argia.eus
INPRIMATU
Zirikatu: "Gure Mendekua, Boto Eza"
2021eko uztailaren 28a
Zirikatu gazte mugimenduari elkarrizketa.
Zirikatu: "Gure Mendekua, Boto Eza"
Bilbon kokatzen den gazte kolektiboa dugu "Zirikatu". Duela lau urte sorturik, asanbleario, autogestionario eta anti–autoritariotzat jotzen du bere burua. Ohizko praktila politikoetatik at mugitzen dira, alderdi politikoek gizabanakoen eta koleitiboen autonomia hipotekatzen dutela uste bait dute. Hauteskunde hauetan, abstentzioaren aldeko jarrera hartu dute, gazte sektore zabal baten ikuspuntua isladatuz:"Gure burua joko elektoraletik kanpo kokatzen dugu".
Hiru Gaztetxe daude momentu honetan. Donostian: Amara Zaharrean, Egian eta Bidebietan. Lortu berriak hirurak. Gros eta Intxaurrondon ere fuerte hasi dira Gazte Asanbladak mugitzen. Badirudi halako boom bat ematen ari dela.
Duela urte batzuk Donostiako zentroan eman zen Euskal Herri mailan lehenengoetakoa izango zen Gaztetxea.
ARGIA. -"Zirikatu"k, Bilboko gazte kolektiboa izanik, nola defini dezake bere burua?
ZIRIKATU.–Duela lau urte jaio zen kolektiboa da, eta Kalaña irratiaren ondoan batu zen jentearen ideologiaren hildotik joan zen. Halaere bilakaera handia izan du, eta dexente aldatu da. Gaur egun talde ezberdinetako jenteak osatzen dugu, soziologoak, irakasleak, gazte libertario mugimendutik etorritakoak, A.E.K.n mugitzen den jentea, langile arruntak,... Gure ahalegina gaur egun, izenak dioen muduan, zirikatzea da. Estatua, sistema eta bere inguruan darabilen mugimendu guztia astintzea. Erabat asanblearioak gara, eta asanbladak maila guztietara heda daitezen saiatzen gara, giza ekinbidearen funtsezko elementuak izan daitezen gero eta gehiago.
Gaur egun esan daiteke sozial mailan baten erabaki guztiak eremu politiko–instituzional batetan hartzen direla, aldez aurretik. Eta gure ustez asanbladak badu garrantzia handi bat arlo mikrosozialean, gehien bat. Borroka eta inzidentzia metodo moduan ulertzen dugu asanblada, zeinetan gauzak behetik gora egiten bait dira.
A.–Zuek bezalako taldeetaz hitzegitean, sarritan «autonomo» hitza agertzen da. Zer suposatzen du izendapen honek?
Z.–Negri italiarrak ematen zuen definizioaren arabera bai, Europan zehar ulertzen den zentzuan, talde "autonomoa" gara: Autogestionarioa, asanblearioa, anti–autoritarioa, erradikala. Hemen, aldiz, beste konnotazio batzuk dakartza, eta identifiketzen da talde armatu konkretu batzuekin. Termino hau edonola erabiltzea oso arriskutsua da, zeren hortxe bait dugu Portugaleteko kasua: Kriminalizatu egin da gazte sektore bat, ekintza zuzenean sinisten duena, alderdikeria eta edozein potere politikotik at dabilen jentea. Arazo honetan esanguratsua izan da H.B.ko mahai nazionalaren jarrera: Hauteskunde kanpaina hasieran alde guztietatik erasotuak izan dira, haien jenteak egin ez zuen ekintza hori zela eta. Honen aurrean, paperak galduta, horrelako sare politikoetatik kanpo dagoen sektore baten aurka aritu dira. Ezin da estrapolatu, eta gauza bat da ekintza baten atzean nor dagoen, eta bestea erantzunkizuna halako sektore zabal bati leporatzea.
A.–Zuen planteiamenduetan ba dago, beraz, alderdi politikoen praktikaren kritika bat.
Z.–Bai, gure ustez alderdiak, definizioz, atzerakorrak dira giza ekinbideari dagokionez. Alderdiak norberaren eta kolektiboaren poterearen suplantazio gisa sortzen dira. Gizakiak beraiengan delegatzen duen poterea erabiltzen dute alderdi eta sindikatuek. Aukera indibidualak, oinarritik datozenak, suplantatzen dituen heinean, regresiboa da delegazio sistema hau.
A.–Honek nola baldintzatzen du zuen jarrera hauteskundeen aurrean?
