Xabier Elorriaga LABeko kideari elkarrizketa
Xabier Elorriaga: "Oraingo hauteskundeetako prozesua historiako degradatuena da"
Gasteizko "Martxoak 3"ko burrukaren protagonista Gasteizko langileria izan zen, dudarik gabe, baina militante nabarmen batzuk ere izan ziren han. Haien arteko bat Xabier Elorriaga dugu, LABeko militantea sindikatu abertzalea sortu zenetik, "Echevarria Hnos." delako lantegiko langilea eta HBko kandidatua hauteskunde autonomikoetan. Berarekin mintzatu gara hauteskunde sindikaleei baraz, bere benetako lana eta interesa bait da hau.
LABek kritika gogorrak egiten dizkio bai Erreformarekin sortu zen legislazioari, bai hauteskunde sindikal hauetan ematen ari den dinamikari:
"Argi dago Erreforma sindikatuak potentziatzen ari dela, langile ordezkaritzaren instituzionalizazioa alegia, langileriaren buruantolaketaren aurka. Erreformak dakarkigun legislazioak, bai "Estatuto de los trabajadores" delakoa, bai bere jarraipena den "LOLS" delako legea, hori besterik ez du nahi: langileriaren desmobilizapena, sindikatu moderatuenen menpekotasunaz baliatuz".
"LOLS" delakoak bi urtetik lau urtetara luzatu egin du delegatuen errepresentatibitatearen epea eta horretaz gain botere haundiak ematen dizkio Estatu mailan %l0eko delegatuen daukaten sindikatuei eta %15a CAVen:
"Burobrazia da azken finean honekin lortzen dena, sindikatuen burokrazia, benetako erababiak (convenios provinciales direlakoak etab...), langileriatik urrun hartzen bait dira. Honekin batera, sindikatu estatalak primatzen dira, portzentaia txikiagoa behar bait dute hauek negoziaketa eta erababi hauetan parte hartu ahal izateko", Xabier Elorriagak dioenez.
PSOEk Gobernuan dagoenetik langileriarengan egin duenari "gezur politikoa" deitzen dio Elorriagak, hasieran egin zituen promesak ez bait dira bete:
"Aitzifik partidu honek benetan eman diguna errekonbertsio basatiak, errepresioaren gehitzea, langabeziaren gehipena etab... izan da".
Xabierren ustez, guztiz desberdinak dira orain eta 1982.ean egiten ziren hauteskundeak:
"lehenak aurrerapauso bat izan baziren ere, behintzat errepresentatibitate piska bat lortu bazen ere, orain "buitrismo" hutsa ematen ari zaigu beste sindikatu guztien partetik, "LOLS" delakoak ematen dituen abantaila guzfiak eskuratzeko. Horren emaitza grabeena langileriaren nahasmena da".
Dena den LABek hauteskunde hauei gogor ekin die: "Sindikalismo erreformistaren aurka, "enchufismo"aren kontra, langilearen buruantolaketari egiten dioten suplantazioaren kontra", eta aukera erabat ezberdin bat oparitzen diote langileariari:
"Langileen kontzientzia indartzea eta benetazko aldaketa politikoaren alde borrokatzea, hori erreibindikazio puntual eta sektorialak ahaztu gabe: lanpostuen defentsa, kaleratzeen aurkako burruka, euskararen aldekoa, langileen partehartzearen defentsa, etab..."
Hau dena dela eta, Xabier Elorriagak hauteskunde hauek "degradatuenak" direla dio:
"ELAk egin zituen "preaviso"ak langileria ezustean hartzekoarekin hasi eta delegatuak lortzeko egiten ari diren patronalarekiko tranpak jarraituz Hau dela eta, ez dute inolako lotsarik edozein partetik delegatuak ateratzeko eta hau dela medio beraien errepresentatibitatea gorde ahal izateko, enpresarioari menpekotasun osoa garantizatuz".
Eta bi hitzetan esaten digu Xabier Elorriagak, LABek langileriarentzako nahi duena, ekonomia honi alternatiba orokor bat emanez:
"Entrepresa txikiak bultzatzearen beharra dugu, diru publikoaren inbertsioak, eta batez ere langileen benetazko baruantolaketa".
Txotxe ANDUEZA
22
Gaiez\Ekonomia\Sindikalgin\Sindikatua\LAB
Pertsonaiaz\ELORRIAGA1
Egileez\ANDUEZA1\Ekonomia