Berisolaritza Hirian Txertatu, Bilbotar Arenaleko Saioen Helburua
1987ko maiatzaren 17a
Jon Sarasuarekin
Santutxuko Bertsolari-Eskola Eta Udalak Antolaturiko Saioak Bilbon
Berisolaritza Hirian Txertatu, Bilbotar Arenaleko Saioen Helburua
Maiatzaren 9an hasita eta ekainaren 20a bitartean, 35 bat bertsolari entzuteko aukera dago Bilboko Arenalean, laranbatero goizeko 12'30etan. Santutxuko bertsolari-eskola eta Udalaren eskutik heltzen dira saio hauek, aurreko urteetan bezala.
Udaberriko saio hauetan, 1958.eko gerlaondoko Bizkaiko lehen bertsolari txapelketa gogoratu nahi izan da. Balentin Enbeitak eskuratu zuen txapela, Arenalean gainezka egiten zuen jendetzaren txaloen burrundaiaren artean. Oraingo lehenengo saioan Egaña, Lizaso, Murua, Peñagarikano eta Sarasua saiatu ziren J. Ramon Erxebarriak jarritako gaiei erantzun egokia ematen, beltzaran jartzearena beste egun batetarako utzi zuen zenbaiten aurrean.
8 Saio, 35 Bertsolaritik Gora
Hau aurreko urteotan egindako lanaren jarraipena da, esaten zigun J.R. Etxebarriak, Santutxuko bertsolari-eskolak, Bilboko bakarra, antolatu dituen saioei buruz. Nik esango nuke lortu dugun emaitzarik handiena ohitura sortzea izan dela. Bilboko Arenalean, udaberri inguruan bertso saio batzuk egon dira azken urteotan, eta honen garrantzia da, alde batetik bertsolari-eskolak antolatzea, bestetik Bilboko Udolak konpromezua hartzen duelako jaialdi hauek egiteko. Bere gauzatzat hartu du, eta hau oso positiboa da. Eta bestetik ere jenteak ohitura modura hartu du bertso saioa, eta badaki udaberri aldean Arenaleko bertso saioak egiten direna.
Maiatzaren 9koan gipuztarrak izan badira, 16koan ere Igartzabal, Larrañaga, Olalde eta Telleria izango dira Arenalean. Bizkaiko bertsolarien txanda 23an hasiko da Altzalei, Areitio, Elgetzu eta Mañukortaren ahotik. 30ean Bizkaiko eta Arabako eskoletakoak arituko dira. Iparraldeko Alkat, Ezponda, Xalbador eta Xanpunek ekainaren 6rako daukate zita Bilbotar bertsozaleekin, eta urrengo larunbatean Aristorena, J. Arriola, Egileor II, eta Sorozabal gazteek. Ekainaren 27an Ajuria, Arriaga, A. Arriola eta Abel Enbeita, eta amaiera emateko Amuriza Azpillaga, Jon Enbeita eta Lopategi entzuteko aukera izango dugu, ekainaren 20an.
Egitarau honekin, eta Santutxukoek egiten duten asteroko lanaren bidez bertsolaritzak irabazi duen gaurkotasuna eta zabalpena nabaria da, Bilboko erdal-giro erdian kokaturik. "Bilbo bezalako hiri handietan ez zegoen bertsotarako tradiziorik, eta bertsolari-eskolen aportaziorik garrantzitsuena, bertsozaleak bildu, inguruko giro bat sortu eta gazteak zein zaharrak prestatzea izan da".
Jon Sarasua: «Bertsolaritza Hiriko Bizitzaz Kutsatu Behar»
ARGIA.–Bertsotan aitortu duzun legez, jantzi dotoreak ekarri dituzu Bilbon kantatu behar duzula eta. Ohituta egon arren, berezia al da hau bezalako erdal giroko hiri handi batetan kantatzea?
J. SARASUA.–Bada, herrietan, Zaldibin, Oiartzunen... kantatzea baino lasaiagoa da, haietan dagoen zentzu kritikoa dela eta. Hemen baino kritikoagoa delako jentea. Hori uste dugu, baina, ez dakit zein punturaino den honela. Arenala handia da eta jente gutxi dagoela ematen du, baina bestetik, daudenak horretaraxe etorriak dira.
A.–Jentearekin inpaktatzeko orduan ez da, halaere, berdina izango.
J.S.–Gertatzen dena da, behar bada, saioen geroa moldatu behar dugula honelako tokietara. Somatzen dugu jente moeta bati bertso bat, gai batzuk gustatzen zaizkiola, eta beste batzuk ez. Arazoa izango da hemengo saioetan jenteak zer nahi duen asmatzea, haien gustuen bidetik afinatzea. Geroa giro urbanoa da, eta ez dakit nik nahikoa moldatzen garen jente moeta honetara.
A.–Bilbon bizi zara eta hemengo bertsolaritzaren egoera hurbiletik ezagutzeko aukera izan duzu. Nondik jo beharko litzateke aurrera egiteko?
J.S.–Santutxukoa da Bilboko eskola bakarra, eta ederki dabil. Astero elkartzen da jentea kantatzeko, eta gero hilean behin Herriko Tabernara etortzen da bertsolari pare bat saiotxo bat egiteko. Nik uste dut honelako gauzak egitera jo beharko litzatekela, baina ez Santutxun soilik, beste lekuetan ere bai.
ARTURO IZARZELAIA
Bilboko Arenalean, udeberri orotan bertsoak entzuteko ohitura sortzea lortu dute Santutxuko bertso-eskolakoek.
48
GaiezKulturaBertsolaritBertso esko
GaiezKulturaBertsolaritBertso saio
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaSARASUA2
PertsonaiazSARASUA2
EgileezIZARZELAIA1Kultura