Iparraldeko bertsogintzari begiratua...
Ernest Alkat, "Bertsolarien Lagunak" elkarteko presidentea
Ernest Alkat, Iholdiko Armendaritzen bizi den bertsolari arras ezagunarekin ere mintzatu ginen Lapurdiko Jatsun. Ernest Alkat, belaunaldi berriko koplalaria dugu. Arrosagarain, Mendibururen eta Mxrel Aireren boladakoa da, eta hauek hats berri batez jantzi dute Iparraldeko bertsoa, posible egin dute hemengoak Hegoaldean ere famatuakk izatearen hori Hitz batez, bertso exportagarria osatu dute.
ARGIA.–Ernest Alkat, zu zara «Bertsularien Lagunak" batasunaren presidentea zer da elkarte hori?
ERNEST ALKAT.–Nik uste dut jadanik errana dudan... Asmatu genuen zerbait egin behar zela, Iparralde honetan bertsolaritza pixkat ofizializatzeko, kanporatzeko. Eta horri buruz hasi ginen, behar genuela zerbait egin. Mila xede beditugu eta ahal guti, ez ditugu zoritxarrez egin nahi genituzkeen guztiak egiten, baina helere uste dut zerbait badela ablaturik, gazte batzu moldatuko ditugula izaten bertsolari edo bederen bertsozale...
A.– Zu, prezeski nola hasi zinen bertsotan?
E.A.– Ni hasi nintzen ahal den bezala. Banuen familian puxkat hola, jite puxkat, eta emeki emeki gustu hartu nuen. Gero erran behar dut nekez hasi nintzela hamalau urte inguruan banuen halako gutizia bat, eta gero dena utzi nuen. Eta berriz, hamazazpi urteen inguruan, Arrosagari ezagutu nuen, harekin idatziz hasi eta emeki emeki Emil Larre eta Mixel Itzainak ezagutu genituen, eta hola hasi, ahal den bezala...
A.–Nolako pausua izan zen zuretzat publikoan kantatzen hastea?
E.A.–Bai, orain ere nik publikoan kantatzeko holako kezka bat senditzen dut. Baina, uste dut, hastean nuen beldur hura garraitia dudala, eta bertsolaritza konfiantzazko gauza bat da: behar duzu gogoan eman bertsoa emanen duzula; buruari ematen baduzu ez duzula eginen, ez du balio agertzea publiko baten aintzidean. Eta uste dut bertsolariak garen bezala garela denak, eta denek badugula zerbait errateko, eta bakoitzak bere moldeak, bakoitzak bere teknikan, hori erran behar. Nik uste dut hori dela bertsolari baten helburua....
A. - Zer desira zenezaioke i bertsolari/zale gazte bati?
E.A. - Desiratu behar banu zerbait, desira nezake laneko gutizia ukan dezaten borondate puxkat. Eta gero berek, egun batez, beren hautua eginen dute. Ni ere mila gauzatan atrebitu naiz, eta nire; hautua egin dut bertsolaritzari buruz. Eta gaurko gazte gehienek baditzute mila gauza tentagarri: kantua, musika, edozein kirola, pilotaa, foota, rugbia eta gaineratikoak. Uste dut bertsolaritzak ere bere tokia baduen, Euskal Herrian berexiki, eta agian egun batez, horretarako hautua eginen dute batzuk, ez dut bertzerik desiratzen... Ene gogo eta bihotz guziaz laguntza ekarriko diet horiei.
Itxaro BORDA
Ernest Alkat.
41