Arrate baserritarrari elkarrizketa
Baserrian Aurrerapenak Sartzea Bear Bearrezkoa Da
Esaten digu Arrate'k 29 urte, bere bizi guztian baserrian egin dut lana baratzkiak prestatu ta azokan saltzen
–Beraz zu baserritarra zera?
–Bai.
–Eta bertan lan egiten al dezu
–Amasei urte arte eskolan ibilli nintzan eta orain oso osorik baserriko lanean nabill, au da, baratzkiak landu baratzan, azokara eramateko, baita esnea ere eramaten dut.
–Nola daramakizu zure baserriko bizitza;
–Goizean jeiki ta nere trato gaiak prestatu ta Donostiruntz jeixten. Beinere ez zait aaztuko lendatetzeko asmoz.
–Eguneroko joan etorritarak nola moldatzen zera?
–Bi zaldiko berebill bai dauka lanerako tresna bezela.
-Zerorrek ibiltzen al duzu?
-Bai noski.
-Zer iruditzen zaizu emakumea bideetan?
–Astoarekin baño azkarrago ibiltzen dala naiz eta mantxo xamar ibilli, gañera biribilla babes aundia da, bai negurako edo udarako.
-Eta zure ingurukok ondo ikusten al zuten zuk lanerako berebilla izatea?
–Nere etxean nai zuten bañan bildur ziran! Emakume baten eskuetan ez zuten bolantea seguro ikusten naiz, saiska ustu ta sakela bebiziko egunean Donostitik itzultzean ondo nentorrela ikustean nere aitak egin zuan par gosoa.
Errian ba ziran gauza onik ez nuala egingo esaten zutenak baiñan nik uste kónturatzen ari dirala emakumea kontuz ibiltzen dala. Gañera baserrian aurrerapenak sartzea bear bearrezkoa da.
–Nola ikusten duzu neska baserrian ?
–Oso baztertua. Gure mutillak ikasi nai badute, etxetik laguntza izaten dute geienean, neska ordea asko neskame edo etxean gizon lanak egiten bizi da, gainera josten pixka bat ikasten du. Zenbat aldiz mutillak atera ditezen, neskak gelditu bear du bere ordez etsean.
-Beraz zer esango zenidake zu bezelaxe baserrian arkitzen diran emakumeri?
–Bi gauza: Bat, al duten aurrerapen geienarekin beren etxea osatzen saiatu ditezela era ontara ema, kuemari bizitza errestu egiten bai zaio. Eta bigarren emakumea ere gizona bezelaxe aintzakoz artu dezaten salatu egin bear duala esate baterako emakumea ere ofiíio baten jabe izan dedilla.
Miren Olarreaga
4
GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaLana
GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
EgileezOLARREAGA1Gizartea