriakoak, harreman aberatsagoak biziz gure gizartean baino. Sendi nuklearra, berriz, ugarte horren adierazgarria da.
A.–Zeintzuk dira inditar emakumearen hunkipen multzoak?
C.–Gizona eta emakumea bereiztu behar dira gizarte inditarrean. Dena dela, gure gizarteari dagokionez, gure adinekoak eta zaharragoak batezere, bizitza zama bat bezala bizi dute, baina zama hori ohoregarria da.
«Cinta Larga»koen elkartean soina iturri zoriontsu bat da eta ikuspegi horren arabera antolatzen dute bizimodua. Lan egitea ahalegin neketsua da, beraz, behar beharrezkoa bakarrik egin behar da. Lanak ez du ohore ezaugarri hori.
Emakumearen hunkipen multzo horretan, bada, lehenengo gauza, gozamena dastatzea da sufrimendua ezabatzen saiatuz. Badakite "chicha" (edaria) egiten orduak igaroko dituztela, baina nola ondoren jaiaren ospakizuna datorren, zoriontsu biziko dute eginkizun hori.
«Cinta Larga»ko bati nola bizi nahiko lukeen galdetuko bagenio bere erantzuna hauxe izango litzateke: "sakonki, nahiz eta labur izan". Bizitza ez da luzeraren arabera neurtzen, ezaugarri baikorren arabera baino. Gure gizartean, berriz, 100 urte arte luzatu nahi izaten dugu bizia
Emakume inditarra giro horretan asko ahalegintzen da zoriontsu izaten, badu ama izatearen hunkipen sakon hori, ez bakarrik bere seme-alabentzako haur guztientzako baizik.
Polita izateari, apaintasunari ere garrantzi handia ematen diote.
Emakumea da baita ere kulturaren igorle sutsua, sustraien iraunle, gizonak ez dira honetan hainbeste saiatzen, gizarte kapitalista ezagutzeko gogoak galtzen ditu, gizonak urrundu egiten dira eta bada ere zahartzaroan itzuli.
A.– Emakume inditarrak bere hunkipenak ito edo zapaldu egiten ditu, guk maiz bezala, gizarte barruan beste helburuak lortzearren
C.–Beraiek askeagoak dira, ez dago ezkongairik edo neska zaharrik beraien artean, denak bikoteak dira, denbora gutxi bizi izaten dira ezkondu gabe. Sexualitatea askatasun giroan bizi dute eta sutiltasunarekin. Emakume hau berezkoa da, berezkotasun indartsuan murgilduta bizi da. Amorrua kanporatzen ere badaki, bideak ditu haserre eta emakumeetako bat, heldua, ematen dio bere seme bati sexo bideak eta erakusteko, seme-alabak ere izaten dituzte elkarrekin. Emakumeek pozik bizi dute egoera hau.
A.– Nola bizi dituzte hainbeste mugatzen gintuzten sentimendu hauek: beldurra, errua eta oldarkortasuna?
C. - «Cinta Larga»koak esaterako gudari eta ehiztariak dira, eta emakumea gizonaren kidekoa da, beraz, ohituak daude arrisku giro horretara eta oldarkortasunari ez diote beldurrik. Oso osasuntsuak dira eta biziari ez diote ikararik, bizikera desberdin batera erraz egokitzen dira. Gure gizartean, berriz, askotan emakumea ez da gizonarengandik apartatzen biziera berdinaren beldurragatik. Erruaren zamari dagokionean agerikoa behintzat ez da. Elkarteak indar handia du eta ez dago bakardaderik.
ARANTXA UGARTETXEA
20-21