argia.eus
INPRIMATU
Donostian Estrenatu Da «Eklipse» Lan Barregarria
2021eko uztailaren 23a
Bederen 1 antzerki taldekoei elkarrizketa
Aurretik Azpeitian Eta Bermeon Ekitaldi Bana Eskaini Arren
Donostian Estrenatu Da «Eklipse» Lan Barregarria
Donostiako Bederen-1 antzerki taldeak Alfonso Vallejoren "Eklipse'' antzeslana estreinatu berri du Donostian, erderaz eta euskaraz.
Aldez aurretik ere Azpeitiako Euskal Antzerki Topaketetan ikusi ahal izan zelarik iazko abenduan, eta baita gero Bermeon ere. Juan Pastor valentziarraren zuzendaritzapean, sei milioi tterdiko aurrekontuz eta hiru eta pikoko subentzioz moldatu dute obra, Juan Gartziaren euskarazko itzulpenarekin.
"Amodioa eta heriotza umorez azaltzen diren poema bat da Vallejoren obra hau" adierazi izan dute "Eklipse" honi buruz. "Hotzikeraren ordez barrea eragiten duen ameskaizto bat; itxura baldarraren atzean xamurtasuna dariona".
Euskerazko bertsioak, martxoaren 5ean izan zen lehena eta martxoaren 8an, izango da azkena (igandez). Gaztelerazkoak, berriz, hilaren 6ean eta 7an, gaueko hamar t'erdietan. Euskarazko erderazkoak baino bi ordu t'erdi lehenago hastekoak dira. Victoria Eugeniako estreinaldi honen segidan, "Eklipse" Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Madrid eta Bartzelonara eramateko asmoa omen dute Bederen-1koak. Azkenik, honek ditugu aktoreak: Patxi Santamaria, Ane Gabarain, Jose Ramon Soroiz, Pilar Rodriguez eta Ana Miranda.
Guk, zenbaki honetara, bertako zuzendaria izan den Juan Pastor-i galdera batzu egin dizkiogu.
ARGIA.– Nola eman zen obraren aukeraketa?
JUAN PASTOR.– Jende honek presaka pasa zidan abisua, duela pare bat hilabete, eta galdetu zidaten ea zer egin litekeen azkar eta ondo. Projektu batzu baziren baina egile-eskubideengatik prolemak izan zirenez beste zerbaiten bila hasi ginen. Inportantea zen taldeak ordurarte egindako gauzetatik desberdina izatea. Orduan pentsatu zen Alfonso Vallejoren lan bat moldatzeko aukeraz. Horrek estiloko lan bat egiteko parada ematen zigun. Bestetik, nire ustez Alfonso Vallejo egile espainolen artean dagoen interesante gutxitakoa da, baina hemen Espainian oso zuzendari eta produktore gutxi ausartu dira haren obraren bat eszenara eramaten. Zerbait desberdina egiteko aukera ematen zigun, eta hori zen inportanteena taldearentzat. Gainera oso egun gutxitan aukeratu behar izan genuen Eusko Jaurlaritzara aurkezteko, eta beraz ankeratzeko prozesu hori oso laburra izan zen.
A.–Aurrera eramateko orduan, nola joketu duzu?
J.P.– Saiatu naiz lanean ahalik eta fidelena izaten, hau da, egileak gure ustez testuan esan nahi zuena errespetatzen saiatu naiz, ahalik eta gutxiena urruntzen behintzat. Aktoreekin lanean, e.a., Vallejoren literatura teatrala espaziora aldatzen saiatu naiz. Bertsioari buruz apenas ezer gehiago esan daitekeen. Benetan nahi nuena hemengo errealitatetik gertu zegoen jendearekin lanegitea zen, betidanik gustatu izan zait. Horregatik, eszenografoak, musikalariak, e.a. ekipo guztia inguru honetakoa da, areago lana euskaraz ere emango bada.
A.– Euskarazko bertsioa zuzentzeak lanik eman al dizu?
J.P.– Jende guztiak egiten dit galdera horixe, eta nire ustez hori da honelako lan batetan izaten den prolemarik txikiena. Noski mugak badirela, eta aktoreek euskaraz lanegiten dutenean nire alboan norbait behar dut gauzak argiago ikusteko. Baina nire lanegiteko moduan alderdi formalak pisu gutxi dauka, pisu nagusia jokabideek eramaten dute. Modu askotara egin liteke hori, baina nire moduaren barrnan inportanteena ez da aktoreak zer moduz ari diren, zer gertatzen ari den baizik. Nik batik bat aktorearen xedeak eta jokabideak lantzen ditut, ez tonoak. Dena dela, garbi dagoenez nik lehenik erderaz egiten dut lana, gertuago dudalako eta hizkuntzarekin erlazio emozionala dagoelako, eta ondoren euskaraz egiten denean, jadanik nik buruz dakit obra osoa eta mementu bakoitzean badakit zein den aktorearen intentzionalitatea, zein den kontzeptua, eta ez dut itzulpenik behar izaten. Zuzendari bezala, gainera, biziki interesgarria gertatzen da hori, euskarazko entseguak entenditzen ez ditudanez beste zentzumen berri batzuez ikustatzen ditut, eta gauza berri piloa deskubritu.
A.–Zein alderdi nabarmenduko zenuke obra honetan?
J.P.–Lan hau energia edo kemen berezi bati buruz ari da. Kemen hori bizitzan dago eta hari esker bizi gara. Batzuetan energia hori kontrolaezina da, ezezaguna, lur azpikoa, etereoa... batzutan haren beldur izaten gara, tentsioan jartzen gaitu. Energia horri zenbaitetan amodioa deitu izan diogu. Amodiozko poema bat dela esan genezake, poema espresionista bat.
Dabid ZUAZALDE

"Eklipse" lanean umoreak berebiziko garrantzia mantentzen du hasieratik bukaera arte.
50

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakBEDEREN 1
EgileezUAZALDE1Kultura