Zalduondoko Tapiz Lehiaketa Irabazi Berri Du
Tapiz Aldakorrak Loli Altolagirreren Eskutik
Arabako Zalduondon antolatzen da lehiaketa bi urtetan behin. Aurtengoan oso informazio gutxi izan da, baina. Eskertzekoa da Zalduondo bezalako herri batek honi ekitea. Inolako komunikabidetan ez da irten gaiari buruzko argibiderik.
Gainera dezagun urte betean lehiaketa pinturakoa dela eta bestean tapiz eta keramikakoa. Aretoa Lazarragatarren antxinako jauretxea dugu, orain Zalduondoko museo komarkal bihurtua. Zalduondoko Elkarte Kulturalak antolatzen du.
"Iruditu zait"–diosku Loli Altolagirrek–, "oihalaren tekniketako azalen kalitate bariatuek, hariek eta oihalek, tapiz eta zintzilikatzeko piezen azalera interesgarriak sortzeko eremua ireki dezaketela. Piezen ukipen eta malgutasun ezaugarriek, bukatuaren eremu zabalari leku ematen diote opakoak, zetazkoak, lakarrak, iledunak edo koska sueltokoak izan daitezkeen texturekin. Irudi luke interesgarriagoa dela, tonoak, koloreak eta formak behin ere berdinak ez iruditzea, atmosfera anitza sortuz. Dena aldatzen ari da beti".
Loli Altolagirrek irabazi du Zalduondoko aurtengo lehiaketako saria. Maiatzean egiten da urtero, aurtengoan 37 tapiz aurkeztu dituzte eta keramika lanak ere anitz izan dira.
A.–Zail al zaizu tapiz baterako diseinua egitea?
L.A.–Eskuarki bai, Nekosoa da aurrean jarri eta tapiz pertsonal bat egin nahi dudanean, nirea den zerbait den tapiza bilatzen dudanean batez ere. Ene gogoan dudanaren eta paperean ateratzen ari denaren bilakuntza zaila da. Bestalde berriz, ehungintza ezagutuz, esperimentatzera zoaz, eta hori dibertigarria gerta dakizuke.
A.–Oihala estereotipatua eta irudimenik gabekotzat jo da orain artean, baina egun askoz ikuspegi pertsonalagotik begiratzen zaio.
L.A.–Normalean tapiz bat ikusi eta "bai ederra" aditzen zenuen. Ezertarako pentsatu gabe beharbada zerbait gehiago izan zezakeela, moldeen hausketa baloratu gabe, espazio horretan sortu egin behar zela pentsatu gabe. Baina badirudi orain kezka dagoela tapiza dela ta, kreatibitate handiagoa dagoela. Kezka gehiago dago, bai. Dena den, tapiz erosoa da gailen oraino.
A.–Zure ideiak adierazteko bide bat gehiago al da tapiza?
L.A.–Ene ideiak adierazteko bidea da, eta tapiza egiten duen edonork jo behar luke horretara. Tapiza beste edozein bide bezain kreatiboa da, beti apaintze soiltzat jo badugu ere. Ni neu, oso pozik nago material bizi batekin lan eginez. Lan materialetik oso hurbil zaude.
A.–Tapizak egiterakoan pentsatzen al duzu kolore eta tonu aldaketan kontutan harturik ikuslea tapizaren alde batetik bestera ibili ohi dela ikusteko?
L.A.–Nik esango nuke kolore batean pentsatzen dudala eta ikusleak nire ikuspegi bera eduki lezakeela, zer gehiago nahi nik!, beste gauza bat ere iradoki diezaioke.
A.–Mintza gaitezen obra baten muntaiaz.
L.A.-Tapizak etxean baldin badauzkazu arazorik ez. Baina erakusketa egin behar duzunean obra nola jarri edo ipintzen den asko kezkatzen naiz. Beste batek muntatzen duenean ez zara fido.
A.–Zer esan zenezake saritu dizuten lanaz?
L.A. - "El envuelto" "Troxatua" deitu diot. Kotoiz landu dudan pieza da, kolore naturalean. Orain arte erabili dudan materiala naturala izan da eta eskuz landutakoa.
KOLDO SAN JULIAN
"Troxatua", Zalduondoko lehiaketan irabazle suertaturiko tapiza goian, eta behean Loli Altolagirreren beste tapiz bat.
48
GaiezKulturaArteaBeste arte
PertsonaiazALTOLAGIRR2
EgileezSAN JULIAN1Kultura