argia.eus
INPRIMATU
Paula Oteiza: "Norberaren Gorputza Errefusatzea, Hori Da Arazo Bat''
2021eko uztailaren 23a
Paula Oteiza psikologoari elkarrizketa
Emakumezkoen Portaera Sexuala
Paula Oteiza: "Norberaren Gorputza Errefusatzea, Hori Da Arazo Bat''
Emakume guztiok ez ditugu arazo berberak.Problematikak, bizitza eta interesen arabera, desberdinduak izaten dira, baina guztioi dagokigun arazo antzeratsua sexualitatearena da, nola bizi gure sexualitatea. Bilboko modulo psiko-sozial batetan lanean ari den psikologoarekin mintzatu gara, eta ondorengo gauzak esan dizkigu.
GALDERA.– Zenolako blokeoak aurkitzen dituzu hona dotozen emakumeengan, sexualitateaz mintzatzerakoan?
ERANTZUNA.–Oro har, hiztegi eza, gertatzen zaiena eta sentitzen dutena adierazteko hitz faltan egoten dira, honek dakartzan guztiaz. Kultur maila baxuko emakumeekin hitz egitean (normalean etxekoandreak eta 35 urtetik gorakoak), eta lexiko minimoaz, etsipenez mintzatzen dira, eta bibentzia dramatikoak adierazten dituzte. Honelako expresioak izaten dira ugarienak "guzti hau lehendik jakin izan behar genuen...", "aurretik jakin izan banu...". Dramatikoa da, amaz gain, emakume sentierazi behar ditugulako, komunikabideetako bonbaketaren aurka.
Askotan «niretzat beranduegi da» esaten dute. Bakarrik ama-rola asumitu dute, eta semealabek alde egiten dutenean. depresioan jausten ohi dira.
G.–Neska gazteengan gauza bera gertatzen da?
E.–Kasu hauetan solasaldiak mixtoak izaten dira, eta neskak ez dira ausartzen sentitzen dutena esaten. Mutilen aurrean erridikuluari beldur diote, "ñoña'' edo «beroa» dela pentsatuko duten. 14 eta 15 urtetako gazteen artean oraindik egoten da galdera, «zergatik pentsatzen dute mutilek beti gauza bera?».
Kasu bietan, ama zein alabengan, gorputzarekiko bibentzia negatzaileak trasmititzen dira, eta gizonezkoak «sexuatutzat» hartzeko beldurra. Beldur dira mutilak enteratzen badira heurek ere bere gorputzarekin plazerra senti dezaketela .
18-20tik gorako emakumeen modu teoriko-intelektualez heltzen diote gaiari, liburu, pelikula eta aldizkarien bidez. Informazio guzti hori barneratzen ahalegintzen dira, baina beti ez da bibentzinetaraino ailegatzen. Modulora heltzean, «ez dakit nondik hasi» esaten dute, baina gero, konfidantzaz, zera diote "egiten dugunean..." edo "ni horretara ez naiz heltzen", lotsarik gabe.
G.– Kontatzen dizutenetik, zeintzu dira arazo nagusiak?
E.–Antisorgailu eskaera guztiak, sexualitate eskaera dira. Antisorgailuak, teoriaz, harreman sexualak grantifikante egiteko dira, baina gratifikanteak ez diren arren, pilulaz edo DlUaz segitzen dute. Metodoaren erabilpena ez dago bikotearen satisfazioaren arabera, baizik eta haurdunaldiaren ikaraz, edo harreman balido babarra sartzea dela pentsatuz.
Azaltzen diren problema ugarienak, ordenaturik, hauexek dira: mina koitoaren bitartean, norberaren gorputza errefusatzea (komunikabideetako «tia buena» barneraturik daukatelako), bikotearen aurrean plazerra adierazteko beldurra, harremanak eskatzeko beldurra (urdangatzat hartuko duelakoan), harremanetarako desio falta (bere erotika propioari uko egiteagatik, bakarrik harreman koitala onartuz), koitotik kanpoko dena anormala dela pentsatzea, insatisfakzioa harremanen idealizazioagatik, himen hausteari beldurra (gazteengan), etab. Dena den, arazoak gehingo izaten dira bikotea galtzeagatik, norberaren satisfakzio ezagatik baino.
38

GaiezGizarteaSexualitateSexu arazoa
PertsonaiazOTEIZA2