argia.eus
INPRIMATU
Sestaoko Alkatea: Gartzelak Ez Dio Inori Onik Egiten
2021eko uztailaren 23a
Sestaoko alkateari elkarrizketa
Sestaoko Alkatea: Gartzelak Ez Dio Inori Onik Egiten
Santiago Llanos, Sestaoko Alkatea PSOEkoa da.
GALDERA.– Nota dakusa Sestaon sortu den egoera?
ERANTZUNA.– Arduraz ikusten dut. Jazoerek bultzatuta etorri da. Delinkuenteek egun argiz eta deskaro handi aktuatzen zuten, eta normala izan da oraingo erreakzioa. Batez ere. umeei dirua kentzen hasi zirenean.
G–Nortzu dira patrulla hauetan dabiltzanak?
F -Herriko pertsona normalak dira. Espontaneoki batu dira. korrektibo bat emateko, eta beste konotazio gehiagorik ez zaio bilatu behar.
G.–Zerk huts egin du gizartean honelako egoera batetara iristeko?
E.– Neurri batetan, guztiok egin du huts. Bizitzeko kondizioak alde batetik, gero drogaren erabilera eta abusua, eta askotan, justizia sistema berak, delinkuente indeseable hauek ez bait dira zigortzen, eta kalean daude atoan.
G.– Bizi kondirioak aipatzean, langabezia aipatu nahi duzu?
E.– Ezin da ukatu delinkuentzia esistitzen dela, eta nahiz eta langabeziarik egon ez, gutxituto litzateke, baina ez luke desagertaraziko. Nazio sozialtistean ere delinkuentzia egon, badago. Nazio batek ere ezin izan du delinkuentzia ezabatu, droga ezabatzen ez den artean. Polonian bertan 400.000 drogazale daude.
C.–Nondik etor liteke konponbideren bat?
E.–Nire ustez ez da nahikoa neurri polizialak soilik hartzea. Uniforme gehiago jarrita ez da desagertuko, sofistikatuko baizik. Patrullak ere ez dira egokiak, zeren, nahiz eta herria garibitzeko asmoarekin egin, ez dute neurri-zentzurik.
G.– Bestalde, inork ez daki zehazki nortzu dauden patrulla hauetan, ezta?
E. Patrulla horiek herri oso-osoaren nahia ordezkatzen dute, mundu guztia asperturik bait zegoen hemen geneukan egoeraz.
C.–Askok gartzelaldi 1uzeagoak eskatzen dituzte gaizkileentzat.
E.–Gartzelak ez dio inori onik egiten. Hor inork ere ez du ikasten gizarteratzeko biderik. Nik neuk gartzela ezagutu nuen, eta badakit zer den hori.
Santiago Llanos, Sestaoko Alkatea PSOEkoa da.
25


GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSOE
PertsonaiazLLANOS1