argia.eus
INPRIMATU
Felis Jamar: "Behiak Ugaldu Eta Abeldegitik Kanpo Ateratzea Da Irtenbidea"
2021eko uztailaren 23a
Felis Jamar, Pirinioetako behi gorriaren konfederakunde estataleko zuzendariari elkarrizketa
Pirinioetako Behi Gorriaren Konfederakunde Estataleko Zuzendaria:
Felis Jamar: "Behiak Ugaldu Eta Abeldegitik Kanpo Ateratzea Da Irtenbidea"
ARGIA.– Zein dira egin duzuen Konfederakundearen helburuak?
FELIS JAMAR.– Arrazaren hobekuntzarekin zerikusia duen guztia, behi bakoitzaren genealogi liburuaren kontrola eta garapena, guzti hau Europan sartzearen ondorioa da. Arraza bakoitzak bere genealogi liburua izatea eskatzen du Ministeritzak, eta baita herrialde bakoitzak bere elkartea edukitzea ere. Horrela, elkarteak sortu ziren Catalunyan, Aragoien, euskal Kornunitate Autonomoan eta Nafarroan. Behar zen elkarte guzti horien konfederakunde bat eta halaxe egin zen.
Genealogi liburua bere N.A.N.a litzateke, zein dituen aita-amak, zein eman dituen umeak e.a. Kontrol zehatza litzateke. Arrazaren estandarra ere eskatzen da, hau da, behi orok halako edo holako berezitasunak behar ditu bete arraza horretakotzat hartua izateko: kolorea gariarena edo, adarren tankera, giharreak zer nolakoak, gantzetarako zatien noIakotasuna e.a.
A.–Nola lortzen da behi "egoki" bat?
F.J.–Orain zezenik onenak aukeratzen ari gara. harien haziarekin ernalduko ditugu gero emeak, eta halaxe arraza hobetuz joanen da emeki emeki, orain artean hau egin ez denez arraza bere berezitasun batzu galduz joan baita batze desegokiak medio.
Lortutako ume egokiek froga batzu ,gainditu behar dituzte, haragiaren egokitasunarena eta gizentzearena, eta har edo eme hauek langa gainditzen badute, berriz ere erabiliko dira har edo amatako.
A.–Zenbat denboran lortuko duzue prozesu hori egitea?
F.-7 bat urteko afera da, eta diru anitz kostatzen dena. Guk, deus baino lehen, genetistarik onena kontratatu nahi genuke, eta prozesuak dakartzan dirutzak lortzeko subentzioneak eskatuko dizkiegu Aministiazio autonomikoei.
A.– Zenbat behi gorri dago orain?
F.J.–Pentsa emazu iragan mendean Euskal Herrian eta Catalunya inguruan 140.000 genituela, denborarekin beheiti joanez, kanpotik ekarri behien bidezko nahasketen eta ordezkapenen kariaz. Ia ia galdu zen, baina Nafarroako Aezkoa bailaran 3.000 buru geratzen ziren eta galeraz oharturik berriz ere goiti jo zuten abeltzainek 1.960 urte inguruan. Egun, Nafarroa da gehien dauzkana, 8.500 behi, %80 hain zuzen. Aragoi da gutien duena, 300. Bizkai Gipuzkoetan 1.000 pasatxo eta antzera Catalunyan. Estatuan 13.000 denera.
A.– Baxonabarre, Zuberoa eta Lapurdin zer nola dago behia?
F.J.–Gu baino hobek; daude. haragiaren kalitatea hobetua dute, aspaldi egin bait zuten arrazaren hobekuntza eta kontrola. Egon izan gara han ere hobekuntzaren prozesuaren berri eman ziezaguten, gu prest gaude edozein lekutako teknikak erakuts diezazkiguten, politika eta antzeko afera horiek bazter. Mugaz bestaldean duten behi gorria Akitaniako "blonda" izenekoa da, baina aspaldian Piriniotan zegoen behi gortiaren jatorri berekoak dira blonda horiek eta gureak, milaka urte dituen arraza da, gero piskana nahasiz eta barreiatuz joan dena, baina erlazioa dute bestaldeko blondek eta gureek. Zenbaiten ustez behi hau gure hizkuntza bezain aspaldikoa da. Beste batzuren ustez, Akitaniako blonda gorri horrek ez du zerikusirik hemengo Pirinioetako hauekin.
A.–Europari begira zer konpetibitate lor dezakezue?
F.J.–Ekonomia aldetik errentablea da, eta kalitate aldetik edozein haragirekin lehian aritzeko gai. Guk orain produzioa ugaldu nahi genuke, eta jakina, kalitatea gehitu. Frogen zain gaude, beharbada lor genezake pentsutan eta gastatu gabe larreetako belar hutsez bazkatzea. Jatorri izenarena ere badago, hau da. behi gorri piriniotarrerako harategiak sortzea e.a. Erakustazoketan arrakasta izan dugu Espainian nahiz nazio artekoetan. Alemanak eta frantsesak interesaturik zeuden. Oso lur malkarretan ongi egokitzen da gure behi gorria, eta behi guztiei ez zaie hori pasatzen, anitzek ez dute balio.
A.–Zer errenta uzten du behi batek urtean?
F.J. - 45 eta 55.000 pta. inguru, baina hor ez dira abeltzainak sartu dituen orduak kontutan hartzen. Orain modernizaziorantz jo behar litzateke, hau da, nekazariak elkartuz, inoiz oporrak egiteko aukera izateko. Abeldegi libreak egin, behia artegitik kanpo bizi dadin, aterpea kanpoan izan dezan elurte eta eurialdietarako, ezinbestekoa da bestalde behiak ugaltzea abeltzain bakoitzeko. Behitik bizitzeko 40 bat eduki behar dira etxeko artegian eta ez dira kabitzen, horregatik kanpoan egon behar lukete. Edo elkartu edo esplotazionea hertsi, gutienez bi elkartzea beharrezkoa da denbora libre pixka bat izateko. Inbertsioneak izugarriak dira, horregatik makineria taldeka erosi behar, hori kosta egiten zaio jendeari, ikuspuntu diferenteak horretan, ohitura guti. Subentzioneak gainera aisego ematen dira taldeendako. Ez dago beste irtenbiderik.
22

GaiezEkonomiaLehen sektoAbeltzantza
PertsonaiazJAMAR1
EgileezCAMINO1Ekonomia