Ines Medinaren Erakusketa Berriaren Ildoan
Apirileko lehen hamobostaldi honetan, Areetako Vanguardia erakustaretoan Ines Medinaren azken obrak ikusteko aukera izaten ari gara.
Emakume honek bilakaera oso pertsonala izan du. Aurrerago egindako obran modan diren hildoetan mugitu zelarik, duela zenbait urte aldaketa nabarmena eman zuen bere obrarekiko guztian. Badaki ez dagoena modan egiten duena, badaki agintariek zer nolako obra bultzatu gura duten. Badaki guzti hori. Berak lan egiten du, unean unekoan joramonik egin barik. Elkarrizketatxo hau prestatu dugu zuentzat.
ARGIA.– Zein epetako lanari dagozkio orain aurkeztutako kuadroak eta zeren eraginez burutu dituzu?
INES.– 83.eko azken zatia, 84 osoa eta 85.eko zati bati dagokie. Neure buruaren ezagupen prozesuaren ondorioa da obra hau. Bakardadea, abandonoa, ezintasuna, antsietatea, bertigoa, eza, menpekotasuna, gaitasuna, inpultsoa, argitasuna, sormena, askatasuna, eta halako sentimendu kontraesankorrei aurre egitean nire barruan sortzen diren irudiak ordezkatzen ditut nire kuadroetan.
A.– Materialeei eta neurrei dagokienetan zelakoa da zure lana?
I.–Euskarriak oihala, zura eta kartoia dira. Neurrien aldetik zera esan, adierazitako sendimenduaren arabera doazela. Tekniken arloan, pigmentu ia soilik uretan bilduan hasten naiz, gero arraultzea gehituz joaten naiz, azkenean ura kendu eta olioa gehitzeko. Aurretiz oihala teknika tradizionalen bidez prestatu dut, jakina.
A.–Zeintzu dira kezkatzen zaituzten kontzeptu plastikoak?
I.–Espazioa eta kontraezarpen argilun intentsuen bidez lortutako tentsioak: hutsuneak eta beteuneak, bolumena eta hutsa, argia eta forma, proportzioak, edo koloreen aldibereko kontrasteaz. Guzti horren bidez zera lortu nahi dut, magimendua. Mogimendu hori zenbait zentzutan eragiteak ardura dit, sakontasunean –barrutik kanpora–, zabaleran –ezker eta eskuin–. Guztiok elkarri eraginez sentzazio espaziala areagotu egiten dute.
A.– Ez zara expresionismoan sartzen, korrontearen aurka bada ere.
I.–Egituraren aldetik nire konposaketak konplesuak izaten dira, espresio plastikoa areagotzeko. Kolorea ere puroa dut atsegin, horia, gorria, magenta, azula, zuria, beltza...
A.–Oso osagarri gutxirekin egiten duzu lan.
I.–85 etik honantz horizontala eta bertikalarekin baino ez dut lanik egiten, diagonalak eta zirkuloak ere egituran irauten dutelarik.
A.– Zein ezaugarrik zertzen du erakusketan ikusten dugun obra?
I.–Higidurak, zentzu guztietarako higidurak, bortxakeriara ere heltzen delarik higidura hori. Berori dela uste dut hemen erakusten ditudan obren ezaugarri nagusia.
E. JIMENEZ
"Sexualidad", Inesek iazkoan burututako koadroa.
Ines Medina, Bilboko Erriberan.
40
GaiezKulturaArteaPinturaErakusketak
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakMEDINA1
PertsonaiazMEDINA1
EgileezJIMENEZ2Kultura