argia.eus
INPRIMATU
"Kontzientziarik gabeko euskalduna eragin behar da lehenik".
2007ko otsailaren 21a
Juan Inazio Hartsuagari elkarrizketa

"Kontzientziarik gabeko euskalduna eragin behar da lehenik".
ARGIA.- Hire kritika zorrotza eta zuhurra duk hein berean. Hik hire plangintzaren arauera proposatzen duan kanpaina mota horrek ere huts egingo balu?
J.I.H.- Nik hemen proposatzen dudan kanpaina mota horrek ere huts egingo balu, halaz eta guztiz ere, diputazioak egindakoak baino balio askoz ere handiagoa izango luke. Zergatik?
Zehazki jakingo dugulako zer egin dugun, ze jenderi zuzendu gatzaizkion, sail horietan ze eragin izan dugun, ze sailetara ez garen heldu, gure frakasoa non egon den... Zergatik huts egin duen... gutxigora behera jakingo genuke. Honela informazio pila bat izango genuke hurrengo batetarako.
A.-Hire ustez euskaldunongan euskara erabiltzeko joera bultzatzea da gaur egungo lanik premiazkoena. Nola ikusten duk euskal gizartea horren aurrean?
J.I.H.- PNVren aldetik, eta PSOE-ren jokabidea ikusita bi komunitateen afera erabiltzeko orduan, erdaldungoa hartzen da kontutan, eta euskara zuzpertzeko "ezagutza" bultzatzera jotzen da eta ez "erabilera".
HB, bueno HB zehazki ez, baina Euskal Herrian Euskaraz esaterako, zeri begira dago euskara zuzpertzeko orduan? Bilerak, soziolinguistika, kartelak, hitzaldiak... norengana iristen dituk aktibitate horiek? Nire eritziz euskaldun kontzientziatuarengana iristen dituk.
Eta hor tartean euskaldungoaren parte nagusiena gelditzen duk. Euskalduna, baina kontzientziarik gabekoa. Hasteko, euskara arriskuan dagoenik sumatu ere egiten ez duelako. Neretzat hori da potentzial handiena daukan sektorea, eta horri ez dio inork eragiten. Okerrago gainera, uste du "euskara ondo dagoela".
A.-"Euskara zabaltzeko marketin plangintza"ren ondorioz "Euskara zabaltzeko saio pilotoa" prestatu huen tolosarako, aplikazio bat bezala...
J.I.H.- Erabilpenaren politika zuzpertzeko plan bat da, %50-60 euskaldun dueneko herri batetarako balio duena. Bi urtetako plan bat da eta parte handi batean urtebete baino gehiago, kanpaina bera zehazteko da denbora hori eta presupostuaren erdia baino gehiago. Horrela izan behar du gainera. Ezin dizkiagu milioiak bota dauzkagun uste batzuren arauera; apostutan bezala.
Publizitatea eta marketina ez dituk gauza berbera. Publizitatea marketinaren parte bat duk, euskararen kasuan bigarren, hirugarren edo laugarren mailako garrantzia besterik ez duena.
33

Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Normalkuntz\Kanpainak
Pertsonaiaz\HARTSUAGA1
Egileez\MOLLARRI1\Hizkuntza