argia.eus
INPRIMATU
EHNEko Satur Larraide: "EEEren Estrukturarekin, Baserri Txikiak Errelkara''
2021eko uztailaren 23a
Satur Larralde, EHNEkoari elkarrizketa
EHNEko Satur Larraide: "EEEren Estrukturarekin, Baserri Txikiak Errelkara''
ARGIA.– UAGN-rekiko harremanak nolakoak dituzue?
SATUR LARRALDE.– Momentu honetan nahiko urrunak direla esango nuke. Gu UAGN-ren barnean ginen sortu zenean, baina ikusirik gure jarrera ez zutela defenditzen, baserritar txikiarena alegia, irten egin ginen, EHNE sortuz. Bertan sarturik gaude nekazari eta abeltzain, Nafarroako goikaldeko eta behekaldeko. Berentzat gure sindikatuaren sorrera latza da, beren arteko zerbait gaizki doan seinale baita. Bestalde gure nekazaritza politika diferentea da, UAGN-n zerealista eta ganaduzale handiak sarturik baitaude, eta prolematika desberdina da, hauek ez dute errekonbertsioa egin beharrik, egina daukate honez gero. Gu berriz, Europako Ekonomi Elkartearen politikak bota egin nahi gaitu lanpostutik. Europako produzionismoan errentabilitatea eskatzen da, eta berak horretan sartu dira, sindikatu horrek, beraz, defenditzen du handien prolematika guztia.
Bestalde esan beharra dago UAGN bunkerraren barnean dagoela. Bunker hori, Caja Rural, Nafarroako Gobernua, bere sindikatu den UAGN eta UTECO-k osatzen dute. Administrazioak ezartzen duen politika defenditzen dute berek, noizbehinka eritzi publikoari begira eskuak garbituz.
A.–Zer diozue Julio Blancok aditzera ernandakoaz. Bere ustez EEn sartzea orain arte positiboa izan da nekazarientzat.
S.L.–Begira, hori administraziotik heldu den albistea da, eta ezin ahaztu administrazioak onartu egin zuela elkartean sartzea, gurekin ezer mintzatu gabe. Guretako elkartean sartzeak errekonbertsioa dakar, eta gu baserritar txikiok guzti horretan ez daukaqu zer ikusirik, erabat kanpora geratzen gara. Gizon horrek esandakoa administrazioaren ustea da, hau elkartearen alde dago, eta gu noski erabat aurka.
A.– Segi behar duzue esne produzioaren deklarazioaren kontra?
S.L.– Bai. Europan egin eta subentzionatu den produzionismoan baserritarrari errentabilitate bat eskatu zaio. Halako esplotaziotan metodo anitz erabili behar da, eta metodo horiek multinazionalen eskutan daude, herbizidak, pentsuak e.a Hor lotura bat jartzen dizute, anitz produzitzeko horiek erabili behar, horretarako lur sall handiak behar, bestela ezin duzu errentabilitaterik atera, eta guk noski, ezin hori onartu, baserri txikiak baitauzkagu. Guk esaten dugu orain lur hanetan bizi eta lan egiten dugun baserritarrok bertan egon gaitezkeela lasai produzionismo horri kasurik egin gabe, kalitatea eskaini nahi dugu.
A.– Fameli bidezko esplotazioak, hemengo baserriak, eraso hain handiaren aitzinean ikusten dituzue beraz?
S.L.–Bai, politika estruktural honekin bai hemen Nafarroako politikoek berek esana da. San Martinek esana da nekazariak enpresario izatera jo behar duela, nekazal enpresarioa, eta guk ez dugu hori nahi, iruditzen zaigu kalitate batera jokatuz fameli horiek bizitzen ahal direla beren baserrian orain arte bezala.
A.–Onartu dute zuekin entre bistarik edo, propuestarik edo?
S.L.–Orain arte guk proposatutako deus ez dute onartu. Administrazio eta erakunde guztien artean, kooperatiba batzuk, UTECO, Caja Rural, UAGN e.a.ek gu baztertzeko politika ikusten da, guk ateratako ezer ez dute onartu.
A.–Eskatzen duzuen "clausula de salvaguarda" horri buruz zer?
S.L.– Merkatuak erreka jo duenean "cláusula de salvaguarda" eska dezakezu, guk egin dugun bezala, baina ez dute onartzen azken finean berenak neurri politikoak direlako.
Elikadura gainera osasuna da, guk hala uste dugu, eta guk egiten ahal dugu elikadura kalitatearen aldetik eta ez bakarrik errentabilitatearenetik.
Guk aipatutako klausula hori inportazioengatik eskatu zen, azken batean hango produktuak ez bait dira kontsunnitzailearendako hemengoak fruta merke sartu ziren baina dendetan ez zen nabaritu. Handik ekarriz bitartekoetan diru asko joaten baita.
IPC gora joatearen errua botatzen digute esanez nekazariek ez dakigula produzitzen. Guk badakigu produzitzen, eta jendeak nahi duena gainera, baina ez digute uzten, hori garbi utzi behar da.
34

GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaEHNE
PertsonaiazLARRALDE1