argia.eus
INPRIMATU
A. Slapinsh, Sobietar Batasuneko ikuspuntua dakarkigu
1986ko abenduaren 07a
A. Slapinsch zinemagileari elkarrizketa
A. Slapinsh, Sobietar Batasuneko ikuspuntua dakarkigu
A.–Nola ikusi duzu zuk Bilboko Zinemaldia giro erabat desberdin batetatik etorrita, Sobietar Batasunetik?
A.– Ondo iruditzen zait Bilboko zinealdi hau, jende gaztea eta zaharra dago eta hori oso ondo iruditzen zait. Ez da zinealdi komertziala, eta niretzat aukera bikaina izan da mundu osoko zinema ikusteko berdin nire belaunaldikoa zein gazteagoa.
A.–Gaur egun egiten ari den zine dokumental eta laburmetraiak beste balio estetiko batzu ekartzen ditu ala gauza marginal hutsa dela deritzazu?
A.S.–Orokorki ikusi dudan guztia interesatzen zait, batez ere filme hauek bihotzarekin egiten direlako, ikus adibidez filme chiletar hori, errepresio erdian ere errodatu dute. Zinegile horiek artea egiten dute izua nagusi den lurraldeetan. "Azken trena" filme amerikarra benetan interesgarria iruditu zait arte moduan, sistema digitala erabiltzen duelako ekoizteko. Amerikan egiten diren filme asko mitologikoak dira, baina niretzat filme honek erakusten ditu jende berri eta erreala. Lunpeneko jendea da, baina benetan bizi den jendea.
A.–Epaimahaiko partaidea den Igor Guelinek zioen lehengo egunean Sobietar Batanunean gertatzen ari dela irekitze prozesu bat, bai zineman zein beste arteotan. Zer deritzazu horretaz?
A.S.–Nire ustez, zabalkunde handia nabaritzen hasi da, nire herrian egoera politikoa eta ekonomikoa aldatzen ari da. Orain dela bi urte Sobietar Batasunean eta zehazki Rigan izango dugu bideo profesionalaren etxea, mendebaldeko aurrerapen ekonomiko guztiekin. Gobernuak diru ugari gastatzen du japoniarren teknologia guztia edukitzeko, eta gu pentsatzen ari gara gure bide independientean bideo alorrean, zerbait indibidualago, intimoago egiteko. Zine hori ez litzateke zine kanaletatik joango, telebistetatik joango litzateke. Bestalde badugu anzterki zuzendari eta taldeekin harremana, baita artegile eta idazleokin, eta denok ari gara pentsatzen bideo produkzio independientea. Uste dugu hemendik urte batzutara agian gure produkzioak aterako ditugula mendebaldera.
I.G.
41

GaiezKulturainemainemaldiakBilboko Zin
GaiezKulturainemauzendariakSLAPINSH1
PertsonaiazSLAPINSH1