argia.eus
INPRIMATU
Billabonako alkatea: "Tribunal Constitucionalera joko dugu"
2007ko otsailaren 21a
Billabonako alkatea den Karlos Etxenikeri elkarrizketa.

Billabonako alkatea: "Tribunal Constitucionalera joko dugu"
Karlos Etxenikek, Billabonako alkateak, ez du onartzen Gipuzkoako Diputazioaren eta Nafarroako Gobernuaren jokabidea.
ARGIA.- Nola ikusten duzu autobiaren proiektua?
KARLOS ETXENIKE.- Gaizki. Billabonako herriari kalte besterik ez dio egingo autobia horrek. Kontutan hartu herria bera bi barianteren artean harrapaturik geratuko zaigula. Ito egingo digute Billabona.
A.- Herriaz gain Billabonako terrenoak ere dexente kalteturik gertatuko lirateke, ezta?
K.E.- Billabona izango da Gipuzkoan mendi terreno gehien daukan herrietako bat. Terreno onentsuen horietatik pasako da autobia. Aurrena egin zuten proiektuan, Leizaranetik barrena errekaren paretik zihoan eta hura ere kaltegarria zen. Oraingoa ordea okerragoa da. Mendiak moztu egiten ditu erdiz erdi bertatik autobia pasa arazteko.
A.- Ze jarrera izan du Gipuzkoako Diputazioak asunto honetan?
K.E.- Ez ziguten abisatu ere egin. Badakizue nola jakin genuen Billabonako Udaletxean autobia bat egin nahi zutela? Bada mendian markak ikusi genituelako. Guk lortutako lehenengo informazioak izan hituen de estrangis ateratakoak, zergatikan bilera bat izan genuen ofizialki, udaletxe guztiei deitu ziguten, eta Elizasuk eta Luis de los Mozos-ek kristoren parrafada sartu eta gero, aukeratutako alternatiba zuzenena zela eta abar, eta abar.
A.- Horren aurrean, zein izan zen zuen jokaera?
K.E.- Guk eskatu genien aurre-proiektuan zegoen "estudio de impacto ambiental" edo, udaletxeetara pasatzea eta batez ere, Billabonako udaletxe bezala eskatu genien, ofizialki, informazio hori Billabonara bidaltzea. Ukatu egin ziguten, esanez hirugarren pertsonek erabil zezaketela eta guk zerbait zerbait jakin nahi genuenean bertara joateko, hantxe bertan utziko zigutela. Pentsa ezak, hara joan, arduraduna ez dagoela, bihar joateko...
A.- Behartuta al dago Diputazioa honelako informazioa emateko?
K.E.- Legez behartuta dago, informazio publikoa duk, pentsa ezak Billabonako edozein seme informazio eske datorrela; udaletxeak eduki beharra du. Beraiek beren lege propioak saltatzen ari dira.
A.- Proiektua berak, lege aldetik ba al du hutsunerik?
K.E.- Honelako autobia batek bi komunitate autonomo desberdinetatik pasaz gero, bi hauek ez dute ez aginte, ez indarrik autobia hau legeztatzeko, Madrileko gobernuak du erabakia eta kasu honetan, azalez behintzat, Madrilek ez du ezertarako muturrik sartu. Beraz, Gipuzkoako diputazioak eta Nafarroako gobernuak egin dutena ilegala.
Bestaldetik esan behar da honelako erasoaren aurrean, Billabonako udalak bere patrimonio munizipala defendatzeko, "Tribunal Constitucional"era joko duela, autobia pasako den tokia "interes publico"tzat jo bait zuen Diputazioak berak eta autobia ere, orain, "de interes publico" definitu dute. Lege aldetik gure eskutan dagoen guztia egingo dugu autobia hau galerazteko.
21

Gaiez\Gizartea\Azpiegitura\Garraiobid\Autobiak\Besteak
Pertsonaiaz\ETXENIKE1