argia.eus
INPRIMATU
Manex Lanathua: "Muebleak Egiten Ditudalarik, Poesia Egiten Dut"
2021eko uztailaren 23a
Manex Lanathuari elkarrizkata
Manex Lanathua: "Muebleak Egiten Ditudalarik, Poesia Egiten Dut"
ARGIA.–Manex Lanathua, zer ekarri diguzu erakusketa honetara?
MANEX LANATHUA.–Ni mueblegintzan ari naiz, eta orain dela lau urtez sartu nintzen Euskal Herriko Artixtak elkartean eta harez gero mueble batzu ekartzen ditut.
A.–Noiztik ari zara mueblegintzan?
M.l..–Ni orain badu bost urte ari naizela. Artzai ibili nintzen lanean eta laneko istripu bat ukan nuen. Formazio azeleratu bat egiteko posibilitatea eman zidaten, Bordelen egin nituen bederatzi hilabete, gustatzen zitzaidana ikasten: zurarekin lan egitea.
A.–Fabrikaren batetan ari al zara lanean?
M.L.–Ez, ez, nire gain ari naiz.
A.–Eta bizitzeko lain ematen al du mueblegintzak?
M.L.–Nire moduan ez du emaiten, ez. ez, ez. Bizitzeko doi–doia egiten da, bizitzeko behar dena emaiten du, baina konparatuz eman dezagun soldata minimo bati, langile batek egiten duenari, ez dut egiten ahal. Nonbait ere haren erdia pasatuxe, horrelako zerbait? Baina nola baserri batetan bizi naizen ez dut gauza askorik erosten, eta orduan horrela bizi naiteke. Bestetik, nire lantzeko manera biziki tradizionala da eta lan aldetik badira beste konpentsazio batzu.
A.–Zu garaztarra zara, eta bizi ere Garazin bizi zara. Herri horretan ba al da mueblegintzarako tradiziorik?
M.L..–Bai, mueblegile asko–asko dago Garazi aldean. Lehenago ere beti izan dira, baina ez oraiko moduan. Lehenago baziren–ezagutu ditut nik–egurrarekin ian egiten zuten jendeak, baina askotan bizi ziren nekazarien etxeetan denbora batentzat, auzotegian zeuden lan guztiak egiten zituzten, janaren kontra, ez zuten soldatarik.
A.–Zergatik mueble zaharrak egin, eta ez berriagoak, modernoagoak?
M.L.–Ez naiz sartzen kategoria batetan. Badira denborak, eta beharbada denbora batez formazio batetatik jalgitzearekin kriterio batzu ematen dizkizute, estilo batzu, edota eskulturak inportantzia baduela esaten dizute, eta hori denekin jalgitzen zara zure formaziotik. Eginen dituzuen lehen muebleak, bistan dena, zaren formazioan ukan dituzun kriterioen araberakoak izanen dira, baina gero bakoitzak harrapatu behar du bere tankera. Mueble hauek ez dezaket erran baitezpada zabarrak direla, edo zahar tankera dutela. Nonbait oinarritzen dira, uste dut herriko tradizio batetan, hori dudarik ez da. Baina tradizio hori aberasten da besteetan egiten diren gauzekin. Horretara saiatzen naiz.
A.–Zu bestela idezle ere bazara, eta grabadugilea Ezagutu ditugu argitaraturik zure beste lan horiek. Nola ikusten dituzu beste alderdi horiek?
M.L.–Niretzat ez da berezketarik. Gure zibilizazioaren prolema da hori. Zatikatu gaituzte, eta gure izaitea ere zatikatua da. Orduan badira intelektualak aide batetatik, langileak bestetik, eta hori aspaldiko historia da. Ni saiatzen naiz gizenaren zati horien elkartzera. Uste dut mueblegintza egiten baldin badut, poesia dela. Eta berdin poesia egiten dudalarik, pentsatzen dut zenbait aldiz nire idazteko tankera pintura bat dela, edo eskultura dela. Ez dut batere ikusten idazteko era beste disziplinetarik haustura bat bezala, eta askotan nire poesia bat erakusten dudalarik, eskultura bat balitz bezala erakusten dut.
49

GaiezKulturaArteaBeste arte
PertsonaiazLANATHUA1