Gastin Ancelovici zinemagileari elkarrizketa
Gaston Ancelovici Chileko zapalkuntzaren lekukoa
Gaston Ancelovici zinegile txiletarra dugu, berak eta beste bi zuzendarik (Jaime Barrios eta Rene Davila) eginiko "Memorias de una guerra cotidiana" filmeak urrezko Mikeldia saria joso du animazioan, eta baita Instituto de Cooperación Iberoamerikana deritzan erakundeak eskainitako "Carabela de plata" saria. Eguneroko gudaren lekukoa dugu, herri xehe eta pertsona hautatuak elkarrizketatuz Txilek bizi duen egoera erakusten digu. Hona hemen berarekin izandako elkarrizketa.
ARGIA.–Ze egoeratan dago zinema zure herrian, Chilen?
GASTON ANCELOVICl.–Hiru ideia esango dut bertan egiten den zinemaz. Chilen ez dago zinema industriarik, sekula egon ez delako Argentina, Brasil edo Mexicon egon den moduan. Guk zinea modu artisauan egiten egon gara, gure herriak bizi duen giroa irudietan inprimatzeko asmotan. Kontutan hartu behar dugu estatu kolpea eta gero zinegile gehienak atzerrira joan beharrean aurkitu zirela, belaunaldi osoa sakabanatzen da munduan zehar.
Bestalde kontutan hartu behar da badela hainbat lagun barnean egon arren lan egiteko ezintasun osoan dagoena. Pinochet heldu zenean zinegileek urte askotako burruken ondoren lortutako legedi osoa ezabatu zuen. Dena den Chilek gaur egun egoera bikoitza ezagutzen du. Alde batetatik eta gobernuak daraman politika ekonomikoa dela eta–ultraliberalismo izugarria– badago kanporako zabalera, herriaren atal txiki batek daramana (ehuneko hamarra deitzen duguna). Sektore honek badauka kontsumorako grina, eta honek garamatza oso denbora laburrean zinema publizitariaren- boomera. Zine publizitarioa ekoiztu behar da miloi edo miloi t'erdi pertsona honek kontsumi dezan, Europarrak daukazuen kontsumo maila berean.
Bestalde badago beste maila bat, belaunaldi gaztea da giro guzti honetatik kanpo geratzen dena. Jende honek modu autodidakta batez Chilen gertatzen den hori isladatu nahi du irudietan.
Ekintza publizitarioa garrantzitsua izan da lanbide berribat sortu duelako, eta sortzen doan zinegintza urria posibilitatzen duelako. Orain tekniko mordoa daukagu, lehen esistitzen ez zena.
A.–Chileko egoera erretratatzen ari den beleunaldi horrek zine politiko sortu du?
G.A.–Jakina. Baina lehen aipaturiko maila horietaz gain badira beste laupabost filme luze egin direnak, fikziozko zinema da, autozentsuraren zentzu handia dutenak.
Ekipoetan lanean diharduen jende gehiena aurrerakoia da, eta ez dago batere ados gaur egun kultura eta gizartean gertazten ari denarekin. Hau da biharko filmeak egiteko daukagun ezinbesteko oinarria, demokrazia lortzen dugunean zinema egiteko oinarria.
A.–Nolakoa izan daiteke eraikitzen ari zareten zine txiletar berri hori? Edukiko du zerikusirik gaur egun eraikitzen ari zareten horrekin?
G.A.–Etorkizuna itxaropentsua da. Guk ezagutu ditugu gure zinemagintzaren egoerarik latzenak, eta hala ere filmeak egin ditugu, ezin bait da egon zinemarik ekoizten ez bada. Ezin dugu faltan sentitu sekula izan ez den iragan hori, ikasi egin behar dugu iraganetik, eta nolabait etorkizunera proiektatu. Gure zinema oso sakonetik txertatzen da gure herriaren hiostorian.
Chileko zinemagintza loturik dago beraz egoera politikoaren aldaketarekin ezta?
G.A.–Zalantza barik. Gaur egun demokrazia itzultzea oso zaila ikusten da, herri osoaren borroka da. Gure filmean "Memorias de una guerra cotidiana" horretan ez dugu historia osoa kondatu nahi, Chilen gertatzen den guztia, baina atal batzu ikutzen ditu pertsonaia konkretu batzuren bizitzan oinarriturik: antzezle baten bizitzan,apaiz baten deklarapenetan, karabineroen ofizial ohi batekin izandako elkarrizketan... Mosaiko guzti hau kondatuz doa gure herrian gertatzen ari dena, eta jendeak aurrera ekiteko daukan gaitasuna ere.
Bukatzeko esan nahi dut guretazat oso inportantea zela filme hau Euskadin estrenatzea, hemen mundu mailako estrenaldia izan bait da.
I.G.
Gaston txiletarra, filme irabazlearen zuzendaria.
41
GaiezKulturainemainemaldiakBilboko Zin
GaiezKulturainemauzendariakANCELOVICI1
PertsonaiazANCELOVICI1