Teatre De 1'angel Taldeak Kabaret Antimilitarista Aurkeztu Bilbon-
1987ko urtarrilaren 11
Teatre de l'angel antzerki taldekoekin solasean
"Kabaretaren Formulak Beti Iraungo Du Bizirik"
Teatre De 1'angel Taldeak Kabaret Antimilitarista Aurkeztu Bilbon-
Bartzelonako Teatre de l'angel taldea orain dela bi urte hasi zen, eta oraingoan Soldadito valiente antzeztu dute Bilboaldean.
Beren laugarren obra hau jatorriz katalaneraz izan arren oraingoan gazteleraz, ikaslegoari barkamena eskatuz euskera ezagutu ez eta eragotziak zeudela gure hizkuntzan egiteko (euskaraz irakurri zuten idatzia). Obra honetaz hitz egiteko bildu gara Orial Cenis, Angels Zamora eta Francesc Capellerekin , ogibitarteko beroak indarrak ematen zizkigutelarik eguneko lana bukatu (bukatu?) ondoren.
ARGIA.– Nola otu zitzaizuen mezu antimilitarista eskaintzen duen kabareta prestatzea?
ORIOL.– Gu harremanetan sartu ginen Bartzelonako Kontzientzi Eragozpenerako Mugimenduarekin, eta horren ondorioz eta NATO–ren aurkako erreferendumak eskaintzen zuen kobertura erabiliz aritu ginen lanean. Gure asmoa kabareta ezetzaren aldeko propaganda egiteko baliogarria izatea zen, baina arazo batzu zirela medio azkenean erreferenduma baino bi edo hiru egun lehenago aurkeztu genuen eta efekto propagandistikoa ezerezean geratu zitzaigun.
Kabaretak eskaintzen dizu bidea gauza serioak esateko modu fribolo eta alai batetan, eta erabiltzea komenigarria zelakoan gaude. Ez dugu gauza astun bat egin nahi izan, azkenean mundu guztia aspertuko zelako, orduan zerbait alaiagotan pentsatu genuen, mundu guztiareengana iristeko moduakoa.
A.– Kabareta nahiko bazterrean zegoen azken denboratan, baina badirudi berriro ere eguneratzen hasia dela...
ORIOL.–Kabareta ez dago hilda., eta ez dut uste sekula hilko denik ere. Jenteak erreakzionatzen du kabaretarekin, gauza bizia da, kutxa horretan denetarik sar daiteke. Sar dezakezu txantxa bat, gero zerbait serioagoa, olerki bat, kanta bat... apur bat denetariko kabitzen da. Kabaretak bidea uzten dizu edozein gai tratatzeko, modu egokia iruditzen zait.
A.– Kabaretetan normalean pertsonala pilo bat agertzen dira, dantzariak daude, eta beste hainbat gauza ere, baina zuen lana musiko bakar bat eta antzezle baten lan hutsean oinarritzen da. Azken batetan gauza nahiko berexila egin duzue, ezta?
FRANCESC.– Musikoak ez du aktuatzen hitzaren zentzu estuan, baina eskenatokian egatean generoa berak ere ezaugarria ematen dio Pertsonaia bakarra egoteak badu zerikusirik transformismoarekin, eta moeta honek beti izan du lekua kabaretan.
ORIOL.–Zuk esan duzun hori, neskena eta guzti hori hona heldu den tradizoan dago, baina haserako kabaret germaniarra askoz politikoagoa da. Hona heldu denak badu Frantziako Music–Hallen eragina, askoz zabalagoa, streptease eta biluztasunarekin lotuagoa, errebistaren antzekoagoa. Germaniako kabaretak badu ikutu literarioa, eta gure lana hortik doa batipat. Antzezle bakarra eta musikagile bakarra egotea nahiko arrunta da beste lurralde batzutan, ez da guk asmaturiko ezer.
A.– Lanari kutsu antimilitarista zerion, azkenean ikutu pazifista ere soma zekiokeelarik...
ORIOL.– Ingurunea erabat antimilitarista da, baina neurri batetan kontzientzi eragozpenaren ideia ere hedatzekotan gabiltza. Obra haseran aurkezpena egiten denean, publikoa hartzen dugu koartel batetan egongo balitz bezala soldaduzka betetzera doan lehen egunean. Hortxe ematen dira arauak, eta hortxe esaten dizutelako egin behar duzuna bertan izango zaren urte t'erdian. Amaiera gobidapena da ez joateko soldaduzkara, ez joateko gerrara.
A.–Obrak hiru atal du nahiko mugatuak gainera. Lehenengoan militarra da protagonista, bigarrena da fribolo eta alaiena, eta hirugarrena anboz hotz eta gogorragoa, hori da zu biluzilk agertzen zaren horretan...
ORIOL.–Horrela egin nahi izan dugu. Lehenengo zatian ideologia militarra isladatzen da handi handika, pertsonaiak militarrak dira. Bigarren atalean soldaduzka mantentzen duten mito zibilak dira, hasita soldadua zutik mantentzen duten mitoetatik, ama eta emaztegaia. Pertsonaia hauek oso garrantzitsuak dira soldadu bakoitzarengan bait dago ama eta andregaia. Emaztegaia eskenatokian duzu jantzi zuria josten, sekula erabiliko ez duen jantzia, soldadua hila bait da soldaduzkan. Beste pertsonaia batzu militarismoa barnetik eratzen dute apaizak euskarri ideologikoa ematen diolako eta zientzilariak zientzia armamentuak sortzeko erabiltzen duelako. Hirugarren atalean intelektualak militarismoari egiten dion kritika agertzen da Bertol Brecht-en testu bitan "Soldadua hirira" eta "Soldadu hilaren lejenda"n.
A.–Musika eskenatoki gainean egoteak kobertura ederra ematen dio antzezle bakartiari...
FRANCESC.–Nik musikagile lanetan egiten dudana arketipoa betetzea da, nik kabareta laguntzen duen pianista naiz. Gure asmoa izan da pertsonaiak ahalik eta gehien integratzea, eta diapositibak, ere eskenatoki gainetik egin ahal izango balira egingo genituzke.
Iñaki GOITIOLTZA
43
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakTETRE DE L'
EgileezGOITIOLTZA1Kultura