argia.eus
INPRIMATU
Koldo Ameztoi Kontu Kontari
1987ko apirilaren 12a
Koldo Ameztoi ipuin.kontalariari elkarrizketa
KORRIKA Aurretik Jendea Girotzen
Koldo Ameztoi Kontu Kontari
Koldo Ameztoi aspaldiko ezaguna dugu. Idazlea, irakasle ohia, antzerkilaria, euskaltzale gartsua... Oraingoan KORRIKAko abenturan murgildu da oso osoan, baina ez edonola bestela: jentea herri batetara lasterka iritsi baino ordu gutti lehenago beste hiru lagun musikariekin arituko da giroa berotzen. Hiru ordu laurdeneko 30 emanaldi eskainiko ditu bederatzi egunetan.
ARGIA.– Arteragoko KORRIKAn antzeko zerbait egin zenuen Atharratzen...
KOLDO AMEZTOI.–Ez ordukoa izan zen gizon prehistorikoa, lehen euskalduna. Bi pertsonaiaren artean egiten genuen, abiada emateko egin genuen Atharratzen.
Oraingoan artzain euskaldun batek hiru seme ditu, horietatik bat abiatu da mundua ezagutzera eta mundua ezagutu nahiean erdara ezaputu eta galdu du euskara. Bigarren anaiak ere alde egiten du etxetik, baina horrek euskaldun batzu aurkitzen ditu eta erdaldun asko ere eta loisaturik etxeratzen da, eta ez a berriz ere etxetik kanpora aterazen. Anai gazteena ausartago da ta nahi du mundua ezagutu. eta munduan zehar abiatzen da, herriz herri. Bueltatzerakoan aitari kondatzen dio euskaldunak badirela munduan zehar eta euskara mintzatzen dela. Hori entzutean aitak badakielak Euskal Herrian euskara galtzen ari dela haserretzen da, eta berak laban batekin zizelkatzen du makiltxo bat. Makiltxoan zulo bat egiten eta zulo hortan berak idatzitako mezu bat ematen du. Makil hori seme gazteenari emaiten dio esanez 'makil ori eraman ezazu munduan zehar ta han diren euskaldunei irakur zaizu barruan den esperantzazko mezu hori, geroaren mezua'.
Eta 'Euskal Herrira itzuli beharko duzu bi urtetan behin makiltxoarekin euskaldunek ere mezu hori irakur dezaten, festa eta euskararen aldeko ekintza handi bat izan dadin, makiltxoaren itzultzea'. Ipui honekin beste ipui batzu kondatzeko istorio desberdinak eginen ditut. Makila hori KORRIKA da, eta KORRIKA oraintxe sartuko dela herrian eta artzainaren mutil gazteena hor makilarekin datorrela aldarrikatuko dut.
A.–Zenbatgarren obra da hau zuretzat?
K.A.–Ez dakit hau obra moduan kontsidera daitekeen, baina umeentzat egin ditut lau, eta nagusientzako bi. Gertakarietarako gauza bereziak prestatzen ditut eskatzen didatenaren arabera, 200 bat ipui ezagutzen dut eta gertakarieran abarea egin ditzaket moldatu, eta horiekin batera 500 - 600 asmakizun. Beti baliatzen naiz bataz edo besteaz.
A.–Nola ikusten duzu KORRIKA Iparraldean?
K.A.–Ni lehenetariko antolatzaileetako bat naiz. Lehen KORRIKAtik hona Iparraldean asko aldatu da, giro ona dago, jente askok parte hartzen du. Guretzat KORRIKA eta Herri Urrats gauza handienak dira jentea euskararen alde mugi arazteko.
43

GaiezHizkuntzaEuskaraEkitaldiakKorrika
GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKEkitaldiakKorrika
GaiezKulturaAntzerkiaAktoreak
PertsonaiazAMESTOI1