argia.eus
INPRIMATU
Alkat: "Txapela Izaitea Ez Bait Da Aski"
2021eko uztailaren 23a
Erneste Alkat bertsolariari elkarrizketa
Alkat: "Txapela Izaitea Ez Bait Da Aski"
ARGIA.–Zorionak, Alket, txapela buruan azkenik.
ERNEST ALKAT.–Bai, nola esan, oso pozez nagoela, piska bat ere botza galduta. Ez nuen espero, nahiz eta urte horietan ni ere ibilki nintzen hortxe. Baina beti esaten nuen txapelaren izaiteko buru bat ere behar zela. Orain txapela ere badaukat, eta hemendik aurrerat kontuz ibili beharko. Kontuz ibili behar, txapela izaitea ez bait da aski. Txapela buruan edukitzekoz gero sofrimen asko bait dago. Dena den, diotsuet, eta Nafarroa osoari ahal dudan guztia orain arte bezala eskainiko dudala, eta bihotzaren erdi-erditik.
A.–Urtetik urtera txapeldun desberdina. Zer esan nahi du horrek?
E.A.–Batzuek errepikatu dute. Nik behin ere ez dut txapelik jaso. Ez dakit horrek zer esan nahi duen. Gero ez dut uste izan besteak ni baino txarrago direnik. Orain arte ere txapela guztiak lagun batzuren buruan gelditu dira. Lehen aldia dut txapeldun naizela, baina urte guziz finaleraino heltzen naiz. Nik ez ditut nire ahalak haunditu nahi. Bakarrik errango dut ahal dudan guztia, orain arte bezala, hemendik aurrera ere emango dudala Nafarroaren, euskararen eta Euskal Herriaren alde.
A.–Nafarroan bertsolaritzak egin duen aurrera. penaz zein inpresione duzu?
E.A.–Nire inpresione lehena duzu gazte batzu heldu direla. Eta horrek poz haundia emaiten du. Ikusi ditugu Iñurritegi eta Aristorena ere biziki ongi, nahiz eta entzuleek badakiten orain artean ere zein onak diren. Gu piska bat konturatu gabe zahartzen ari gara, eta Nafarroako bertsolaritza ez da horretan galdua. Ondotik datoz lore berriak. Bizkaiak denbora batez sufritu zuen Gipuzkoaren aldean aintzineratzea. Orain Nafarroak sufritzen du. Gaurko bertsoak entzun, gaurko giroa ikusi, eta pentsatzen dut Nafarroa luzaro gabe Bizkaia eta Gipuzkoaren aldean egoiten ahalko dela, batere ahalkerik gabe.
47

GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakNafarroako
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaALKAT1
PertsonaiazALKAT1