argia.eus
INPRIMATU
Enrique de las Casas: "TVE izango da apustua galduko duena‘’
1986ko azaroaren 16a
Enrique De Las Casas, Sogetel proiektuko zuzendariari elkarrizketa
"Sogetel" proiektuaren zuzendari
Enrique de las Casas: "TVE izango da apustua galduko duena''
"El País" eta SER katea dira "sogetel" telebista pribatuaren proiektuko partaiderik nagusienak. "El País"eko edifizioan egon gara 30 urtez TVEn lan egin duen Enrique de las Casas-ekin.
ARGIA.–Izango al da publizitate aski datozen telebistak mantentzeko?
E.d.l. CASAS.–Medio berri bat agertzen denean gehitu egiten da publizitatea. Ekonomia aldetik, datozen urteak ez dira txarrak izango, ikaragarrizko gauzak gertatzen ez badira behintzat. Publizitate inbertsioa hazi egingo da zerbait telebista pribatuekin. Lau bizi ahal izateko adina? Lau handi eta gero autonomikoak? Ba, ez dakit. Izatekotan ere justu justu ailegatuko litzateke denontzat. Guk daukagun inpresioa da galtzaileren bat ateratzekotan TVE izango dela apustua galduko duena.
ARGIA.–Lehia moduko bat planteatzen da beraz...
E.d.l.C.–Gainontzeko telebistek TVE gainditzea nahi izango dugu, eta uste dut berarentzat ere ona izan daitekeela telebista pribatuak izatea ondoan, honela igual egingo ditu hain beharrezko dituen zenbait aldaketa, ze beti egon bait dira batera telebista eta gobernua. Telebista bakarra, publikoa, monopolioa beti izan da agintean egon den gobernuarena. Franquismoan, Trantsizioan, PSOErekin... edota TV3 bera Pujolekin.
A.–TVE "mastodonte" bat da eta ez da erraza izango horri errentegarritasuna ateratzea. Telebista pribatuak, txikiagoak, ajilagoak, modernoagoak... hortik egin ahal izango diozue konpetentzia ez?
E.d.l.C.–30 urte hauetan asko aldatu dira zirkunstantziak, bai teknikoak, bai profesionalak. Orain ikusita, TVE monopolioa zenez eta dena kubritu behar zuenez, igual zaila zen beste modu batetara egitea. 12.000 lagun dauzka, baina hamabi mila langile-funtzionario horiekin baino gutxiagorekin ezin jar dezakezu martxan seguruenik holding hori: bi telebista kate eta beste bi irrati kate.
Guk uste duguna, eta horretan daukagu bentaja, da guzti hori martxan jartzea dagoela askoz ere jende gutxiagorekin. Zergatik? Alde batetik, programa eta produkto guztiak ez ditugulako guk egingo, baizik eta erosi egingo ditugula, nahiz eta luzarora garestixeago atera. Ekipamendu eta pertsonal arloak asko libratzen dituzu horrela. Bestalde, kontutan hartu behar da makinak ere gero eta hobeagoak direla eta ez dutela hainbeste jende eskatzen. Esango dizuet. Hilabete batzutan ez, bain urte gutxitan lortu daiteke TVEk bezainbateko errealitate bat 700 lagunekin baino kontatu gabe. Nik mila lagunekin egin dezakedana TVEk ezin du 6.500ekin baino gutxiagorekin egin.
A.–Ze presupostu inbertsiorako eta gero zenbateko gastua urtean?
E.d.l.C.–Badakigu pentsatzen ari garenak 10.000 milioiko gastua izango duela gutxi gora behera. Estudio eta ekipamendu gutxirekin hori. Astean 80 orduko oferta batekin, eta kontutan hartuta produktoak garestitzen ari direla, eta demanda gehiago egotean gehiago garestituko direla, pentsa dezakegu 12-14 mila milioi joango direla urtea hori mantentzen. Pentsa zenbat publizitate atera behar den! Dena atera beharko dugu publizitatetik.
A.– Komunikabide-taldeak multimedien bidetik doaz Espainian ere...
E.d.l.C.–Espainian oso pobre eta txikiak dira komunikabide-taldeak. Hemen ez dago komunikazio-enpresa inportanterik. SER katea bueno, ondo dago, Espainiarako ez da hain kaxkarra; COPE, bai, bai..., egunkariak...? Egunkariek ez dute dirurik irabazten Espainian. "El Pais" eta "Diario Vasco" kenduta gainontzekoek gainontzekoek ez dute dirurik irabazten. 85. urteko balantze bat ikusi eta garbi dago: "Grupo Z"koak halan halan, "16"ekoak beste hainbeste... Komunikazio-taldeak oso gaizki antolaturik daude Espainian enpresarialki...
A.–Uste duzu Europan Murdoch edota Bertelemann-ekin bezala gertatuko dela Espainian ere?
E.d.l.C.–Uste dut nahiko zaila dela hori gertatzea. Aipatu dizkidazun jaun horiek, edo aberatsak ziren, edota enpresario eta gero sartu dira komunikazio enpresak erostera. Hemengo enpresatan berriz, edo kazetari edo probintzietako medio baten jabe baino ez dira izan nagusiak. Hemen ez dute sekula bankuek lagundu komunikazio enpresa garrantzitsu bat aurrera ateratzen. Baina herri honetan ez enpresariorik ez ezer ez dago! Nork egon beharko luke gure proiektuaren antzeko baten, edo honen, atzetik? Bada nire ustez El Corte Inglesek egon beharko luke. Horretarako moduko enpresa bat da. Baina ez dira sartzen. Rumasako arrai hori nola zen, ah bai, Ruiz Mateosek ere ez zuen inolako saiorik egin ABC edo La Vanguardia-rekin gelditzeko. Eta milioi gutxiren kontua da. Luca de Tena familiak segituan emango lizuke guztia.
40

GaiezKomunikabidTelebistaBesteak
PertsonaiazDE LAS CAS1