argia.eus
INPRIMATU
"Dantzarik gabe gera gaitezke belaunaldi honetan"
1986ko irailaren 07a
"Erdizka" Euskal Dantza taldekoei elkarrizketa

"Erdizka" Euskal Dantza Taldea Alemanian
"Dantzarik gabe gera gaitezke belaunaldi honetan"
Donostian Aste Nagusia ospatzen zen bitartean, Erdizka Euskal Dantza taldea Donostiakin anaitua dagoen Weisbeden - hiri alemaniarrean aritu zen dantzan, Rheingau ardoaren feria barruan.
ARGIA.–Zeintzuk izan dira arrazioak Erdizka taldea Weisbaden hirira dantzatzera Joateko ?
ERDIZKA.–Esango genuke dantzariek egindako lanaren truke halako ordaina jaso nahi izaten dutela, besteren artean hori ere motibazio haundia gertatzen delako. Dantzariek, generalean, motibazio gutxi dute, hala ere, ahalegin haundiak egiten dituzte; gure kasuan, astero hiru entsaio egiten ditugu. Honetaz aparte, taldean badago jenderik egun osoz lanean ari dena: bilerak, elkarrizketak,.aktuazio antolaketak, materiala, jantziak.... hots, taldearen eraketa hitz batetan.
Jakina, lan. guzti hau amateur gisa egiten da, eta satisfazio moralaz gain, beste satisfazioren bat bilatu nahi denean bidaiak egitera jotzen da normalean, posibilitateen arabera noski.
Batzutan herri ezberdinetako taldeekin truke-bidaiak eginez konpontzen da hau. Zentzu honetan, ihaz Poloniako talde batekin artealdaketa egin genuen, eta oso aberasgarria izan zela uste dut hango folklorea eta jendea ezagutzeko.
Aurten, Weisbadengo Irmin Clein zinegotziarekin jarri ginen harremanetan, Weisbaden-Donostia Anaitasun Elkartearen bitartez Donostian egon zenean, taldea Weisbadenera joateko posibilitatea aztertu genuen. Hasieran posible zirudiena, abuztuan ardoaren feria ospatzen balta, ondoren okertu egin zen, jaietako egitarauan lekurik ez zegoela eta esanez hasi zitzaizkigunean. Gaia ahazturik genuenean, Donostiako CATen eraginez lekua lortu genuen eta halaxe joan ginen. Hemendik eskertzen diogu CATi ahalegina.
A.– Defini dezakezue Erdizkak egindako papera Weiebedenen ?
E.–Honelako bidai batek eskatzen dituen baldintzak bete ditugula uste dut. Dantzalditara jende asko urbildu zen, bai eta biziki txalotu ere. Aktuazio batetan euria hasi zuen eta aldi horretan ez genuen asmatu, eszenarioa bustita bait zegoen eta zihurtasun falta nabaritu zen. Gainerakoan pozik gaude egindakoaz.
A.– Gaia aldatuz, zer diozue Euskal Herriko dantza taldeen egoeraz?
E.–Euskal Herriko egungo jendearen egoeraren ispilu dela esango nuke. Ni taldean sartu nintzeneko garaitan beste kezka batzu zeuden gazteen artean. Dantza atsegin nuen. Gaur berriz hamasei-hemezortzi urtetako jendeak beste baliabide batzu dauzka, garai haietan guk ez genituenak.
Bestalde, gaur jendeak ez du konpromisorik nahi. Dantza talde batek diziplina eskatzen du, sakrifizioak, eta «pasa» egiten da honetaz. Dantza taldeek ezin dute funtzionatu honelako jendeekin. Guzti honen ondorioz, talde asko badago ere, mutilei dagokienez krisi latza bizi da.
A.–Taldeetan nola bizi da egoera hau?
E.–Taldeei asko interesatzen zaigu egoera hau. Egoera honi erantzuna emateko ikastaroak antolatzen ditugu, ikastoletan ibiltzen gara, lagunei deitzen diegu, eta lagunen lagunei. Eta lerro hauen bidez, Eldizka Dantza taldean sartu nahi duenari, hona etor dadila (S. Bartolome kalea-trasera- F letra) esaten diogu eta ikasiko du ondo aski dantzan.
Lehen aipatu dut parte hartzearen eskasiaz zer edo zer, eta honi erantsiko nioke ikusleen aldetikako axola eza. Lehen edozein festetan antolatzen ziren dantzaldiak orain berriz kontrakoa gertatzen ari da. Egia da ere, herri askotan lagun artean jaietarako dantza taldeak eratzen dituztela; baina esan daiteke urtean zehar eta dedikazio osoz aritzen diren dantza taldeak herri gehienetan falta direla. Herri asko dira festetan dantza taldeak ahazten dituztenak.
A.– Ikuslegoaren kridaldi honen aurrean, dantza munduan ez al dago ideia berritzailerik?
E.–Guk asmatzen ditugu ideia berriak; hain zuzen aurten koreografian koreografia berri bat egin dugu, arazo ekonomikoak direla eta baztertuta daukaguna. Muntaia berri bat da, Akelarre izenekoa. Aurrekontua da prolema latzena, dirutza ederra behar bait da horretarako eta.
A.– Egoera honen aurrean zer egin dezake Euskal Dantzarien Biltzarrak?
E.– Interes faltaren kontra borrokatu behar luke, arlo guztietan. Erakunde eta gazte jendeen artean kezka sortzea edo berpiztea litzateke oraingo lan inportantea.
A.– Erakundeetatik jasotzen al duzute laguntzarik?
E.– Ezin esango nizuke laguntza ekonomikoa dagoenik, baina laguntza morala ez dagela baieztatu dezaket, eta hori behar dugu egun, geure burua gizaldi honetako azken dantzaritzat ikusten dugunok.
Europan gertatzen ari den homogeneizazioari begira, gure erakundeek gure berezitasunak bultzatu egin behar dituztela uste dut, eta hau ez da gertatzen. Egoerak bere horretan jarraitzen badu–beharbada oso ezkorra naiz– dantza taldeen mogimendua desagertuko dela pentsatzen dut. Agian euskal ballet taldea burutuko da, baina martxa honetan ez eta hori ere. Kontutan hartu, 70 hamarkadaren amaiera arte, dantza taldeak euskal kulturaren zutabe fundamentala izan direla, beharbada, adierazgarriena eta gauregun hirugerren edo laugarren mailara pasa erazi dituzte. Zentzu honetan erakundeek eman behar luketen laguntza moral hori ez da esistitzen.
Ez da bakarrik dantza taldeen krisialdia, folkloreak duen krisiaren ondorioa baizik. Europako edozein lekutan folkloreak badu oraindik zer esanik; hemen bitartean bere eragina ia desagertu da.
Mikel UBILLOS
~Erdizkako dantzariak, folklorearen krisi guztien gainetik, Alemaniko larretan barna.
39

GaiezKulturaDantzaEuskal Dant
GaiezKulturaDantzaTaldeakERDIZKA
EgileezUBILLOS1Kultura