Z.– Gure burua joko elektoraletik kanpo kokatzen dugu. Gurea ez da abstentzioa aldarrikatzea eta kanpaina egitea bere alde, gure jarrera abstenzionista izan arren. Interesatzen zaiguna hauteskunde sistemá, orohar, kritikatzea da, potere ordezkatze sistematik hasita. Gure lana auzoetan, herrietan, erakundeetako asanbladetan gauzatzen da. Hauteskundeen aurkako ekintzarik ez dugu planteiatzen, lelokeria litzateke. Honetan eragin beharrean, arlo sozialean lan egiten duten zenbait kolektibotan sakondu eta oinarrizko mailetan aldaketan eragiten dihardugu. Bestetik, gure lana egunerokoa da, eta beraz, zozokeria litzateke inorentzat ordezkaritzak eskatzen ibiltzea. Ez dugu praktika honetan denbora galdu nahi. Gure jarrera Euskal Herrian zehar zabalduko den panfleto batetan gauzatzen da: "GURE MENDEKUA, BOTO EZA".
A.–Badira hainbat lekutan sortu berriak diren kandidatura alternatiboak, gazteak, emakumeak... biltzen dituztenak. Nola baloratzen dituzue?
Z.–Kandidatura moeta hauek alderdi politiko batzuen eskuetatik sortzen dira gure ustez. Alderdi hauek badakite lehen aipatu dugun eremu honetan kokatzen den gazte sektore bat badagoela, jarrera anti–autoritario eta libertario bat erakusten duena. Alderdiok aski abilak dira heuren estrategiak moldatzeko potentzial elektoral hau beraienganatzeko asmotan. Hau litzateke Donostiako "Zirika"–ren kasua, adibidez. Baina hau ez da jente honen berezko jokamoldea, estrukturatutako talde batzutatik abiatzen den iniziatiba baizik. Kandidatura hauen erreibindikazioak erabat onargarriak badira ere, arazoa kandidatura hauen barnean eratutako talde hauek izan dezaketen ezarrera da. Asuntoa da ez ote diren H.B.ri botoa emateaz paso egiten duen jentearen erreflujoa erabiltzen ari, gero haien presio–interesen alde jokatzeko. Garbi dago L.K.I. eta E.M.K. alderdiek politika egiteko moduan nahikotxo aldatu dutela, sektore hauetara sano hurbilduz.
A.– Beraz, ez duzue baloratzen positiboa den ala ez honelako kan didaturak egotea udaletan?.
Z.–Positiboa da zenbait kuestio argitara ateratzen den neurrian, edonork gainera. Bai instituzioetan parte hartzen duen alderdiak, zein extraparlamentario batek. Ez dena ona zera da: Hor zehar dabiltzan talde eta pertsonen autonomia hipotekatzea. Ez da ona zeren haien ikuzkailua saltzen aritzen bait dira. Alderdiak dira, eta nahiz eta zenbait jarrera politikotan ados egon, hortik hasita ez dugu onartzen edo kritikoki hartzen dugu.
Halaere gu ez gara estrategia aurrerakoien aurkakoak, guk eten gabe salatzen ditugun egoerei irtenbideak eskeintzen badituzte. Beste gauza bat da praktikan koinziditzea. Plantelamendu mailan, gure ustez, urrunago jo ahal dugu, alderdi politikoek baino. Nahi duguna da, gaztetxe batetan, adibidez, behetik egitea gauzak erabateko autonomiaz, negoziazio politiko batek ezin duelako gauzak egiteko modu autonomo hau hipotekatu. Eskusartze hauen aurka gaude, azpiegitura lortzearen aurka ez.
A.–Ez duzue uste udaletan indar korrelazio aldaketa aurrerakoi batek lagunduko liokela gazte mugimendu honi?
Z.–Lor daiteke zenbait gauzatarako azpiegitura, adibidez. Baina, kezka bat ere badaukagu: Lorpen hauek ez ote luketen oinarrietan egiten den lana hipotekatuko. «Guk hau lortu dizuegu. Nahi baduzue hemendik pasa behar duzue». Halaere ezin daiteke orokorrean hitzegin, eta are gutxiago H.B.taz, zeren denetarikoa dago, autonomia erreala planteiatzen duen jentearengandik hasita joera stalinista dutenenganaino.
I. ISASTI. A. IZARZELAIA
Gaztetxeak taberna-zulo eta kontzertu-leku baino zerbait gehixeago bilakatu nahi ditu Donostiako Gazteen Koordinakundeak. Jendea elkartu eta azpiegituraz bete nahi ditu gazteek nahi dutenerako.
Egiako Gaztetxea Donostian. Zirikataren pintada Bilbon.
21, 22 , 23

GaiezGizarteaAdin sektorGazteriaMugimenduak
EgileezISASTI1Gizartea
EgileezIZARZELAIA1Gizartea