Lakidain boxealariari elkarrizketa
Lakidain
Aurreko egun batean Donosti zarrean goazela or ikusi degu Ategorrietako uka bilkari jatorra Lakidain. Mutil au poliki-poliki badijoa goraka ukabilketako maill garratzetan eta pentsatu gendon gure irakurleentzat. Gogozko izan go zala berarkin elkarrizketatxo bat edukitzea.
–Kaxo Migel, "Zeruko-Argia"rentzat galdeera batzueri erantzango al diezu?
–Galdetu naidezuna.
–Lenengoz izen abizenak eta zure adiña.
–Migel Labidain Arrospide, 23 urte.
–Donostiarra ezta?
–Bai Ategorrieta'ko semea.
–Burruka asko egin al dituzu?
–Afizionatu bezela 86 egin ditut, eta protesional aldetik berriz 32.
–Zer pixukoa zera?
–Welterskoa.
–Askotan garaille?
–Guztiak irabaxtia zalla da, baño beti alegindu ta geienetan ondo xamar atera izandu naiz. Emendik aurrera ere itxaropen guztia daukat Ategorrieta~ko auzoa goiko maillan uztekoa.
–Entrenamendu asko?
–Bai alegintzen naiz. Orain gu daritza osatzen nago ta gudari burueri esker denbora pixka bat uzten didate nere zaletasuna aurrera eramateko.
–Zer defizkiozu Gipuzkoa ta Euzkal Erriko zaletasunaz?
–Zaletasuna ba dago, bidia bear aña jimnasiorik ez, ta orrezaz gañera protesionalak ez degu ira" baxten atzerriko zenbait lekutan bezela. Zaletasunari buruz esan dezaket ba dauzkadala gertu jartsen bi gazte, Ibarguren eta Egia, irurok jarduten degu jo ta ke saiatzen.
–Zure egutegia aurrerako?
–Ba, esan detan bezela, nik ez det bildurrik nun nai borrukatzeko. Ille onen 24,an Zaragoza'n burrukatuko det Miranda III aurka; lenagotik ezagutzen det ukabikari au, oso gogorra da. Aurrekoan irabazi nion eta oraingoan ere itxaropen orrekin nua. Gerogoako asmotan, Paristera joatea da bat, bereziena.
–Inguru anetan ukabilkari onenak zure iritziz?
–Españitarren artean Folledo, Galiana, Ben Ali, Kasal, Arranz, e. a. ondo borrukatzen dutenak dira.
–Zerbalt geiago esan nai deze gure irakurleentzat?
–Bai, Donostin egin nai nuke la burruka egoki bat, adibidez Garcia "Gancho"-ren aurka, nere erritarren aurrean ditudan kemen guztiak jarri ta Españi'ko txapel keta Welsterkoa gure uriara ekarri aal izateto. Orixe izango litzake nere poxik anndiena
-Orrela izan dedila. Eskerrik asko, Migel, gure aldizkarientzako zure itzagatik eta beste bat arte.
–Nai dezun arte.
Apal-Azpi
9
GaiezKirolaBOXEOA
PertsonaiazLAKIDAIN1
EgileezAPAL-AZPI1Kirola