argia.eus
INPRIMATU
Patxi Subijana: "Espainian Sartzen Ari den Haragia Ilegala Da"
1986ko ekainaren 29a
Patxi Subijana, Euskal Herriko Nekazarien Elkarteko lendakariari elkarrizketa

Patxi Subijana: "Espainian Sartzen Ari den Haragia Ilegala Da"
Euskal Herriko Nekazarien Elkarteko (EHNE) lehendakari den Patxi Subijanarengana jo dugu haragiaren arazoaren berri jasotzera. Bilera batetik leher eginda atera arren gogo onez erantzun digu egindako galdera guztiei.
ARGIA.-Zuen eskakizunak betez gero momentuko egoera baino ez litzateke konponduko ezta?
PATXI SUBIJANA.- Guk uste diagu inportazioa mozten bada eta kanalean pasatzen direnen interbentzioa egiten bada, momentu honetan baserriko txekor asko kendu egingo dela, hau da, salida emango zaiola. Orduan posibilitatea egongo litzateke hemengo merkatua piska bat igotzen joateko. Guk irtenbide hau ikusten diagu txekorrei salida ematen hasteko eta merkatuan prezioa mugitzen hasteko behetik gora. Neurri hauek hartuta egon beharko lukete EHNEren ustez dagoeneko. Momentuan dagoen larritasunari irtenbidea ematea izango litzateke, gero arazoari konponbide bat bilatzen hasi ahal izateko. Uste diagu aurten ez duela haragi kilo bat gehiago sartu behar fronteratik. Premisa atetik abiatzen gaituk: Espainian sartzen ari den haragi guztia ilegala da, kupoa kubrituta dagoelako. Hori alde batetik, eta bestetik sospetxa ikaragarriak dauzkagula "transito"n dihoazen kamioiekin, hau da, kamioi batzuk fronteratik pasatzen dituk esanaz dihoazela Marruekosera, Portugalera edota Canariasera. Eta etortzen direla edozer gauzarekin. Guk uste diagu kamioi horiek Espainian sartzen direla haragiarekin eta Espainiatik ateratzen direla beste edozein produktorekin, despojoekin edo edozerekin. Hau nahiko ziur dakigu.
A.- Prentsan komunikatu bat atera zuten Galizia, Santander, Komunitate Autonomo, Nafarroa, Aragoi eta Kataloniako gobernu autonomoek firmatuta baserritarren eskakizunak jasoaz eta gobernu zentralari zuzenduaz. Ze jarrera hartu du Gasteizko gobernuak baserritarren arazoaren aurrean?
P S.- Lehengo astean Gasteizko gobernuak garbi esaten zian berak ez zeukala konpententziarik eta konpetentzia falta horretan ahal duena egiten duela. Guk uste diagu Gasteizko gobernuak gehiago egin beharko lukeeka, gobernu bat baldin bada...
A.- Txerrikiarekin ez al dago arazorik?
P.S.- Txerriarekin ez zegok toperik, eta problema bazegok, merkatua inundatzen ari dituk eta hemengo ganaduzaleak txerritara dedikatzen direnak problemak edukitzen hasiak dituk. Kalkulatu maiatzaren bukaerarako 3 miloitik gora kilo sartu zirela fronteratik. Horiek ez dituk ilegalmente sartu kuporik ez dagoelako, baina probleama hor zegok.
A.- Eta ardikiarekin?
P.S.- Ardia ez duk problema. Europa defizitarioa duk ardikitan eta ez duk handik ardirik bat ere etortzen. Hemendik haruntza ordea ikaragarri ari duk esportatzen.
A.- Ze giro bizi da baserritarren artean arazo hau dela eta?
P.S.- Baserritarren artean, alde batetik, merkatua ikusita, giro pesimista zegok, baina bestetik termometroa oso beroa zegok. Ikusi duk zer gertatu den gaur gauen. Edozer gauza egiteko prest daude baserritarrak. Momentsu honetan sektorea hain bero zegok, usaia txarra hartzen dion gauza guztiei edozer egiteko. Eta organizatu gabe! Gu sindikatu bezala ez gaituk erresponsable egiten gerta daitekeenaren aurrean, uste diagu erantzunkizun guztia gobernuak daukala.
A.- Harakindegian berriz ez da jeitsi haragiaren prezioa...
P.S.- Haragia jeitsi egin digute guri ehuneko 25-30 batean. Ez dugu ikusten ordea kontsumidoreari ezer jeitsi zaionik haragiaren prezioa. Atxakatzen da hemen kontsumoa jeitsi egon dela. Eman dezagun guri txekorraren prezioa jeitsi diguten neurrian jeitsiko balute karnizerian... ba jendeak igual kilo bat haragi erosi beharrean kilo t'erdi erosiko luke. Orduan harakinak gehiago salduko luke eta guk salida emango genieke txekorrei.
J.M.
22

Gaiez\Ekonomia\Lehen sekto\Abeltzantza
Gaiez\Ekonomia\Sindikalgin\Sindikatua\EHNE
Pertsonaiaz\SUBIJANA1