"Hamar Mana Minduak", Hiruak Bat taldearen Emaitza Berri, Ongi-Etorri Eta Nobedosoa
1987ko maiatzaren 10
Guillaume Irigoyen, Hirurak Bat antzerki taldeko partaideari elkarrizketa
Hilaren 8-An, Garazin Izanen Da Lehen Saioa Azkena «Galarotsetan» Emanen Delarik
"Hamar Mana Minduak", Hiruak Bat taldearen Emaitza Berri, Ongi-Etorri Eta Nobedosoa
Badira hemezortzi urte Hiruak Bat taldea sortu zela Garazi aldean, hiru herrietako gazteak bilduz. Hainbat urtetan urtero lan berriak aurkezten ibiliak, aurten ere produitu freskoa prestatu digute: "Hamar manu minduak".
Ortzirale honetan izanen da estreinaldia, hilaren San Garazin eta gaueko 9,30tan. Behingoz esango dugu: joan beharra dago ikustera, merezi du eta. Geuk aurre-estreinaldia dastatzeko aukera izan genuen, eta izugarri libertitu ginen Guillaume Irigoyenen luma gaztetik sortutako hirugarren lan honekin. Irisarriko antzoki ttikian izan zen aipatu saioa, taldeak usaian errepetizioneetarako erabiltzen duen horretan hain zuzen.
Hauxe da antzerki lan berri honen gaia: Beñat Pekogain protagonista Iparraldeko herri ttipi batera iristen da, eta bertako errealitatean txertatu beharra dauka, gorabehera eta katramila guztietan sakonetik murgildurik kausitzen delarik. Hautua egin beharrak mila burukomin ekarriko dizkio gure Beñati.
Lanari oso umore freskoa dario, batik bat Iparraldeko umore-ohiturarekin biziki ongi lotzen dena. Umorezko istorio horrek aitzakia ematen die Hiruak Batekoei, gaur egungo errealitateaz hainbat oharpen sarkastiko eta kritika zorrotz egiteko. Antzezleak bizi diren inguruko erretratu engaiatu eta sarkastikoa dugu "Hamar mana minduak". Inola ere pasatzen utzi ezin daitekeena.
Guillaume Irigoyen: "Egungo Prolemak Aipatu Eta Kultur Giroa Ezartzea Nahi Dugu»
A. - "Hamar mana minduak" izena du lanak, eta ez da oso aditua izan behar hor erlijioaren aipamena ikusteko.
G.l.–Bai eta ez. Manera guziz ez da erlijioneaz, hori laster jendeak ohartuko dira, katixima dela, baina beste gisa batetako katixima, ez katolikoa. Katiximak erreglamendu edo neurri batzu herri ttipietan untsa ezagutzen direnak.
A.–Entzun-ikusak, irudiak, masika. Jendeak ere badaki hori. Berriz ere agertuko dira?
G.l.–Ez hainbat. Beti musikaren aldetik baliatzen ditugu musika bitxiak flash batzu erakusteko, zerbait oroitarazten dutenak. Baina ez dugu bortxatu hainbat alde hortarik. Badira kantu zenbaitzu, kasik musikalera jotzen dutenak, baina ez absulutuki zerbait berri egin nahian, ez. Antzerki honetan untsa zihoazen gaiarekin eta horregatik.
A.–Euskara bizi bat egitea zen asmoa.
G.l.–Bai, hori da. solasetan erabiliak direnak, eguneroko mintzatzeko moldea da erabilia. Ez da beti errezena antzerkian egiteko, baina horretan entsaiatu naiz, sobera indarrik egin gabe ordea. Nola ixtorioa herri ttipi batetan pasatzen den, toka eta noka ari dira anitz, eta agian muga handi bat izanen da euskaldunberriendako edota hegoaldekoendako.
A.–Non agertuko zarete. Galarrotsetan bai?
G.l.–Hortan agertzen gara, bai. Azken emanaldian, maiatzaren 24ean, igandez, Galarrotsen azken week-end horretan.
A.–Uste duzu zuen antzerkiak leku berezirik baduela euskal antzerkian?
C.l.–Hori ez dakit. Guk bakarrik erran genezake bi motibazione ditugula antzerkian: bata, antzerkia egitea bai, baina ere Garazi xoko horretan zerbaiten erakustea. Ez da gure helburua antzerkilari ospetsu bihurtzea, antzerkian leku handiren bat lortzea. Giro kultural bat ezarri eta egungo prolemak aipatzea da nahi duguna finean antzerkia bitarteko dela.
L. ETXEZARRETA J. LANDA
Herri ttipi bateko bizimodua ageri da "Hamar manu minduak"en, kritika eginez eta umorezko moldean.
51
GaiezKulturaAntzerkiaAktoreak
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakHIRURAK BAT
PertsonaiazHIRIGOYEN1
EgileezETXEZARRET2Kultura
EgileezLANDA2Kultura