argia.eus
INPRIMATU
Berrogei neska artu litezke 'Zabalegi’n ikastaro bakoitzean
1965eko apirilaren 04a
Zabalegi baserritar ikastetxean neskak hasi dira ikasten
Berrogei neska artu litezke 'Zabalegi'n ikastaro bakoitzean
"Gaurko emakumea", ataltxoan Zabalegi'ko jaurritzalle jauna agertzen zaigu. Aurreko astean ikastol ortako sei neskatxen bizikera pixkatxo bat ezagutu ondoren, izan litezke Zabalegitzaz zertxo bat gelago jakin nai dutenak.
–Zer izakera edo kondizio bear dituzte neskatxak ikastola ontan bere ikasketak egiteko ?
–Adiña: 15 urtetik 25'arte. Bai ezkongaiak ala ezkonduak nai badute etorri. Jakin bear dute: idazten, irakurtzen, zenbatzen, zatitzen, kentzen.
–Zergatik asi zerate emakumeekin?
–Galdera oni erantzutea oso errexa da. Gure baso-etxeetan gizona ainbat bearrezkoa dalako emakumea; auek baso-etxetikan alde egiten asi diralakoz etxe auek ustutzen ari zaizkigu. Ain bearrezkoa da emakumea ludiko gora-beera guzietan eta au ikusirik Zabalegi'ko ikastola jarri da ez bakarrik gizonak beren baso-etxeko lurtaldeak eta abereak zaindu ta onura ugari kentzeko, baita ere etxeko txukuntasuna ta gizonaren lana jaurritu edo administratzeko.
–Aurrekoan esaten genun bezela, sei neskakin asi zerate. Badakigu geiago etorri naiean arkitzen dirala. Zenbat artu daitezke Zabalegi'n ikastaro bakoitzean?
–Estu estuan berrogei.
–Zer erakusten zaio neskatxari?
–Gaur, gaur bezela, asi gera emakumearentzako garrantzi aundiena duten gaietan joskuntza, sukalketa, puerikultura, kristautasuna ta morala, barazkintza ta lorekintza, ollo zainketa ta etxeko apainketa. Baita ere erialdietan eta abar sendagillea etorri bitartean nola jokatu, eta sendakaiak nola eman. Ontaz gañera esneari uriña ateratzen, gazta egiten, txerrikiz konserbak egiten ere erakutsi nai genuke.
–Bearko dituzute irakasleak gauz anek guziak orrela erakusteko?
–Ez degu begiratu eta idarkarik neurtu irakasle oiek Zabalegi'ra ekartzeko. Naiko lituzteke izan berentzako zenbait ikastol nagusiak.
Nekazaritzako jarriak danzkagu lau ikastun iaioenetakoa. Bi albaitere, soziologo bat, apez jaun bat, injeniero bat, endereño bat jostuntzarako, beste bat puerikulturako, sukalketarako beste bat eta laugarren bat kultura jeneral erakusteko.
–Eta auetan zeintzuk dira emakumeentzako ?
–Soziologo ta apeza, ikastolako zuzendaria ta lau andereñoak.
–Galestia al da emengo ikasketa au ainbeste irakaslekin?
–Ikastolareko bai. Ikasleentzat ez. Emen ikastolan dagon egunetan oraindo bear ditu amar lauerleko. Ortan sartzen dira: ikasketa guziak beren idaztiekin, jan-eranak, lo egitea ta beren soñekoen garbitasuna. Geiago nai dizut esan. Gaur dauzkagun neskatxak egiten dituzte Zabalegi'ko gora-beera guziak eguneko iru lauerlekokin.
–Nola diteke au?
–Beren erriko udalak ordaintzen daizkie beste ogei ta zazpi laurlekoak.
-Nungo neskatxentzat da au?
– Gipuzkoarako jarria dago. Bai bañan mutillen artean artu ditugu napar batzuek eta bizkaltarrak ere. Neskatxetan ez degu nai gatxiago izan gipuzkoarrak uzten dituzten txokoak betetzeko.
Euskalerriko neskatxak badakite orain emakume bezela osatzeko bide bat nun dagon.
Miren Olarreaga
4

GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaBesteak
EgileezOLARREAGA1Gizartea