argia.eus
INPRIMATU
A. Luna:"Nafarroako Mendiak Nafartarrentzat
2021eko uztailaren 23a
Arantza Lunari elkarrizketa, Lizarrako Mendi Taldeko lehendakariari elkarrizketa
Estatuaren Jabegopean Daude Gehienak
A. Luna:"Nafarroako Mendiak Nafartarrentzat
Lizarrako Mendi Taldeko Lehendakari Dugu Arantza Luna
AKERBELTZ.– Noizkoa da aldaia hau egiteko proiektua?
ARANTZA LUNA.–Guk ez genezake zehazki esan noizkoa den projektua. horretarako ahaleginak egin baditugu ere ez bait dugu inondik daturik lortu, ez Nafarroako Boletin Ofizialean, ez Nafarroako Gobernuaren Nekazaritza, Abeltzantza eta Mendietako sailburu den Francisco San Martin-ekin izan genuen bileran, ez Diputazioko Mendietarako Zuzendaritzako ordezkari den José Maria Goñirekin izan ditugun elkarrizketetan.
A.–Eta arazo hauek gehitzeko Nafarroan ematen den mendien jabeguari buruzko kinka.
A.L.–Bai, Nafarroako mendi gehienak Espaininko Estatu zapaltzailearen jabegopean dande, eta egoera honen amaiera eskatzen dugu. gure lurrean dauden gure mendiak itzul diezazkigutela eskatzen dugu. Urbasarekin berdin gertatzen da, eta horregatik eta bide batez mendi horiek Nafarroako herriarenak direnez, herriari itzuli diezazkiotela eskatzen dugu. Hau gertatzen ez den artean, beti horrelako arazoetan ibiliko gara.
AK.–Aurrera begira zer asmo dituzue?
A.L.–Orain projektuari buruzko planoak lortzekotan gabiltza talde parlamentari baten bidez. Bestalde eraikuntza lanak gelditzea lortu nahi dugu horretarako erabaki politiko bat hartu eraziz agintariei, talde parlamentari batek Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko duen mozio baten bidez, horretarako Diputazioko Mendietarako Zuzendaritzako sailburu den José Maria Goñi bertara azaldu eraziz, Parlamentura alegia. legebiltzarkide guztien aurrean eman ditzan árrazoiak.
A.–Nola erantzuten ari da jendea?
A.L.– Biztanlegoari dagokionez berriz, banan-banakako kontzientzi hartze kanpaina bat burutzen ari gara, gure jarreraren arrazoiak jendeari azalduz. Jendeak bazekien aldaia egitekotan zirela, baina ez zitzaien burutik pasa ere egin horrelako zerbait izan zitekeenik, eta triskantza ikusi dutenean mugitzen hasi dira projektuaren aurkako ekintzetan. Horixe da Ameskoatar eta Sakanatarren artean gertatzen ari dena.
Dagoeneko Sakanako, Irurtzungo, eta Lizarraldeko zenbait herritako udalak projektuaren aurka azaldu dira, eta lanak bertan behera uztea eskatu dute, mendizaleok eta ekologistek sinatutako agiriaren hildotik, honekin bat datozelarik. Sakanako Eskualdeko Eraketa Orokorrerako Mankomunitateak, Urbasari buruzko ikerketa orokorra egiteko eskatzen du, eta ondorioz "babestu beharreko ingurune" bihurtzea mendikatea, bitartean inolako lanik egitea galeraziz, kalteak ekiditeko.
28


GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEkologia
PertsonaiazLUNA1