argia.eus
INPRIMATU
ANAT-LANE, naturan bertan lanean
2021eko uztailaren 23a
ANAT-LANE taldekoei elkarrizketa
Bost Galdera Ekologistei
ANAT-LANE, naturan bertan lanean
1.–Eman ezazue taldearen berri: Noiz sortu, eragina gizartean, eraketa
1.–Gure taldea duela hiru urte sortu zen. ANAN desagertu zelarik, horretan ibilitako lagun batzuk honelako asmoren bat atera nahirik sortu genuen ANAT-LANE. Gurean, zenbat garen baino interesgarriagoa litzateke gizartean dugun eragina; Diputazioak baditu hainbat sail ingurugiroari dagozkionak (Medio Ambiente, Caza y Pesca...) eta horiek egindakoaren kritikak egiten ditugu periodikuetan nahiz irratian, non asteroko irratisaioa egiten dugun (Radio Pamplonan). San Martin inguru giroa saileko buruak errezibitu behar izan gaitu Urbasako errepidearen asuntua zela ta.
2.–Zein da zuen praktika?
2.–Gurea naturaren gaineko lana da, ez dugu «ekolojismo hiritarra» bezala definituko genukeena kontutan hartzen, horretara lotzen diren taldeekin harremanetan egotea beharrezkoa iruditzen zaigun arren. Ekolojismoaren alde zientifikoa ez dugu baztertzen. Aurten kanpaina batzu egin ditugu: hegazti migratorioen aldekoa, Mediterraneoko dortokaren aldekoa eta negelak zaintzeko beste bat, intsektiboroen sarraskiaren kontrakoa ahaztu gabe.
3.–Zer nolako jokabideah ikusten dituzue alderdi politikoetan ekolojismoa dela eta?Nola baloratzen dituzue?
3.–Hutsa. Ez dute ezer jakin nahi izaten. HB-k berak ere oso berandu arte ez du autobiarik kontrako jarrerarik azaldu. Zenbaitzutan. Estatu mailan bederen, eskuindarrek sentsibilitate handiagoa agertu dute, edo behintzat itxura hori hobeki saldu dute.
4.–Alemaniako berdeen esperientzia kontutan hartuta, ba al dago bide horretatik jotzerik Euskadin?
4.–Gu ez ginateke aterako alderdi berde edo antzerakoaren alde. Alderdiak ekolojismoaren garrantziaz jabetzea, aldiz, oso inportantea iruditzen zaigu. Bestelako erreibindikazioak asumitu dituzten era berean, naturaz razionalki gozatzeko eskubidea aldarrika dezaten.
5.–21ean Altsasun izandako bileraren aurrean, zein da zuen jarrera?
5.–Gu 21ean Altsasura joateko asmoa dugu. Talde bezala hartuko dugu parte, hor agintzen diren gauzekin ados gaudelako. Ez dugu hala ere so bestelako erreibindikazioekin nahastetik zer etor daitekeen zalantzan gaude, nahiz eta erreibindikazio horiek pertsonak bezala gureak egin.
25

GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaMugimenduakBesteak