argia.eus
INPRIMATU
"Xaximiku", aurkeztear dagoen folk talde berria
Pello Zubiria Kamino @pellozubiria 1987ko apirilaren 05
"Xaximiku" folk taldeko partaideei elkarrizketa
Tolosako Gazte Koadrila Batek Osatua
"Xaximiku", aurkeztear dagoen folk talde berria
Musika talde berri bat sortu da, apirilaren llean bere sorterrian aurkeztuko dena. "Xaximiku" du izena, eta Tolosako koadrila gazte batek osatzen du.
Tradizionaltzat jo ditzazkegun soinu tresnak jotzen dituzte: akordeoia, biola dultzaina, flauta, gitarra... Musika ere herri-masikan oinarritua nahi dute, baina horregatik ez diote uko egin nahi ezein erritmo eta doinuri, guzti hori Euskal Herriak egunero bizi dituen arazoekiko konpromezuarekin lotuz.
ARGIA.– Izen berezia hautatu duzue.
XAXIMIKU.–Erotu beharrean ibili ginen izen baten bila. Eta guretako bat oroitu zen amonak txikitan erabiltzen zuen hitz batez: "xaximiku", bihurria-edo esan nahi duena. Oraindik baserrietan erabiltzen da. Gustatu egin zitzaigun eta, kitto.
A.–Talde berri bat osatzeko ideia nondik sortu zaizue?
X.–Lagun koadrila bat gara, eta norbere tresnarekin ibiltzen zen kaletik: bat soinua jotzen, bestea dultzainarekin, etabar. Egun batez elkarrekin hastea bururatu zitzaigun, eta ondo moldatzen ginela eta animatu egin ginen. Orain Asun ere taldean dago, eta bera da abesten duena.
Beti musikaren inguruan ibili gara, eta denok ditugu. arlo horretako ikasketak. Akordeoiaren karrera osoa bukatuta daukagu lauek, bat gitarra azken kurtsoa egiten ari da, dultzaina jotzen duenak flauta ikasketak ere egin ditu.
A.–Izenak ere eman beharko dizkiguzue.
X.–Perkusioa jotzen duena Joxe Jabier da, eta biola eta organoa ere jotzen ditu. Juan Kruzek akordeoia jotzen du. Jon Anderrek gitarra akustiko eta gitarra baxuan ari da, abestu ere egiten du. Iñakik flauta, dultzaina eta abestu. Asun da abeslari nagusia, eta organoan baxuak ematen ditu: horretarako organo moduan ipinitako akordeoi bat erabiltzen dugu, basea emateko. Eta Isidrok organoa eta akordeoia.
A.–Guri esan ziguten folk talde bat zinetela, baina zerbait konpliketuxeagoa dirudi zuenak.
X.–Bai letrak eta bai doinuak, denak dira berriak. Jon Anderrek konposatu ditu musikak, letrekin doazenak eta baita instrumental hutsak ere: biribilketak, jota, eta abar.
Guk kalean asko jo dugu, batak Tolosako gaiteroetan, besteak akordeoiarekin batera eta bestera, baina zerbait diferentea egin nahi genuen. Gainera, euskal musikan panorama nahiko pobrea ikusten genuen, sail honetan. Rocka jende pila batek egiten du, baina hortik kanpo, guri gehien gustatzen zalgun honetan, ez da gauza gehiegi. Eta zerbait eskaini dezakegula iruditu zaigu.
Musika erabat berria egiten dugu, baina ezin da folk bezala katolagu. Fandangoak-eta badaude, berriak horiek ere bai, baina denetik daukagu. Esate baterako fox-trot bat ere badugu, gustatzen zaigulako. Abotsei ere garrantzia handia ematen diegu, hori ere esan behar da.
A.–Nork egin dizkizue letrak?
X.–Tolosaldeko jende ezagunak egin dizkigu. Hasieran gauza bitxi bat gertatu zitzaigun: Arestiren letra batekin ari ginen lanean, eta halako batean hemen beheko tabernara jaitsi eta non entzuten dugun letra bera diska batean grabatua, "Ganbara" taldeak uste dut.
Letrak ere erabat berriak sartu nahi izan ditugu. Kike Amonarriz, Peñagarikano... gure inguruko idazle gazte eta bertsolariengana jo dugu. Gaiei dagokienez, gure Herriaren eguneroko errealitatea hartzen dutenak maite ditugu; Kanta bat Irlandari dedikatu diogu, beste batek duela urtebete autopistan hil zituzten hiru gazte haiek gogoratzen ditu... Inguratzen gaituzten arazoak, azken finean, letra konprometituak.
A.–Zuen aurkezpen kantaldia entzan beharko dugu, beraz, justu zer jotzen duzuen jakiteko.
X.–Bai, zeren eta folk gaur rock ez den ia guztiari esaten zaio. Etiketa horrekin ezagutzen dira Oskorri, Txanbela, Azala, Ganbara... Eta pentsa zein diferenteak diren. Oskorrik bateria, gitarra elektrikoak eta abar sartzen ditu, eta horri ere folk esaten diote.
Guri oso interesgarria iruditzen zaigu beste taldeek ere egiten dutena: garai bateko kanta eta doinuak galtzen ez utzi eta errekuperatzen saiatzea. Guk letra eta musika berriak erabiliz hutsune ttiki bat bete dezakegula iruditu zaigu, eta horretan ari gara.
A.–Fandango, biribilketa eta abar ere berriak dituzue, beraz. Inportantea da, zeren eta Pepe Yantzi hil zenetik ez da trikitixarako konposatzaile asko geratzen.
X.–Fandangoa, esate baterako, Isidro Larrañaga aitak-egina da. Ezaguna da Tolosan daukan akademia dela medio, eta berak ematen die gainbegirada gure pieza guztiei. Gure arteko bi bere semeak izateaz gain, gehienok bere ikasle izanak gara.
PELLO ZUBIRIA
59

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakXAXIMIKU
EgileezUBIRIA2Kultura