argia.eus
INPRIMATU
"Aitaren Eskuetatik Gizonaren Eskuetara"
2021eko uztailaren 23a
Emakume maltratatu bati elkarrizketa
Emakume Maltratatuak
"Aitaren Eskuetatik Gizonaren Eskuetara"
Normaltzat hartzen da. Norberarena den gauzarekin, nahi guztia egin daiteke. «Hil egin nuen, nirea zen eta».
Zoritxarrez, ez da bakarrik kanta baten letra beltza, eguneroko errealitatea baizik. Eta txarrena, zifra ofizialetik ezin dutela benetako egoeraren idela eman, emakume gehienek senar edo aita alkoholikoa, edo drogazalea, defenditu nahi dutelako.
CALDERA.– Nola jakin zenuen emakume maltratatuak babesteko etxeak zeudenik?
ERANTZUNA.– Entzuna nuen, baina ez nuen ondo jakin udaletxeko asistente sozialak esan zidan arte. Lehenengo hamobost egunetan ostatu batetan eduki ninduten, eta pisuko arduradunekin hitz egin eta gero, hona etorri nintzen.
G.–Aurretik beste lekuren batetan eskatu zenuen laguntza?
E.–Pisu batetara joateko ez. Ni oso urduri nengoen, medikuak kalmanteak ematen zizkidan, eta nahiko aztoraturik egoten nintzen. Medikuek bazekiten zergatik nengoen horrela, eta berari esaten zioten, batzutan, "ez egin hori zure alabari, begira nola dagoen, baina", gero segitzen zuten niri kalmanteak ematen.
G.–Hona ekarri zaituen arazoa, noiztik pairatzen duzu?
E.–Orain denbora luze. Nik uste dut txiki-txikia naizenetik. Nik ez nekien alkoholismoa zenik. Behin, oraindik adin nahikorik ez nuela, abokatu batengana joan nintzen, eta berak esan zidan hori arazo morala zela, eta ez judiziala. Nik etxean etengabeko tentsioa nuen, eta problema larriak, berak eskua sartzen zidan eta. Baina abokatuak ez zuten konpondu nahi izan.
Amari ere esaten nion, nik ez nuela gehiago aguantatzen, baina bera beldur zen. Emakume askoren egoera da senarraren soldata behar dute, ume txikiak dituzte, eta pentsioa galtzeko beldur izugarria. Nire ama, azkenean, separatu da, baina oso berandu.
G.–Zu nola sentitzen zinen?
E.–Niri gertatzen zitzaidana kontatzeak lotsa ematen zidan, moja kolejio batetan hezituta egonda. Beldur nintzen, esateagatik igual ni zigortuko nindutelako. Nagusitan niri aitari esan nion nola izan zen hori egiteko kapaz, eta gainera jo ninduen. Nola sentitzen nintzen? Insultatuta. Eskua jartzea bera, nik ez badut nahi, nire emakume dignidadea insultatzea da. Nire aita izateagatik ez du eskubiderik. Ezta nire senarrak ere, ez luke eskubiderik.
G.–Ezkondurik zaude orain?
E.–Gizon batekin ibilia naiz baina orain separatuta nago. Egia esan ez nintzen ezkondu historia errepitutako zelako beldur nintzelako. Konbibentziak beldurtzen ninduen. Aitak etxean ama maltratatzen zuen; ez jotzen zuelako, sexualki baizik. Baina berak inoiz ez zuen salatu.
G.– Zuk badituzu beste ahizpa batzu eta neba bat. Horiekin gauza bera gertatzen zen?
E.–Ez, bakarrik nirekin. Orain gutxi nire aititeak esan zigun beraren ustez gertatu zena zera izan zela, nire aita nitaz maiteminduta zegoela. Arazo medikua zela. Nik neuk ez dut mediku batengana eramango. Ez naiz berarekin bizi, eta ez dut berataz ezer jakin nahi.
G.–Zure hamabost urtetako alabari zerbait kontatu diozu?
E.–Zerbait esan diot, baina gehiegi da berarentzat eta ez du asimilatzen. Berak bere aititea miresten du. Familian figura maskulino gutxi ezagutu du eta aititearen kontrako ezer ez du entzun nahi.
G.– Hemen zenolako laguntza ematen dizute?
E.–Itzelezko laguntza, etxe bat, kozinatzeko lekua, eta gainera hemengo arduradunak badakite entzuten. Oso jatorrak dira.
37

GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaBesteak