Xabier Amuriza: Poz Handia Izan Dut Jendartean Ziren Gazteengatik"


1986ko martxoaren 23an
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari buruzko elkarrizketa Xabier Amurizari
Xabier Amuriza: Poz Handia Izan Dut Jendartean Ziren Gazteengatik"
Txapelari despedida egina zegoen Xabier.
ARGIA.– Zer senditzen duzu hau pasata?
XABIER AMURIZA.– Orain lasaitasun handia eta poza, eta bizitzan nik hau noizbait etorri behar zuela banekien, eta ez diat esango ez irabaztea nahiago nuenik, baina oso pozik nauk eta irabazleari eta bigarrenari zorionik handienak, eta ez duk konpromisoz eta benetan zorionak ematen ari nauk irabazleari.
A.– Saio bitartean momentu larriena?
X.A– Gaur goizean bakarkako saioa uste diat, gauzak horrela gertatzen dituk, neure espezialitatea zela uste zuten horretan, horretan pixka bat flojo ibili naiz, baina esan nahi diat hemen jendeak jo egiten duela, eta gero ardura pixka bat, errespontsabilitate pixka bat ere bai. Horrek beharbada eragin pixka bat egingo zidan baina.
A.– Zer izan duk hiretzat inportanteagoa ezenariokoa ala aurreko jendea?
X.A– Batera, bertsolaritza kantatu eta entzun izaten duk, ez, poz handia jendartean ziren gazteengatik. Bueno hemen mugimendu izugarria zegok eta ni horrek luzeran gehiago pozten nau, gaur txapela jantzi banu orain nagoen baino zoriontsuago egongo nintzen, baina sakonean hori nahiko poz txikia duk beste honen konparazioan. Nik bertsotan poza ematen didala esaten dudanean ez dut txantxetan esaten.
A.-Giputzek berriz irabaztera bueltatu dituk.
X.A.- Bai, bai, eta zorionak gainera.
A.- Bazen hor aldezleen aldetik eta giro pixka bat ez...
X.A.– Nik hori ez dakit, ni aparte ibili nauk giro horretatik, ez dakit zer giro egon den, baina normala duk Gipuzkoa eta Azpeitia inguruan aldezleak izatea, nire alde ere izango ziren batzu, ez zegok buelta eman beharrik.
Iñaki CAMINO. Josu LANDA
39

GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakEHko Bertso
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaAMURIZA1
PertsonaiazAMURIZA1
EgileezCAMINO1Kultura
EgileezLANDA2Kultura

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude