Kalonje zenduaren alderdi ezkutuak ikutuz
Piarres Lafitte berpizturik, Xipri Arbelbideren eskutik...
ELKAR argitaletxeak, Baionako kultur zentroaren laguntzarekin, Xipri Arbelbide idazle emankorraren liburu berri bat plazaratu du.
Uztaritzeko herriko etxean, gorago aipatu instituzioak rezepzione bat muntatu zuen, autoreak bere lana publiko aurrean presentatuz, harri batez bi txori hil, Piarres Lafitte zenari omenaldi "mondain'' baten egiteko.
Urrats bat gehiago, Lafitte monumentoaren mitifibatzerako bidean. Xipri Arbelbidek nahi ukan du, gure gustuko sobera, Lafitte apez-euskalzalea, abertzaletu, liburuko hosto gozoetan (egia, aitortuko dugu, Arbelbiden euskara arras ederra eta baliosa dela), nola deabrua, gizona itzalik gabe agertzen bait zaigu. Hala ere, liburugintzaren munduan, berritasun bat da, urte bat, norbait famatu zendu ondoan, haren hagiografia kaldatsaa egiten bait da. Iparraldean behintzat. Edo da komertzialtasun hurbilaren hatsa...
Xanpaina basoetan, elebiltzailea beste eskuan, joan gara, Iralegiko eta Adour irratietako kideekin, Xipri Arbelbiderekin zenbat solas eramaitera:
ARGIA.- Liburu bat idatzi duzu, Lafitte jaun kalonje zenez, ontsa ezagutu duzu Lafitte?
XIPRI ARBELBIDE- Ez. ez, guti ezagutu dut, kasetetako artikuluen bitartez eta hola; berarekin, aldi bat mintzatu naiz luzaki, Cordeliers karrikan zen, aspaldiko afera da, kontatu zidan nola Tolosan egon zen apez gazte eta hango bere apez lana nolakoa izan zen; arrunt berezia zen, ene denborako ere berezia zen, orduan pentsa berrogei urte lehenago...
A.- Ze berezitasun zuen?
X.A. - (irriz) Erran dezadan oso berezia zela, ez zen batere apez, nola erran nezake, tradizionala. Haren ikusteko moldeak eta, haren denborako, mila urte aintzinago zen...
A.- Entzuten da, ideia bortitzak, fasizmo eskualde horretatik edo, bazituela, zeozer badea?
X.A.- Ez, ez, ez. Egin zuen 1933 edo 1934ean, Euskal Herriaren alde liburuxka bat, programa politiko bat bezala. Hor ikusten duzu ez zela beste apezak bezalakoa, programa politiko bat egiteko, eta horretan demokrata agertzen da, demokrixtana agertzea orduko jadanik aintzina izaitea zen...
A.- Horrek erran nahi du beraz, Lafitte gizon politiko bat izaiten ahal zela, ez balitz apez izan?
X.A.- Apez izanez ala izan da, orduan apez izan ez balitz... Gauza bat bada jende gutik dakitena: gerla ondoan, bozkak gertatu zirenean, Uztaritzen, Uztaritzeko bi gazterekin presentatu zen, afixa egina zen. Orduan nehork ez zuen fitsik erran. Eta denbora berean, Donibane Lohitzunen beste apez bat presentatu zen, orduan, apezpikutegiak paper bat jalgi zuen, apezei bozkak debekatzeko, baina Donibane Lohitzunekoarengatik ez Lafittengatik, Lafitte ere erretiratu zen, alainan...
A.- Ez ote duzu, liburu hori izkiriatzearekin, zure situazio pertsonalaren proiekzio bat bezala egiten?
X.A.- Ez... Zeren eta ez dot nik erraiten zer den Lafitte, aizana niz Lafittek zintetan grabatu hitzekin, elkarrizketen bidez. Nik, idazten dut hor Lafittek bere buruaz erten (erraten) duena... Ez da nere proiekzionea!
A.- Baina halere , apezpikutegiarekin ukan dituzan ixtiluak jakinik, zuk idaztea liburu hori, Lafittek berdin oztopo asko edaki baitzituen apezpikuekin pixkat koinzidentzia bat da orduan?
X.A.- Ez dakit... Erranen dizut zergatik egin dudan. Ikusi dudalarik enterramenduan erakutsi duten Lafitte, ez zela batere izan den apez hura, egiak erran dituzte baia egia frango ez... Bon, erten baduzu frantses bandera xuri ta gorria dela, ez duzu egia dela erranen, urdina ere bada. Orduan, Lafittendako ere xuri ta gorria erran dute eta urdina ahantzi. Pentsatu dut, norbaitek behar zuela erran xuxen nor zen, dokumentu horiek eskumenean bait nituen, horiek agertu ditut...
A.- Lafittek zintetan erran dituenak kritikatu ote dituzu?
X.A.- Ez, ez, ez ditut batere kritikatu, poxino bat, baina guti. Kritikatzeko norbait ontsa ezagutu behar da, hori luzara ein beharko da, bere liburu eta artikulu guziak leitu ondoan... Liburuan iragan uztaileko prest zen, berehala egin nuen, eta luzatu du, alde batetik bakantzak zirelako eta bakantzetarik landa, Euskal Herriko Kultur zentroak diru laguntza bat eskaini du liburu berrientzat orduan diru laguntza horren beha egon da, normalean joan den urrikotzat atera behar zuen...
A.- Zure liburuan agertzen ote da, nola Lafittek Iparraldeko kultur alor guziak monopolisatu dituen, aintzina bide gehienak blokatuz?
X.A.- Erten duzu monopolizatu dituela, ez da bere falta, hori besteen falta da. Zendako ez dute besteek egin harek bezain bat lan? Beste hamar izan balire, hura bezala lanean arizan zirenak... nehork ez zuen erranen monopolisatu zuela. Ez du berak monopolisatu, denek utzi diate lana egitera, harek egin du, eta beste norbaitek ez badu egin, ez da haren falta, besteen falta da...
A.-Pentsatzen duzu Xipri Arbelbide, Lafittetaz beste liburu baten idaztea?
X.A.- Mementoan ez... Ez, ez, ez dut gogoan ez...
I.B.
38, 39