argia.eus
INPRIMATU
Uribarri, Ostikalaria
1965eko maiatzaren 09a
Pedro Mari Uribarri futbolariari elkarrizketa
Uribarri, Ostikalaria
"Txiruak-be ba'dabe euren bijotza" esan oi-da. Esakera oyetzaz esan naidogu, lenengo mullakuak eztiran ostikolari ta beste kiroldarrak-be ba'dabela eskubidea gure astelari ta izparringietan arkitaldu'tzeko, euroen egikerak eta ametsak. Eta, orixe oldeztuta, zuzendu gara Uritarri matil jator ta ostikolari trebiagana zarbait esan nai ba' dausku beren ostikolaritzaz.
-Badakit ostikoketa atsegin dozana ta beratzaz itz egiteak erzaituna azpertutzen, esan nai-doztezu zarbait euzkerazko astekari onetarako?, esan nentzan ZERUKO ARGIA erakutsita.
–Itandu-ba nai dozuna, erantzungo dot dakidana-ta.
–Gaztetxutatik ezagutzen zaitut baña, eztakit berton ala Zornotza, zure aita zana'ren sorterrian jayoa zaren, esan nai dozu gure irakurliari?
–Ba... nire gurasuak diñuenez emen Galdakano'n jayo nintzan 1942'gn, baña, berton jayo ezpanintra-be, bardin izango zan, asi ta egin emen naz-da.
–Ederto dago Pedro-Mari, zenbat urtedun da nan asi zintzan ostikoketa jokuan?
~' Firestone " ko gaztetxuagaz, amobost urte neukazala.
–Ze malla'raño eldu zintzan gaztetxu opekaz?
–Bizkai'ko txapeldun urten genduban, eta Bizkaiko nagusi urten gintrazan aldi ayetan gure erki'ko ordezkari, au da gaztean seleziñoaz Españia'ko txapeldun urten giñan.
-Ordurik ona, zeintzuk joko talde edo ekipotan jokatu dozu?
–Basauri'ko Baskonia'n, gure Galdakano'n ta, bertotik Bilbao'ko Atletik'bitartez Indoutxu'ra juan nintzan, da or nago oraiñarte.
–Ikusten zaitubenak eta egunoroio izparrangink diñozkue ondo zabiltzela jokatuten, zelan ikusten zara zeu?
–Nire uztez, iñoz aurkitu nazenik ongien.
–Zein lekutan edo alderditan naituten jatzo jokatutia?
–Erdilan... ezkerreko alderdian.
–Jokatu nai zenduke Zenengo malla edo kategorian?
–Bai orixe
–Jokatuko zendukela ustedozu?
–Bayetz uste dot, ze piskabat jokatutzen dakienak errazago egiten dau lenengo mallan, bigarrenan baño, onetan zallarkeri geiagogaz jokatutzen dulaho.
–Zein jokotalde edo ekipotan gurazenduke jokatu?
–On... zetan itandu'nk-be eztago, bizkaitarra nazen esketiño Bizkai'ko Atletik'en.
-Bizkaitarra-lez poztuten naz zure lurralde zaletasanaz; zer biar da lenengo mallan jokatutzeko?
–Lenengo edo bigarren mallan, beste kirol butzuetan-lez, lenen zaletasana, kemena ta nortera geitutelo ametsa.
–Zeintzuk dira ostikoketako zure izakera ta gauzarik onenak eta trarrenak eta akatzak?
–Onena... nire ustez len esandodan-lez, zaletasuna, ze niri benetan jat atsegin ostikoketa. Eta nire akatsak... ba'litzakez asko izatia, baña nire ustez pixkabat txikerra izatia, atsegin jatan alderdijan jokatutzeko.
–Ba'dau alde andink ostilolarientzat, gertatzalle edo entrenadonak ?
–Bai, baña, beren jakintza'n baño gegago, ere'botera edo bastera agindutian. Aldi auetan gertatzalle guztiak dakie asko, baña maitekiro aginduten dabena'n asketsaz egiten jako joramon gegago, arrokenk eta itz zitalatzaz aginduten dabenan' baño.
–Aldi auctan Indautxu'n dagon Iriondo?
–Nik eukin dadanik onena, itz garbi ta maitekor erakutsiten dabena.
–Gure izketa oni amaya emateko zenbatuko doustazu zure ibilleratako jazokun edo anekdota'ren bat?
Pixkabut oldoztuta gero esan lezustan:
–Ba... egun baten Orense'n jokoaldia amaituta jatetxe edo hotelian apaldu ondoren zuten giñan pixkabat urila ikusteio asmuaz, ta jatetxe inguru guztiak jendez beterik, batezbere emakumeak, eguan: Gu atera urtenaz botera, "auek dira, auek dira", esanaz danak txaloska ta laztandu biarrian "autografo" eske ta, ainbote izenpetu be.
Zelan edo alan alde egingenduban eskankilla aietatik eta, ord uan jakin gendun, gu egon gintzan jatetxe aietan dagozala "Duo Dinámico" doituten joken abeslari taldea, ta aiek garelakoan izanbiar leben gun emondako txalots ta arrara. Barrerik asko eginzan iazokun on dola-ta.
9

GaiezKirolaFutbolaJokalariak
PertsonaiazURIBARRI1
EgileezBASAJAUN1Kirola